«Pentsatu nuen ni hiltzea zela haien helburua»
Enara Rodriguezek irailaren 28an bere neba Arkaitz Rodriguez euskal presoa kartzelan bisitatu ostean izandako gertaeraren testigantza da.
Irailaren 28an (...) Logroñotik Iruñera doan autobia berria hartu nuen, A-12 delakoa. Bertan 18:30ak inguru zirelarik, kotxe bat aldamenean jarri zitzaidan; ni eskuineko karrilean eta bera ezkerrekoan ez aurrera ez atzera. Aurreratzeko asmorik ez zuela konturatzerakoan nik abiadura handitu nuen, eta berak berdina egin zuen nire parean berriro ere jarriaz; alderantzizko operazioa egin nuen, abiadura moteldu eta berak ere berdin. Aurpegia biratu nuen orduan kotxeko bidaiariak ikusteko asmotan, 2 gizon ziren.
Arroniz izeneko irteeraren parean kotxeak niregana jo zuen errepidetik aterarazteko asmoz, nik orduan 2 aukera nituen edo kotxea kolpatu edo irteera hartu; inkontzienteki irteera hartu nuen, eta abiadura han- diarekin nindoanez kotxeak derrapatu egin zuen, eta 3-4 buelta eman nituen. Orduan gertatutakoa sinetsi ezinik, berriro autobia hartzeko asmoz piztu nuen kotxearen motorra; hanka dardarka nuela ohartu nintzen eta errepidearen alboan gelditzea erabaki nuen, lasaitzeko.
Han nengoela, ni ohartu nintzenerako, 2 gizonak kotxearen inguruan neuzkan. Bata kotxearen aurrean nik aurrera egin ez nendin, eta bestea nire aldamenean leihatilan kolpeka. Garrasika hasi zen alboan nuen gizona, kotxetik irten nendin, “puta zorra bajate del coche ya” eta horrelakoak esanaz. Ni erabat beldurturik nengoen, eta kotxetik jaisteko inongo asmorik ez nuela esan nien. Orduan alboko gizonak plaka bat kristalean jarri eta nire izenez deitu ninduen. Uste dut plaka hori Polizia Nazionalarena zela, baina, ezin dut ehuneko ehunean ziurtatu.
Lasaitzeko esaten zidan, niretzako hobe izango zela kotxetik irtetea eta horrelakoak esanaz. Nik ezetz eta ezetz. Uniformatuak etor zitezen eskatu nien, beraiekin ez nuela ezer jakin nahi. Bidean zeudela esan zidaten, eta bitartean leihatila jaisteko eta kotxeko paperak emateko. Azkenean ez dakit zergatik, leihatila jaistea erabaki nuen; momentu horretaz baliatu zen orduan nire alboko polizia, eta kotxeko atea ireki zuen leihotik eskua azkar sartuaz.
Momentu horretatik hasi ziren mehatxuak, irainak, bortizkeria...iletik tiraka kotxetik atera ninduen batek eta lurrera bota. Bertan nengoela hankaz zapaltzen ninduen zutitu ez nendin. Nik etengabe zutitzeko ahaleginak egiten nituen garrasi egiten nien bitartean. Zergatik bota ninduten errepidetik galdetzen nien etengabe, zergatik bueltatu ziren niregana... beraien erantzuna “ hemos vuelto para ver si te habias muerto y habia una zorra menos” izan zelarik. Etengabe emakumea nintzela baliatuz, umiliatzen aritu ziren, bortxatuko nindutelako me- hatxuak. Momentu batean lurretik altxatzea lortu nuen eta polizia batek airean hartu ninduen, eta eskumuturrak atzean loturik bezala heldu ninduen. Atzean nuen poliziak eskumuturretatik heltzen ninduen bitartean, nik ihes egiteko ahaleginetan mugitzen ari nintzen etengabe; izugarrizko mina jasaten ari nintzelarik, gero ohartu nint- zen ezkerreko eskumuturrean sekulako erredurak nituela.
Atzean nuen polizia orduan ipurdia ukitzen hasi zitzaidan eta ea gustatzen zitzaidan galdezka. Parean nuenak bularrak ukitu zizkidan eta hankartean ostiko bat ematea lortu nuen. Orduan lepotik hartu ninduen eta “te voy a violar y te voy a matar por lo que has echo” esan zidan. Berriro lurrera, eta berriro hanka bular gainean, altxa ez nendin. Orduan nire bizilekuaz, lantokiaz, ibiltzen naizen lekuez...hasi ziren hitz egiten, nik jakin nezan ezagutzen nindutela. Ez zidaten galderarik egiten, dena beraiek esaten zuten, eta nik hitz egiterakoan isiltzeko eta isiltzeko. Nik aurre egiten nien. “como no te calles y dejes de insultarnos esta noche tendremos algo que celebrar”, “eres una zorra valiente, ya veremos despues de violarte si sigues igual” esan zidan batek. Ez nekien bortxatu, atxilotu...edo zer egin nahi zuten nirekin, azken finean nik kotxearekin istripua izan nezan bultzatu baitzuten.
Beraien artean etengabe hitz egiten zuten, nirekin zer egin adosteko; nik ez nekien nola irten egoera horretatik. Azkenean batek lurretik altxa eta lepotik helduaz honakoa esan zidan: “ vamos a jugar a un juego, te damos 5 minutos de ventaja, métete en el coche y corre todo lo que puedas, si te volvemos a ver por la autobia no lo cuentas”; orduan askatu ninduen, eta ni korrika kotxean sartu eta ahal nuen azkarren autobia hartu eta et- xerako norantza hartu nuen. Izugarrizko abiadaz joan nintzen 10 bat minututan, kontziente izan nintzen arte; orduan gasolindegi batean gelditzea erabaki nuen lasaitzeko, nirekiko pentsatu nuen ez zirela berearekin ir- tengo, ez nintzela hain azkar joango errepidetik, azkenean beraiek bilatzen zutena baitzen, nik istripua nire kabuz izatea eta beraiek inpunitate osoz ateratzea egoera horretatik; ni erahiltzea zela helburua pentsatu nuen, baina beraien “parte-hartzerik” gabe.

No hay comentarios:
Publicar un comentario