2012/10/16

Nafarroako Ikasle Abertzaleaken prentsa oharra

Nafarroako ikasleria aurrera!!!

Urriaren 11ko mobilizazioa, historikoa izan zen nafarroako ikasleontzat. Urteak dira Nafarroan eskualde ezberdinetan horrelako mobilizaziorik burutzen ez zela; Lekarotz, Altsasu, Lizarra edo Iruñerria kasu. Iribasi eta Wert-i argi utzi genion zein den gure hautua; hezkuntza modu ezberdinez erasotzeari uzten ez dioten bitartean, ez diegu bakerik emango.

Herri eta auzo guztietan hiru koloreetako indar errepresiboen presentzia pairatu behar izan genuen. Hemendik salatu eta publiko egin nahi dugu, egun hoerretan bertan eta Urriaren 12 an jasan behar izan genituen eraso guztiak:

  • Herri eta auzo guztietako piketeetan, gutxienez indar errepresiboen 4 furgoneta izan genituen jarraika goiz osoa. 
  • Mihaketak eta mehatsu ugari pairatu behar izan zituzten pikete ezberdinetako ikasleek. 
  • Polizia sekretek, ikastetxeak kontrolatzen egon ziren Urriaren 10eko gau osoa. 
  • Zutabeetan pankarta ateratzea debekatu eta espaloitik ikasle guztiak joatea inposatu zuten, ikasle batzuk kolpatzerarte helduz.
  • 100 identifikatu baino gehiago egon ziren manifestazioa baino lehen.
  • Manifestazioan 16 furgoneta baino gehiago egon ziren eta modu erasokorrez aritu ziren manifestazio osoan zehar.
  • Goizeko 09:00etatik aurrera elikoptero baten jarraipena pairatu behar izan genuen. Esan beharra dugu, elikoptero hauen kostea 20.000€/h-koa dela.

Berriz ere zoriondu nahiko genuke kalera atera ziren milaka ikasleei, eta animoak ematea etorkizunean eginen diren mobilizazio, asamblada, ekimen, manifestazio... ezberdinetan aktiboki parte hartzeko. Borroka luzea izango da, bildu eta antolatu beharra dugu ikastetxe zein eskualde guztietan, etorkizuna gure eskuetan daukagu. Urriaren 11an ikusi genuen bezala, bidea ez da erraza izango. Indar errepresiboek gobernuari eta estatuari min egiten diogun bitartean, gu kolpatzen sahiatuko dira.

Ongi goaz, bidea eraikitzen jarraitu beharra dugu. Ostopoz ostopo Urriaren 11an bezala, etenik gabe gure hezkuntza proiektua eraikitzera ekingo diogu iada, hiru lan lerro ezberdinei erantzunez:
  1.  Egungo Hezkuntza ereduaren deslegitimizazioa 
  2.  Ikasle poterea eraikitzea eremu guztietan 
  3.  Egungo ereduari, alternatiba praktikoak eraikitzen astea.
Prentsa ohar hau aprobetxatu nahiko genuke Azaroaren 17an “Ikasleon Nazioarteko Eguna”eta egun honen testuinguruan aurretik eginen diren ikasle mobilizazioei adi egotea jakinarazteko.

Bukatzeko, Nafarroako Ikasle Abertzaleak antolakundetik, argi adierazi nahi dugu IA-k ez datorrela bat Urriaren 16, 17 eta 18 han deitutako ikasle mobilizazioekin. Gure jarrera argia da, ikasle batasun bat ezinbestekoa da eta horren baitan ari gara lanean ikasle mugimendu sendo bat eraikitzearren. Guzti honengatik, ez dugu bat egiten deialdiarekin, Ikasle Sindikatu bakar batek espainia mailan unilateralki deitu duelako eta ez dio inongo garrantzirik ematen herrialde bakoitzaren errealitateari. Greba eta mobilizazio bakoitzak herrri-auzo, eskualde edota herrialde baten errealitateari erantzun behar dio etorkizuneko egunerokotasuenan lanean eta borrokan jarraitzeko. Kasu honetan ez dugu holako baldintzarik ikusten eta hau dela eta ez dugu deialdiarekin bat egiten. Bainan etorkizunean gere herrialdean ikasle mugimendu sendo bat eratzeko bidean ikasle sindikatu guztiekin.


Gora nafarroako ikasleria!!! 
Ikasle borrokaz lortuko dugu!!!



No hay comentarios:

Publicar un comentario