2012/11/20

Ostegun honetan mobilizazio eguna!



Azaroaren 22an, atsedenaldietatik aurrera, paroak eta kontzentrazioak ikastetxe guztietan. 
Nafarroako Ikasle Abertzaleak-en oharra:

Hezkuntzaren kontrako eraso gehiagorik ez!!!!! 
Barcina, Iribas eta Wert Dimisioa!!!

Iraganeko urriaren 11n egindako ikasle mobilizazio historikotik hilabete bat ez da pasa eta Nafarroako zein Espainiako hezkuntza sailburuak berriz ere atera dira hezkuntza erreformak berreztera. Iribasi eta Werti argi utzi genion zein den gure hautua; hezkuntza modu ezberdinez erasotzeari uzten ez dioten bitartean, ez diegu bakerik emango.

Azken egun hauetan, LOMCEren inguruko hainbat adierazpen entzun ahal izan ditugu agintari ezberdinen ahotik. Wert Espainiako hezkuntza sailburuaren kasuan, are gehiago sakondu egin du erreforma honen inguruko aplikazioetan eta batzartze zein greba eskubideen ukapenaren alde agertu da, 18 urte baino gutxiago duten ikasleoi greba eskubidea kenduz. Iribasek, bere guztizko adostasuna adierazi dio hezkuntzaren kontrako erreforma honi, sumiso jarrera azaleratuz.

Gainera, Barcinaren gobernuak azken astean aurkeztutako Aurrekontu Foraletan, hezkuntzan berriro ere murrizketak gauzatzea aurreikusi egin du, azpiegitura faraonikoetan dirua jartzen duen bitartean (AHT, Reyno de Navarra arena....kasu).

Guzti hau gutxi balitz, Nafarroako gazteriaren bizi ikusmirak geroz eta okerragoak dira, prekarietate sistematiko batetara norabidetu nahi gaituzte (langabezia, lan baldintza txarrak, soldata baxuak, behin behineko kontratuak, alokairu altuak...), gazteria menpekotasun egoera batetara bideratuz.

Egoera honen aurrean, egungo hezkuntza ereduak ez dio inolako irtenbiderik ematen egungo krisi sozial, kultural, ekonomiko eta politikoari. Ezinbestekoa da hezkuntza ereduan iraultza ematea, hezkuntzaren eraldaketatik etorriko delako gizarte eta ekonomia eraldaketa.

Hau dela eta, Nafarroako Ikasle Abertzaleak-ek, honako adierazpena plazaratu nahi du:
  • Hezkuntza prozesu duin baten kontrako erreforma guztiak atzera botatzea; LOMCE eta murrizketarik ez. Ikasleriaren oraina eta geroaren kontrako erasoak gauzatzen eta bermatzen duten guztien dimisioa orain; Barcina, Iribas eta Wert kanpora!!!!!
  • Nafarroako hezkuntza eredu propioa baten eraikuntzari ekitea. Espainiako inposizioen aurrean Nafarroako jendartearen interesak defendatuko duen eredua eraikiz, interes politiko zein merkantil guztietatik kanpo. 
Arrazoi hauengatik eta eskakizun hauen pean, Nafarroako ikasleriari A 22an mobilizatzeko deia egiten dio IAk, atsedenaldietatik aurrera paroak eta kontzentrazioak deituz ikastetxe guztietan.
Azaroaren 22a ez da izango erantzun egun huts batemateko eguna, Nafarroako hezkuntza eredu propioaren eraikuntzako lehenengo adreilua izango da. Data honen osteko egunetan ikasleon eskubideak bermatu eta garatuko duen Nafarroako ikasle adierazpena egituratuko duen prozesu bati hasiera emanen diogu.

Guzti honengatik, ikasleon grinez, kritikotasunez, sormenez eta batasunez, sistema irauli eta bestelako hezkuntza zein gizarte eredu bat eraikiko dugu. Erantzun perspektiba gaindituz, eraikuntza fasera igaroz.

Inposizioak gaindituz eredu propioa eraiki!!! 
Gora Nafarroako Ikasle Abertzaleak!!! 
Borroka da bide bakarra!!!


No hay comentarios:

Publicar un comentario