Larunbat honetan, Abenduak 21, Ikasle Presoen Eguna ospatuko da Iruñerrian.
2012/12/19
2012/12/16
Ikasle Abertzaleak-ek Euskal Eskola Nazionala lortzeko estrategia definitu du bere VI. kongresuan
Ikasle problematika, hezkuntza arloa eta Euskal Herriaren aldeko ildoak izango dira aurrera begira Ikasle Antolakundeak jorratuko dituen zutabe nagusiak.
2012/12/12
Kontsentsuaren eraikuntza kolektiboa helburu, Atarrabian
Abenduaren 14 eta 15ean izanen da Atarrabian Ikasle Abertzaleak antolakundearen VI. Kongresu Prozesuarean azken txanpa. Eztabaidekin bukatzeko partehartzean eta kontsentsuan oinarritutako metodologia proposatu dugu. Helburua: kontsentsuaren eraikuntza kolektiboa.
2012/12/09
Gazte Danbada, antolakunde berriaren erditze jaialdia!
Martxoaren 29, 30, 31 eta apirilaren 1ean ospatuko den jaialdia aurkeztu dute Zukgua prozesuko zenbait gaztek. Gazteek gazteentzat egindako ekimena eta auzolanean oinarritua. Gazte antolakunde berriaren jaiotza ospatuko da bertan.
2012/12/05
Euskal Herriak ezezkoa eman dio Wert-en inposaketari
Oraingoan ere erreforma frankista batekin datorkigu Wert Espainiar Hezkuntza Ministroa. Hala ere, Euskal Herrian, aho batez esan diogu eraso berri honi. Ikasle Abertzaleak-ek, dei egiten dio hezkuntza komunitateari, elkarlanean, herri bezala erantzun diezaiogun.
LOMCEren zirriborroa: klik hemen
Abenduaren 6 Ikasleok klasera!
Abenduaren 6an, Espaniar konstituzioaren eguna, Ikasle ta Abertzaleok ez dugu ezer ospatzeko. Horregatik, beti bezala, herri eskolak burutuko dira
Nafarroako hainbat ikastetxeetan.
2012/12/04
Gazte ZukGuak mahaingurua antolatu du Abenduaren 6rako
"Gure estrategia zehazteko atarian gauden honetan, Andaluziako SATeko eta Herrialde katalanetako SPCE-ko kideekin batera, gaur egungo Estatu Espainoleko krisi estrukturalaren aurrean abiatu dituzten dinamiken berri izateko aukera izango dugula iragarri nahi dugu. Abenduak 6an LABen burutuko dugun mahai inguruan."
2012/11/29
Zergatik eztabaida prozesua?
Abenduaren 14-15, Atarrabian, Ikasle Abertzaleak-en VI. Kongresua!
Euskal Herria Hezkuntzatik Eraikiz!
2012/11/26
0. sektorea gara, ekonomiaren oinarria!
Lan produktibo eta erreproduktibo deiturikoen gainean hausnarketa aldarrikapen ekintza bat burutu zuten Iruñeko segurantza sozialeko bulegoan gazte emakumen batzuk.
2012/11/23
Ikasle mobilizazio eguna!
Iruñerrian, PPren egoitzaren aurrean egindako eserialdia sakabanatu du polizi espainolak.
2012/11/20
2012/11/19
Giro ederra Atarrabiako gaztetxean!
Iruñerriko Ikasle Abertzaleak-ek, Azaroak 17ari begira, Atarrabiako gaztetxean egindako jaialdiaren argazki galeria.
2012/11/13
Azaroak 17 Ikasle bazkaria Atarrabian!
Iruñerriko Ikasle Abertzaleak egun osoko egitarau bat antolatu du Azaroaren 17rako.
ATARRABIAKO GAZTETXEAN
- 11:00 Iragana, oraina eta geroa
- 14:00 Bazkaria (bonoak ikastetxeetan salgai 7 euskoren truke)
- 17:00 Kalejira atarrabiatik
- 18:30 Kontzertuak
-Zartako K
- Talde sorpresa
2012/11/08
Ikasle eta abertzaleon VI. Kongresu Prozesuak badu kantua!
ON musika taldeak sortu du guretzako eta bertan Fermin Muguruzak eta Delirum Tremens-eko Andonik parte hartu dute.
Entzun “Hezkuntzatik eraikiz!” kantua eta hedatu ezazu!
2012/11/06
Azaroak 22 Ikasle mobilizazioa eguna Nafarroan
Nafarroako ikasleriari Azaroaren 17an(Ikasleon Nazioarteko eguna) eta 22an mobilizatzeko deia egiten dio IAk, Azaroaren 22an atsedenaldietatik aurrera paroak eta kontzentrazioak deituz ikastetxe guztietan.
2012/10/30
Ikasle Abertzaleak: “Ez dugu Wert-en astakeri gehiagorik onartuko”
2012/10/29
2012/10/25
Ikasleoi eraso gehiagorik ez!
Leioako ikasle mugimenduak, Urriak 11ko Ikasle greban egondako jazarpen poliziala salatuz, egindako prentsaurrekoa.
2012/10/22
Azaroak 17 Ikasleon Nazioarteko eguna
Azaroaren 17 data oso garrantzitsu eta berezia da ikasle eta abertzaleontzat, izan ere egun honetan Ikasleon Nazioarteko Eguna ospatzen bait dugu. Data honen garrantzia 1939tik dator, Naziek Pragako Unibertsitatearen aurkako oldartzea gogoratzeko helburua duelarik.
2012/10/20
Hezkuntza sistema nazionalaren eraikuntzaren aldeko lana bere egin dezan eskatzen dio LABek EAEn osatuko den gobernu berriari
Azken egunotan bolo bolo dabiltza Werten hitzak, ikasle katalanak espainolizatu beharra dela. LAB sindikatuak hitz hauen atzean PPk aurrera eramaten duen hezkuntza politika islatzen dela salatu eta Hego Euskal Herrian egiten den Hezkuntza Madrilen erabakitzen dela gororatu du.
Informazio gehiago:Lab sindikatua
Jazarpen poliziala salatuz prentsaurrekoa burutu zen Gasteizko kanpusean
Eguneko balorazio positiboa egiteaz gain, Ertzaintzak eta kanpuseko segurtasun langileek izandako jarrera salatu dute.
Hona hemen prentsaurrekoa:
Hona hemen prentsaurrekoa:
IKASLE BORROKAZ LORTUKO DUGU!
INDAR POLIZIALAK KANPUSETIK KANPORA!
11x12 Ikasle greba Gasteizko kronika
Hona hemen, Gasteizen, Urriak 10ean egindako eserialdia eta Urriak 11ko ikasle greba eta borroka egunean HARABA!ko kamarek hartutako irudiak biltzen dituen bideoa.
Hau hasi besterik ez da egin! Ikasleok borrokara!
Beste hiru gazte atxilotu dituzte Iruñerrian
Bi adintxikiko atxilotu ditu Espainiako poliziak Berriobeitin eta hirugarren bat ere atxilotu dute Iruñeako udaltzainek Iruñean.
2012/10/19
IRUÑERRIAKO GAZTE ZUKGUA MARTXAN DA!
Gazte antolakundea sortzeko prozesuari Irailaren 29an abiada eman zitzaionetik, aste batzuk pasa dira jada eta tarte honetan, Iruñerriako hainbat auzo eta herritan ere “gazte zukgua”ren aurkezpenak egin dira. Besteak beste, Atarrabia, Uharte, Burlata, Donibane, Zizur eta Txantreako aurkezpenak burutu dira gazte askoren parte hartzearekin eta giro ezin hobean.
2012/10/18
Kontuz! elkarteak Nafar gobernuaren kontseilari baten ustezko iruzur fiskal auzi bat zabalduko du bihar
Kontuz! Elkarteak bihar emango duen prenstsaurre batean, iruzur fiskala egiteagatik egungo Nafarroako Kontseilari bat eta Nafarroako Kutxako zuzendaritza harrapatzen dituen auzi bat salatuko du. Ateak Irekik honen berri emango du bihar goizean zehar
Beste atxiloketa bat Iruñerrian
Ander Diaz atxilotu du Espainiako poliziak Iturraman, lanera joaten zenean. Gaur arratsaldeko 19etan kontzentrazio bat burutuko da Espainiako Poliziaren komisaldegiaren aurrean
2012/10/16
Enara Rodriguezen testigantza
«Pentsatu nuen ni hiltzea zela haien helburua»
Enara Rodriguezek irailaren 28an bere neba Arkaitz Rodriguez euskal presoa kartzelan bisitatu ostean izandako gertaeraren testigantza da.
Nafarroako Ikasle Abertzaleaken prentsa oharra
Nafarroako ikasleria aurrera!!!
Urriaren 11ko mobilizazioa, historikoa izan zen nafarroako ikasleontzat. Urteak dira Nafarroan eskualde ezberdinetan horrelako mobilizaziorik burutzen ez zela; Lekarotz, Altsasu, Lizarra edo Iruñerria kasu. Iribasi eta Wert-i argi utzi genion zein den gure hautua; hezkuntza modu ezberdinez erasotzeari uzten ez dioten bitartean, ez diegu bakerik emango.
Herri eta auzo guztietan hiru koloreetako indar errepresiboen presentzia pairatu behar izan genuen. Hemendik salatu eta publiko egin nahi dugu, egun hoerretan bertan eta Urriaren 12 an jasan behar izan genituen eraso guztiak:
- Herri eta auzo guztietako piketeetan, gutxienez indar errepresiboen 4 furgoneta izan genituen jarraika goiz osoa.
- Mihaketak eta mehatsu ugari pairatu behar izan zituzten pikete ezberdinetako ikasleek.
- Polizia sekretek, ikastetxeak kontrolatzen egon ziren Urriaren 10eko gau osoa.
- Zutabeetan pankarta ateratzea debekatu eta espaloitik ikasle guztiak joatea inposatu zuten, ikasle batzuk kolpatzerarte helduz.
- 100 identifikatu baino gehiago egon ziren manifestazioa baino lehen.
- Manifestazioan 16 furgoneta baino gehiago egon ziren eta modu erasokorrez aritu ziren manifestazio osoan zehar.
- Goizeko 09:00etatik aurrera elikoptero baten jarraipena pairatu behar izan genuen. Esan beharra dugu, elikoptero hauen kostea 20.000€/h-koa dela.
Berriz ere zoriondu nahiko genuke kalera atera ziren milaka ikasleei, eta animoak ematea etorkizunean eginen diren mobilizazio, asamblada, ekimen, manifestazio... ezberdinetan aktiboki parte hartzeko. Borroka luzea izango da, bildu eta antolatu beharra dugu ikastetxe zein eskualde guztietan, etorkizuna gure eskuetan daukagu. Urriaren 11an ikusi genuen bezala, bidea ez da erraza izango. Indar errepresiboek gobernuari eta estatuari min egiten diogun bitartean, gu kolpatzen sahiatuko dira.
Ongi goaz, bidea eraikitzen jarraitu beharra dugu. Ostopoz ostopo Urriaren 11an bezala, etenik gabe gure hezkuntza proiektua eraikitzera ekingo diogu iada, hiru lan lerro ezberdinei erantzunez:
- Egungo Hezkuntza ereduaren deslegitimizazioa
- Ikasle poterea eraikitzea eremu guztietan
- Egungo ereduari, alternatiba praktikoak eraikitzen astea.
Bukatzeko, Nafarroako Ikasle Abertzaleak antolakundetik, argi adierazi nahi dugu IA-k ez datorrela bat Urriaren 16, 17 eta 18 han deitutako ikasle mobilizazioekin. Gure jarrera argia da, ikasle batasun bat ezinbestekoa da eta horren baitan ari gara lanean ikasle mugimendu sendo bat eraikitzearren. Guzti honengatik, ez dugu bat egiten deialdiarekin, Ikasle Sindikatu bakar batek espainia mailan unilateralki deitu duelako eta ez dio inongo garrantzirik ematen herrialde bakoitzaren errealitateari. Greba eta mobilizazio bakoitzak herrri-auzo, eskualde edota herrialde baten errealitateari erantzun behar dio etorkizuneko egunerokotasuenan lanean eta borrokan jarraitzeko. Kasu honetan ez dugu holako baldintzarik ikusten eta hau dela eta ez dugu deialdiarekin bat egiten. Bainan etorkizunean gere herrialdean ikasle mugimendu sendo bat eratzeko bidean ikasle sindikatu guztiekin.
Gora nafarroako ikasleria!!!
Ikasle borrokaz lortuko dugu!!!
2012/10/13
2012/10/12
2012/10/11
11x12 Ikasle greba Lizarran
Lizarrako ikasleek ezin izan dute mania egin baimenik gabe zeudelako, baina, kaletik (espaloitik) 300 bat pertsona joan dira. Bi kontzentra egin dituzte ; bata udaletxeko atarian eta bestea Baja Navarra kalean.
Remontival ikastetxea 1. eta 2. mailan %100 egin du greba eta 3. eta 4. dbh-n % 80 gutxi gora behera. Paroan zehar foralak egon dira "eskoltatzen" .
Lizarra ikastolan ere ikasle dexentek egin dute greba eta Politeknikoan ere.
Zorionak Lizarra! Ikasle borrokaz lortuko dugu!
Remontival ikastetxea 1. eta 2. mailan %100 egin du greba eta 3. eta 4. dbh-n % 80 gutxi gora behera. Paroan zehar foralak egon dira "eskoltatzen" .
Lizarra ikastolan ere ikasle dexentek egin dute greba eta Politeknikoan ere.
Zorionak Lizarra! Ikasle borrokaz lortuko dugu!
11x12 Ikasleok iruñeako kaleak bete ditugu erreformen kontra
Milaka ikasle bildu gara espainiar gobernuak egindako erreformei ezetz esateko
11x12 Iruñerrian txakurrak ikasleon atzetik egun guztian zehar
- Iturrama:
- 8:00 Pikete informatiboak institutuko atean. Polizia nazionala iritsi eta ikasleak identifikatu dituzte. Ondoren, ikasleak Lopez frontoian sartu dira kartelak egiteko asmoz, polizia nazionalen fula bat kanpoaldean zegoen bitartean.
- 11:00 Kontzentra egiten saiatu dira baina txakurrek(5 fula) debekatu egin diete.
- Mendillorri eta Burlata:
- 8:30 Identifikazioak eta poliziaren presentzia institutuetako kanpoaldean.
- Askatasunan ikasleak 8.30tan agertu dira, bertan kontzentrazio bat burutzea erabaki dute ikastetxe ondoko errotondan. Goizetik Polizia Nazionala ikastetxe ingurutik bueltaka egon da, eta ikasleak kontzentra burutzera joan direnean gelditu egin dituzte, pankarta kendu eta dokumentazioa eskatu diete. Ikasleak bere martxa jarraitu dute eta egoera ikusita ikastetxera bueltatzen hasi dira. Baina, Poliziak atzetik jarraitu ditu eta ikastetxera sartzera joan direnean, bortizki gelditu eta 20 bat ikasle identifikatu dituzte. Azkenean Askatasunako patioan geratu dira ateratzen uzten ez zietelako. 10.40etan ikasleak Eunatera abiatu dira bertako ikasleekin zutabean manira joateko.
- Txantrea:
- 10:00 Institutuak itxita eta auzoa txakurrez beteta. Goiz osoan ikasleek polizia nazionala izan dute atzetik.
- Barañain eta Donibane:
- 9:00 Barañaingo zutabean motxila eta boltso guztiak erregistratu dituzte. 50 pertsonentzat 4 furgona.
- 11:00 Golemetara ailegatzean ez diete pankarta eramaten utzi eta beraiek esaten zuten tokitik joatera derrigortu dituzte
Txantrea
2012/10/09
LAB sindikatuak #11x12rekin bat egin eta mobilizatzeko deia luzatu du
LAB sindikatuak bere babes osoa ematen dio urriaren 11rako deitutako ikasle grebarekin eta langileei dei egiten die ikasleekin batera mobilizatzeko.
2012/10/08
2012/10/07
2012/10/06
Atzo NUPen 11n grebara joateko deialdia egin zen
Nafarroako ikasleon adierazpena!!
LOMCE hezkuntza erreformari ez!!!
Azken aldian Hezkuntza Sistema publikoa hainbat eraso pairatzen ari ditu, horien artean nabariena, murrizketa ekonomikoekin batera, berriki Wert hezkuntza ministraria aurkeztutako hezkuntza lege proiektu berria (LOMCE). Azken 22 urteotan, irakaskuntza ez unibertsitarioan ezarriko den 6. hezkuntza lege organikoa izango da.
Erreforma honek ondorio zuzenak izango ditu gure hezkuntza prozesuaren barnean, beste erreforma ideologiko bat ematen ari da, aurretik PPk berak eta PSOEk egindako hezkuntza erreformen bidetik. Erreformak zentralizazioa eta merkantilizazioa areagotzeko asmoa dakar: lege dekretuz ikasleria sexuaren arabera bereizten duen hezkuntzari bidea zabaltzen dio, aukera berdintasuna bermatu beharrean ebaluazioak bereizkeria eta klasismoa ahalbidetzen ditu, ikasleen doktrinamendua bilatzen du, merkatuen beharrei malgutasunez erantzungo dion langileria hezituko du, edukiak izango dira hezkuntzaren subjetuak alde batera utziz ikasleon beharrak....
2012/10/04
11X12rako mobilizazio guztiak!
NAFARROA
Urriaren 11ko grebarako mobilizazioak:
- Lizarraldea:
- 12:00tan manifestazioa Lizarran
- Sakana:
- 12:00tan manifestazioa Altsasun
- Leitzaldea:
- 12:00tan manifestazioa Leitzan
- Mendialdea:
- 12:00tan manifestazioa Lekarotzen
- Tutera:
- 12:00tan manifestazioa Tuteran
- Irunberrin:
- 12:00tan Iruñerriko manifestaziora
- Iruñerria:
- 5 zutabe egongo dira: UPNA, Zizur, Mendillorri, Burlata, Barañain
- 12:00tan manifestazioa Antoniuttitik
- 20:00tan ekitaldia Atarrabian
2012/10/02
Euskal Hezkuntza Sistema Propioa bultzatuko du EHBilduk
«Justizia sozialean» oinarritu nahi du koalizioak finantzaketa, helburua hezkuntzaren dohakotasuna izanik
Beste hezkuntza eredu bat bultzatu nahi du EH Bildu koalizioak, burujabetza eta eraldaketa soziala oinarri hartuta: «Eredu propio eta publikoa, herritar guztien aukera berdintasuna eta Euskal Herriaren garapen kolektiboa sustatuko dituena». Espainiako Gobernuaren asmo zentralizatzaileen aldean, erabaki esparru propioaren beharra aldarrikatu dute koalizioaren gobernu taldeko Hezkuntza eta Kultura arloko kide Marian Bilbatuak eta Gipuzkoako zerrendaburu Xabier Isasik. Bilbatuak adierazi duenez, eskola euskalduna, laikoa, inklusiboa eta kalitatezkoa da koalizioaren apustua, «ikasle bakoitzaren garapen pertsonala bultzatzeko zein kohesio soziala lortzeko».
Urriaren 11rako ikasle grebarako bitartekoak! (Greba eskatzeko instantzia ere badago)
(arraultzan klikatu oraingoz grebarako dauden bitartekoak jeisteko)
NUPeko zutabeaz aparte hauek izango dira zutabeak. Baliteke beste zutabe txikiagoak egotea hauekin batera elkartuko direnak:
2012/10/01
NUP urriaren 11n grebara! (#11X12)
NUPeko ikasle asanbladak ohar bat plazaratu du urriaren 11ko (#11X12) ikasleon nazioarteko grebara dei eginez eta haien eskaerak plazaratuz:
NUPeko asanblada orokorra, 2012ko irailaren 27an bildutakoa, urriaren 11ko greba orokorrera joateko deialdia luzatzen dio Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasle orori.
Eskatzen duguna:
- 2012/14ko lege dekretuaren indargabetzea Mariano Rajoiren gobernuak onartutakoa. Honek erreztasuna ematen die Autonomien izugarrizko tasa igoera gogorra inposatzeko.
- Unibertsitateko tasen beherapena. Yolanda Barcina lehendakariak inposatutakoa Nafarroan.
- "Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko" Lege Organikoaren (LOMCE) zirriborroaren geldiaraztea. Espainiako hezkuntza ministroa den Jose Ignacio Wertek inposatu nahi duenaduena.
- Estatuaren hezkuntzarako aurrekontuen igoera. 2012rako PPek adostuko ditu. Izugarrizko murrizketa suposatuko dute egiten ari dituzten planak: % 21,9 hezkuntzan, %62 goi hezkuntzan, %11 ikasle-laguntzetan eta % 26,8 ikerkuntzan.
- Nafarroako Unibertsitateko errektoretzaren partetik, greba egiteko eskubidearen aitorpena.
2012/09/28
2012/09/27
Polizia Iruñean bortizki herritarron aurka. Alde hemendik!
www.ateakireki.com-ek egindako bideo-laburpena
Kartzelan sartu dute greban atxilotutako ikasle bat. Aski da behingoz!
Ateak ireki:
El juez imputa al encarcelado, M.B.L., un delito de tenencia de sustancias o aparatos incendiarios y otro de desórdenes públicos. El juez ha prorrogado hasta mañana la detención de los otros cinco detenidos que han pasado a disposición judicial. También ha decidido tramitar estos altercados como diligencias urgentes para que el enjuiciamiento sea lo antes posible.
Ekintza legalak iragartzen dituzte poliziaren kargen ondorioz zauritutako pertsonek
Albiste osoa HEMEN sakatuz ikusi
Gainera, jendarteari dei egin diote Urriaren 12an burutuko den manifestazioan parte hartzeko. "Barcina Morrás-Alba dimisión. Utzi bakean langileria. Gastos policiales para escuelas y hospitales" lemapean.
Bestalde, herritarron kolaborazioa eskatu dute urratu ziren eskubideen txostena osatzeko.
Nafarroak aski dela argi utzi zion atzo UPNko gobernuari
"Ikasle atxilotuak egon ziren eta batzuk inkomunikaturik jarraitzen dute komisaldegietan. Bestalde, poliziaren jarrera basatia egun osoan zehar pairatu behar izan genuen"
Informazio guztia
Informazio guztia
Argazki galeria
2012/09/25
2012/09/24
2012/09/23
2012/09/22
Hezkuntza erreforma berriari EZ! Hezkuntza errotik irauli behar dugu!
Gaurko egunez espainiako Hezkuntza Ministro Jose Ignacio Wertek onartutako hezkuntza erreformaren aurrean, Ikasle Abertzaleak antolakundeak ondorengoa adierazi nahi du:
- Berriz ere, Euskal Herriari eta euskal ikasleoi, inposaketa bidez hezkuntza erreforma bat aplikatu nahi zaigu.
- 7. aldia da, gure herri izaera ukatu eta madrilgo gobernutik erreforma organiko bat inposatu nahi zaigula.
- Eskola Curriculumean EAEko eta Nafarroako gobernuei erabakitze eskumena %35era jeitsi izana erabat arbuiatzen dugu. Euskal Herriaren beharretara, herritik sortua eta herriaren mesedera egongo den curriculumari ateak itxi nahi dizkiote. Espainiar Curriculum inposatu bat Euskal Herrian inposatu nahi digute.
- Madrilgo gobernuak ikasgaien artean batzuk aukeratu eta beste batzuk murriztearen erabakia salatu nahi dugu. Erabaki honek heziguneen autonomia murriztu nahi du tokian tokiko eta ikas-adar ezberdinetako aukera askatasunari trabak jarriz. Neurri honekin, ikasgai minorizatuak desagertzeko joera izango dute.
- Azterketa sistema berriarekin ikaslearen gaitasun indibidualak ez dira baloratuko. Ikaslea edukiak buruz ikasi beharko dituen objektu pasibo bilakatu nahi da. Selektibitatea kentzearen “goxokiarekin” azterketa itogarriak inposatu nahi dizkigute DBHn azken probak 3 puntu eta batxilergoan 4 balioz.
2012/09/20
2012/09/18
2012/09/13
NUPeko errektorea, polizia foraleko CCOO ta UGT, Barcina eta Roberto Jimenez faxistak
Errektoreari, poliziari, Barcinari eta Roberto Jimenezi poliziaren jarrera egokia eta proportzionala iruditu zitzaien NUPeko harreran egon ziren istiluetan. Gogoratu behar dugu ikasle zaurituak egon zirela, murrizketak eta UPNk eramaten ari duen politika salatzeko mobilizazioan.
Bestalde, errektorea edo polizia gezurretan ari dira haien irudia garbitu nahian. Errektoreak, poliziari eraikuntzan sartzeko baimena eman ez ziola esaten du eta poliziak aldiz baietz. Kasu honetan, poliziak badaki herriak kasu hau salatzen badu eta errektorearen baimenik ez zuela frogatzen bada kriston kolpea izango litzatekela haientzat, legalki ezin baitira sartu NUPeko eraikuntzetan eta horrek ondorio legalak ekarriko lituzke NUPen sartu zen polizia taldean.
Bestalde, errektorea edo polizia gezurretan ari dira haien irudia garbitu nahian. Errektoreak, poliziari eraikuntzan sartzeko baimena eman ez ziola esaten du eta poliziak aldiz baietz. Kasu honetan, poliziak badaki herriak kasu hau salatzen badu eta errektorearen baimenik ez zuela frogatzen bada kriston kolpea izango litzatekela haientzat, legalki ezin baitira sartu NUPeko eraikuntzetan eta horrek ondorio legalak ekarriko lituzke NUPen sartu zen polizia taldean.
2012/09/11
2012/09/09
NUP borrokan! Parte hartu!
Azken aldian pairatzen ari ditugun erasoen aurrean, hezkuntza komunitate osoari zuzendutako asanblada orokor bat deitu da, bertan hemendik aurrera jarraituko dugun ibilbidea erabakitzeko asmoarekin. Hezkuntzan gauzatutako murrizketak, tasazoa, NUPen gutxiagoko kalitatea eta bere langileen egoera txarra arrazoi pisutsuak dira. Gainera, ikasleon hitza ukatu nahian pasaden ostiralean jasan genuen eraso larriaren aurrean erantzuna eman behar dugu, gure eskubideak eta hezkuntza duin bat defendatuz.
Bestalde, magisteritzako kolektiboak beste asanblada eta akanpada bat deitu du, bere arazo konkretuak lantzeko. Horrela, hurrengo asteko berriak helarazten dizkizuegu:
- MAGISTERITZAKO ASANBLADA ETA AKANPADA:
Irailak 10 astelehena, 12,00tan aulategi eta liburutegiaren arteko plazan.
Helburua: Magisteritzako ikasleek beraien arazoak konpontzeko alternatibak planteatu eta gauzatu nahi dituzte, batez ere ordutegiaren arazoengatik.
- ASABLADA OROKORRA:
Irailak 12, asteazkena, 13,00tan aulategi eta liburutegiaren arteko plazan.
Helburua: Hezkuntza komunitate osoak jarraituko duen ibilbidearen inguruko erabakiak hartu. Laister idatzi labur bat bidaliko da asanbladaren gai esfezifikoak zeintzuk diren azalduz.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)