2013/03/24

Ikasleok ere bagoaz Gazte Danbadara!

Ikasle euskaldun, ezkertiar eta feministei Gazte Danbadan parte hartzeko deia luzatu die Ikasle Abertzaleak-ek. “Gainontzeko gazteriarekin batera, bestelako Euskal Herri independiente, sozialista eta feminista irudikatu eta borrokatuko dugu Urduñan”. Bide batez, jaialdian izango dituzten bi zita garrantzitsu gogorarazi dituzte. Batetik, LOMCE erreformaren inguruko hitzaldia, eta bestetik, Ikasle Abertzalek-en 25. urteurrenaren dinamikaren hasiera ofiziala.

2013/03/19

Sei ikasle zigortu dituzte, Bologna prozesuaren aurka protesta egiteagatik

Hamahiru gazte epaituak izan dira 2008an EHUko Leioako Campusean Bologna prozesuaren aurka era baketsuan protesta egiteagatik. Horietatik sei zigortu ditu Bilboko Epaitegiak, eta hamabost eguneko isuna ordaindu beharko dute.

2013/03/14

Iruñerrian egondako mobilizazioen argazkiak

200 ikasle inguru Lizarrako manifestazioan


Igande honetan mani-fiesta Antoniuttitik!!!


           Iniciativa Social / Herri Ekimenak MANI-FIESTA antolatu du igande honetarako Iruñean

Gaurko argazki galeria!!!

Ateak Irekik egindako argazki galeria

Albiste gehiago:
NAIZ
TOPATU.INFO
DIARIO DE NOTICIAS

Txintxillako karga poliziala


Badirudi bigarren atxilotu bat egon dela!!!

Badirudi poliza nazionalak beste ikasle bat atxilotu duela Txintxilla ondoan egondako istiluetan, beranduago konfirmatuko dugu. ATXILOTUAK ASKATU!!!

Hainbat zauritu eta karga polizialak Alde Zaharretik

La Caixa bidean

Manifestazioa aurretik hiru ikasle La Caixako bulegoan kateatu egin dira, polizia foralak bortizki oldartu da ikaslen aurka eta horietako bi identifikatuz. Ondoren ikasleek antoniuttiko bidean errepidetik joaten saiatu dira baina berriz ere poliziak gogorki ekiditu du saiakera, hainbat zauritu eraginez.
Mania bukatu ondoren ikasle multzo handi batek Txintxillara hurbiltzen saiatu dira atxilotutako ikaslearen askatasuna eskatuz, baina poliziek berehala kargatu egin dute. Karga baino lehen poliziak ikasle bat identifikatzen saiatu da, honek plaka erakustean identifikatuko zela erantzun dio. Hona hemen poliziak ikasleei esandako hainbat mehatxu:
  • "¿¡Que quereis iros calentitos a casa!?
  • "¡Tu eres el mas tonto de todos!" (identifikatu nahi izan ez duen ikasleari)
  •  "¡Vamos a ir a por ti!"(ondoren jipoitutako ikasle bati)
  • "¡Me cago en vuestra puta madre!"

ADI!!! Iturramako ikasle bat atxilotu du poliziak!!!

2013/03/06

Hezkidetza tailerra dinamizatzeko gida

Ikusi eta deskargatzeko irudian klikatu

Euskal Eskola Nazionalaren aldeko Ikasle Estrategia kaleratu du Ikasle Abertzaleakek

Ikasle Estrategia ponentzia:



Iragan abenduaren 14 eta 15ean eman genion Ikasle Abertzaleak antolakundeak amaiera urtarrilean abiarazi genuen kongresu prozesuari. Atarrabian bildutako militanteek Ikasle Estrategiaren behin betiko ponentzia adostu zuten, kontsentsu kolektiboa oinarri izanik.

2013/03/02

ERNAI jaio da!!!

Mila gazte ingururen aurrean ernaldu da Ernai, Ezker Abertzaleko gazte antolakundea. Lizarrako Remontival pilotalekuan aurkeztu dute Zukgua prozesuan Hego Euskal Herriko milaka norbanakok gorpuztutako bilgunea. Euskal Estatu sozialista eta feminista helburu, herriz herri antolatu eta lan egiteko garaia dela adierazi dute, borrokarako unea dela. Kongresua amaitu ostean, kalejiran eta jai giroan abiatu dira gazteak herrirantz.