2012/10/30

Ikasle Abertzaleak: “Ez dugu Wert-en astakeri gehiagorik onartuko”



Atzoko egunez Wert espainiar Hezkuntza Ministroak erkidegoetako Hezkuntza Sailburuekin izandako bilkuraren ostean jasotako deklarazioen ondoren, Ikasle Abertzaleak-ek honakoa adierazi nahi du:

2012/10/25

Ikasleoi eraso gehiagorik ez!

Leioako ikasle mugimenduak, Urriak 11ko Ikasle greban egondako jazarpen poliziala salatuz, egindako prentsaurrekoa.

2012/10/22

Azaroak 17 Ikasleon Nazioarteko eguna

Azaroaren 17 data oso garrantzitsu eta berezia da ikasle eta abertzaleontzat, izan ere egun honetan Ikasleon Nazioarteko Eguna ospatzen bait dugu. Data honen garrantzia 1939tik dator, Naziek Pragako Unibertsitatearen aurkako oldartzea gogoratzeko helburua duelarik.

2012/10/20

Hezkuntza sistema nazionalaren eraikuntzaren aldeko lana bere egin dezan eskatzen dio LABek EAEn osatuko den gobernu berriari

 
Azken egunotan bolo bolo dabiltza Werten hitzak, ikasle katalanak espainolizatu beharra dela. LAB sindikatuak hitz hauen atzean PPk aurrera eramaten duen hezkuntza politika islatzen dela salatu eta Hego Euskal Herrian egiten den Hezkuntza Madrilen erabakitzen dela gororatu du.

Informazio gehiago:Lab sindikatua

Jazarpen poliziala salatuz prentsaurrekoa burutu zen Gasteizko kanpusean

Eguneko balorazio positiboa egiteaz gain, Ertzaintzak eta kanpuseko segurtasun langileek izandako jarrera salatu dute.

Hona hemen prentsaurrekoa:



IKASLE BORROKAZ LORTUKO DUGU!
INDAR POLIZIALAK KANPUSETIK KANPORA!

11x12 Ikasle greba Gasteizko kronika

Hona hemen, Gasteizen, Urriak 10ean egindako eserialdia eta Urriak 11ko ikasle greba eta borroka egunean HARABA!ko kamarek hartutako irudiak biltzen dituen bideoa.

Hau hasi besterik ez da egin! Ikasleok borrokara!

Beste hiru gazte atxilotu dituzte Iruñerrian

Bi adintxikiko atxilotu ditu Espainiako poliziak Berriobeitin eta hirugarren bat ere atxilotu dute Iruñeako udaltzainek Iruñean. 

2012/10/19

IRUÑERRIAKO GAZTE ZUKGUA MARTXAN DA!

Gazte antolakundea sortzeko prozesuari Irailaren 29an abiada eman zitzaionetik, aste batzuk pasa dira jada eta tarte honetan, Iruñerriako hainbat auzo eta herritan ere “gazte zukgua”ren aurkezpenak egin dira. Besteak beste, Atarrabia, Uharte, Burlata, Donibane, Zizur eta Txantreako aurkezpenak burutu dira gazte askoren parte hartzearekin eta giro ezin hobean.

2012/10/18

Kontuz! elkarteak Nafar gobernuaren kontseilari baten ustezko iruzur fiskal auzi bat zabalduko du bihar

Kontuz! Elkarteak bihar emango duen prenstsaurre batean, iruzur fiskala egiteagatik egungo Nafarroako Kontseilari bat eta Nafarroako Kutxako zuzendaritza harrapatzen dituen auzi bat salatuko du. Ateak Irekik honen berri emango du bihar goizean zehar

Beste atxiloketa bat Iruñerrian

Ander Diaz atxilotu du Espainiako poliziak Iturraman, lanera joaten zenean. Gaur arratsaldeko 19etan kontzentrazio bat burutuko da Espainiako Poliziaren komisaldegiaren aurrean



2012/10/16

Enara Rodriguezen testigantza



«Pentsatu nuen ni hiltzea zela haien helburua»





Enara Rodriguezek irailaren 28an bere neba Arkaitz Rodriguez euskal presoa kartzelan bisitatu ostean izandako gertaeraren testigantza da. 

Nafarroako Ikasle Abertzaleaken prentsa oharra

Nafarroako ikasleria aurrera!!!

Urriaren 11ko mobilizazioa, historikoa izan zen nafarroako ikasleontzat. Urteak dira Nafarroan eskualde ezberdinetan horrelako mobilizaziorik burutzen ez zela; Lekarotz, Altsasu, Lizarra edo Iruñerria kasu. Iribasi eta Wert-i argi utzi genion zein den gure hautua; hezkuntza modu ezberdinez erasotzeari uzten ez dioten bitartean, ez diegu bakerik emango.

Herri eta auzo guztietan hiru koloreetako indar errepresiboen presentzia pairatu behar izan genuen. Hemendik salatu eta publiko egin nahi dugu, egun hoerretan bertan eta Urriaren 12 an jasan behar izan genituen eraso guztiak:

  • Herri eta auzo guztietako piketeetan, gutxienez indar errepresiboen 4 furgoneta izan genituen jarraika goiz osoa. 
  • Mihaketak eta mehatsu ugari pairatu behar izan zituzten pikete ezberdinetako ikasleek. 
  • Polizia sekretek, ikastetxeak kontrolatzen egon ziren Urriaren 10eko gau osoa. 
  • Zutabeetan pankarta ateratzea debekatu eta espaloitik ikasle guztiak joatea inposatu zuten, ikasle batzuk kolpatzerarte helduz.
  • 100 identifikatu baino gehiago egon ziren manifestazioa baino lehen.
  • Manifestazioan 16 furgoneta baino gehiago egon ziren eta modu erasokorrez aritu ziren manifestazio osoan zehar.
  • Goizeko 09:00etatik aurrera elikoptero baten jarraipena pairatu behar izan genuen. Esan beharra dugu, elikoptero hauen kostea 20.000€/h-koa dela.

Berriz ere zoriondu nahiko genuke kalera atera ziren milaka ikasleei, eta animoak ematea etorkizunean eginen diren mobilizazio, asamblada, ekimen, manifestazio... ezberdinetan aktiboki parte hartzeko. Borroka luzea izango da, bildu eta antolatu beharra dugu ikastetxe zein eskualde guztietan, etorkizuna gure eskuetan daukagu. Urriaren 11an ikusi genuen bezala, bidea ez da erraza izango. Indar errepresiboek gobernuari eta estatuari min egiten diogun bitartean, gu kolpatzen sahiatuko dira.

Ongi goaz, bidea eraikitzen jarraitu beharra dugu. Ostopoz ostopo Urriaren 11an bezala, etenik gabe gure hezkuntza proiektua eraikitzera ekingo diogu iada, hiru lan lerro ezberdinei erantzunez:
  1.  Egungo Hezkuntza ereduaren deslegitimizazioa 
  2.  Ikasle poterea eraikitzea eremu guztietan 
  3.  Egungo ereduari, alternatiba praktikoak eraikitzen astea.
Prentsa ohar hau aprobetxatu nahiko genuke Azaroaren 17an “Ikasleon Nazioarteko Eguna”eta egun honen testuinguruan aurretik eginen diren ikasle mobilizazioei adi egotea jakinarazteko.

Bukatzeko, Nafarroako Ikasle Abertzaleak antolakundetik, argi adierazi nahi dugu IA-k ez datorrela bat Urriaren 16, 17 eta 18 han deitutako ikasle mobilizazioekin. Gure jarrera argia da, ikasle batasun bat ezinbestekoa da eta horren baitan ari gara lanean ikasle mugimendu sendo bat eraikitzearren. Guzti honengatik, ez dugu bat egiten deialdiarekin, Ikasle Sindikatu bakar batek espainia mailan unilateralki deitu duelako eta ez dio inongo garrantzirik ematen herrialde bakoitzaren errealitateari. Greba eta mobilizazio bakoitzak herrri-auzo, eskualde edota herrialde baten errealitateari erantzun behar dio etorkizuneko egunerokotasuenan lanean eta borrokan jarraitzeko. Kasu honetan ez dugu holako baldintzarik ikusten eta hau dela eta ez dugu deialdiarekin bat egiten. Bainan etorkizunean gere herrialdean ikasle mugimendu sendo bat eratzeko bidean ikasle sindikatu guztiekin.


Gora nafarroako ikasleria!!! 
Ikasle borrokaz lortuko dugu!!!

2012/10/13

11x12 Ikasle greba Altsasun eta Lekarotzen

Urriak 11ko Ikasle greban, Altsasun eta Lekarotzen burututako hainbat ekimenen argazkiak 


Altsasu

2012/10/11

11x12 Ikasle greba Lizarran

Lizarrako ikasleek ezin izan dute mania egin baimenik gabe zeudelako, baina, kaletik (espaloitik) 300 bat pertsona joan dira. Bi kontzentra egin dituzte ; bata udaletxeko atarian eta bestea Baja Navarra kalean.
Remontival ikastetxea 1. eta 2. mailan %100 egin du greba eta 3. eta 4. dbh-n % 80 gutxi gora behera. Paroan zehar foralak egon dira "eskoltatzen" .
Lizarra ikastolan ere ikasle dexentek egin dute greba eta Politeknikoan ere.

Zorionak Lizarra! Ikasle borrokaz lortuko dugu!



11x12 Ikasleok iruñeako kaleak bete ditugu erreformen kontra



Milaka ikasle bildu gara espainiar gobernuak egindako erreformei ezetz esateko

11x12 Iruñerrian txakurrak ikasleon atzetik egun guztian zehar

  • Iturrama:
    •  8:00 Pikete informatiboak institutuko atean. Polizia nazionala iritsi eta ikasleak identifikatu dituzte. Ondoren, ikasleak Lopez frontoian sartu dira  kartelak egiteko asmoz,  polizia nazionalen fula bat kanpoaldean zegoen bitartean.
    • 11:00 Kontzentra egiten saiatu dira baina txakurrek(5 fula) debekatu egin diete.

  • Mendillorri eta Burlata:
    • 8:30 Identifikazioak eta poliziaren presentzia institutuetako kanpoaldean. 
    • Askatasunan ikasleak 8.30tan agertu dira, bertan kontzentrazio bat burutzea erabaki dute ikastetxe ondoko errotondan. Goizetik Polizia Nazionala ikastetxe ingurutik bueltaka egon da, eta ikasleak kontzentra burutzera joan direnean gelditu egin dituzte, pankarta kendu eta dokumentazioa eskatu diete. Ikasleak bere martxa jarraitu dute eta egoera ikusita ikastetxera bueltatzen hasi dira. Baina, Poliziak atzetik jarraitu ditu eta ikastetxera sartzera joan direnean, bortizki gelditu eta 20 bat ikasle identifikatu dituzte. Azkenean Askatasunako patioan geratu dira ateratzen uzten ez zietelako. 10.40etan ikasleak Eunatera abiatu dira bertako ikasleekin zutabean manira joateko.

  • Txantrea:
    • 10:00 Institutuak itxita eta auzoa txakurrez beteta. Goiz osoan ikasleek polizia nazionala izan dute atzetik.

  • Barañain eta Donibane:
    • 9:00 Barañaingo zutabean motxila eta boltso guztiak erregistratu dituzte. 50 pertsonentzat 4 furgona.
    • 11:00 Golemetara ailegatzean ez diete pankarta eramaten utzi eta beraiek esaten zuten tokitik joatera derrigortu dituzte
Txantrea

2012/10/06

Atzo NUPen 11n grebara joateko deialdia egin zen

2012/10/04

11X12rako mobilizazio guztiak!



NAFARROA
Urriaren 11ko grebarako mobilizazioak:
  • Lizarraldea:
    • 12:00tan manifestazioa Lizarran
  • Sakana:
    • 12:00tan manifestazioa Altsasun
  • Leitzaldea:
    • 12:00tan manifestazioa Leitzan
  • Mendialdea:
    • 12:00tan manifestazioa Lekarotzen
  • Tutera:
    • 12:00tan manifestazioa Tuteran
  • Irunberrin:
    • 12:00tan Iruñerriko manifestaziora
  • Iruñerria:
    • 5 zutabe egongo dira: UPNA, Zizur, Mendillorri, Burlata, Barañain
    • 12:00tan manifestazioa Antoniuttitik
    • 20:00tan ekitaldia Atarrabian
Urriaren 12ko herri eskolak: (aurrerantzean konkretatuko dira)
  • Lizarraldea
    • Lizarran Herri Eskola
  • Sakana
    • Altsasun Herri Eskola
  • Leitzaldea
    • Leitzan Herri Eskola
  • Mendialdea
    • Lekarotzen Herri Eskola
  • Iruñerria
    • Burlata
    • Atarrabia
    • Txantrea
    • Barañain
    • Biurdana
    • Iturrama
    • Mendillorri

2012/10/02

Euskal Hezkuntza Sistema Propioa bultzatuko du EHBilduk

«Justizia sozialean» oinarritu nahi du koalizioak finantzaketa, helburua hezkuntzaren dohakotasuna izanik

Hodei Iruretagoiena (Berria):

Beste hezkuntza eredu bat bultzatu nahi du EH Bildu koalizioak, burujabetza eta eraldaketa soziala oinarri hartuta: «Eredu propio eta publikoa, herritar guztien aukera berdintasuna eta Euskal Herriaren garapen kolektiboa sustatuko dituena». Espainiako Gobernuaren asmo zentralizatzaileen aldean, erabaki esparru propioaren beharra aldarrikatu dute koalizioaren gobernu taldeko Hezkuntza eta Kultura arloko kide Marian Bilbatuak eta Gipuzkoako zerrendaburu Xabier Isasik. Bilbatuak adierazi duenez, eskola euskalduna, laikoa, inklusiboa eta kalitatezkoa da koalizioaren apustua, «ikasle bakoitzaren garapen pertsonala bultzatzeko zein kohesio soziala lortzeko».

Urriaren 11rako ikasle grebarako bitartekoak! (Greba eskatzeko instantzia ere badago)

(arraultzan klikatu oraingoz grebarako dauden bitartekoak jeisteko)

NUPeko zutabeaz aparte hauek izango dira zutabeak. Baliteke beste zutabe txikiagoak egotea hauekin batera elkartuko direnak:

2012/10/01

IKASLEOK BORROKARA TINKO!!


NUP urriaren 11n grebara! (#11X12)

NUPeko ikasle asanbladak ohar bat plazaratu du urriaren 11ko (#11X12) ikasleon nazioarteko grebara dei eginez eta haien eskaerak plazaratuz:


NUPeko asanblada orokorra, 2012ko irailaren 27an bildutakoa, urriaren 11ko greba orokorrera joateko deialdia luzatzen dio Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasle orori.

Eskatzen duguna:
  • 2012/14ko lege dekretuaren indargabetzea Mariano Rajoiren gobernuak onartutakoa. Honek erreztasuna ematen die Autonomien izugarrizko tasa igoera gogorra inposatzeko.
  • Unibertsitateko tasen beherapena. Yolanda Barcina lehendakariak inposatutakoa Nafarroan.
  • "Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko" Lege Organikoaren (LOMCE) zirriborroaren geldiaraztea. Espainiako hezkuntza ministroa den Jose Ignacio Wertek inposatu nahi duenaduena.
  • Estatuaren hezkuntzarako aurrekontuen igoera. 2012rako PPek adostuko ditu. Izugarrizko murrizketa suposatuko dute egiten ari dituzten planak: % 21,9 hezkuntzan, %62 goi hezkuntzan, %11 ikasle-laguntzetan eta % 26,8 ikerkuntzan.
  • Nafarroako Unibertsitateko errektoretzaren partetik, greba egiteko eskubidearen aitorpena.