2012/09/28

Zatoz mendi martxara Urriaren 6an!


Iruñerriko mendi martxa! Jantzi baserritarrez ta etorri! Urriaren 6an 11:00 Atarrabiako gaztetxetik irteera!

2012/09/27

Polizia Iruñean bortizki herritarron aurka. Alde hemendik!

www.ateakireki.com-ek egindako bideo-laburpena

Kartzelan sartu dute greban atxilotutako ikasle bat. Aski da behingoz!

Ateak ireki:

El juez imputa al encarcelado, M.B.L., un delito de tenencia de sustancias o aparatos incendiarios y otro de desórdenes públicos. El juez ha prorrogado hasta mañana la detención de los otros cinco detenidos que han pasado a disposición judicial. También ha decidido tramitar estos altercados como diligencias urgentes para que el enjuiciamiento sea lo antes posible.

Ekintza legalak iragartzen dituzte poliziaren kargen ondorioz zauritutako pertsonek

Albiste osoa HEMEN sakatuz ikusi

Gainera, jendarteari dei egin diote Urriaren 12an burutuko den manifestazioan parte hartzeko. "Barcina Morrás-Alba dimisión. Utzi bakean langileria. Gastos policiales para escuelas y hospitales" lemapean.

Bestalde, herritarron kolaborazioa eskatu dute urratu ziren eskubideen txostena osatzeko. 


Nafarroak aski dela argi utzi zion atzo UPNko gobernuari

"Ikasle atxilotuak egon ziren eta batzuk inkomunikaturik jarraitzen dute komisaldegietan. Bestalde, poliziaren jarrera basatia egun osoan zehar pairatu behar izan genuen"

Informazio guztia
Argazki galeria

2012/09/22

Hezkuntza erreforma berriari EZ! Hezkuntza errotik irauli behar dugu!

Gaurko egunez espainiako Hezkuntza Ministro Jose Ignacio Wertek onartutako hezkuntza erreformaren aurrean, Ikasle Abertzaleak antolakundeak ondorengoa adierazi nahi du:
  1. Berriz ere, Euskal Herriari eta euskal ikasleoi, inposaketa bidez hezkuntza erreforma bat aplikatu nahi zaigu.
  2. 7. aldia da, gure herri izaera ukatu eta madrilgo gobernutik erreforma organiko bat inposatu nahi zaigula.
  3. Eskola Curriculumean EAEko eta Nafarroako gobernuei erabakitze eskumena %35era jeitsi izana erabat arbuiatzen dugu. Euskal Herriaren beharretara, herritik sortua eta herriaren mesedera egongo den curriculumari ateak itxi nahi dizkiote. Espainiar Curriculum inposatu bat Euskal Herrian inposatu nahi digute.
  4. Madrilgo gobernuak ikasgaien artean batzuk aukeratu eta beste batzuk murriztearen erabakia salatu nahi dugu. Erabaki honek heziguneen autonomia murriztu nahi du tokian tokiko eta ikas-adar ezberdinetako aukera askatasunari trabak jarriz. Neurri honekin, ikasgai minorizatuak desagertzeko joera izango dute.
  5. Azterketa sistema berriarekin ikaslearen gaitasun indibidualak ez dira baloratuko. Ikaslea edukiak buruz ikasi beharko dituen objektu pasibo bilakatu nahi da. Selektibitatea kentzearen “goxokiarekin” azterketa itogarriak inposatu nahi dizkigute DBHn azken probak 3 puntu eta batxilergoan 4 balioz.
Albistea hedabideetan:   Gara   Berria   DNoticias   Naiz

2012/09/13

NUPeko errektorea, polizia foraleko CCOO ta UGT, Barcina eta Roberto Jimenez faxistak

Errektoreari, poliziari, Barcinari eta Roberto Jimenezi poliziaren jarrera egokia eta proportzionala iruditu zitzaien NUPeko harreran egon ziren istiluetan. Gogoratu behar dugu ikasle zaurituak egon zirela, murrizketak eta UPNk eramaten ari duen politika salatzeko mobilizazioan.

Bestalde, errektorea edo polizia gezurretan ari dira haien irudia garbitu nahian. Errektoreak, poliziari eraikuntzan sartzeko baimena eman ez ziola esaten du eta poliziak aldiz baietz. Kasu honetan, poliziak badaki herriak kasu hau salatzen badu eta errektorearen baimenik ez zuela frogatzen bada kriston kolpea izango litzatekela haientzat, legalki ezin baitira sartu NUPeko eraikuntzetan eta horrek ondorio legalak ekarriko lituzke NUPen sartu zen polizia taldean.

2012/09/09

NUP borrokan! Parte hartu!

Azken aldian pairatzen ari ditugun erasoen aurrean, hezkuntza komunitate osoari zuzendutako asanblada orokor bat deitu da, bertan hemendik aurrera jarraituko dugun ibilbidea erabakitzeko asmoarekin. Hezkuntzan gauzatutako murrizketak, tasazoa, NUPen gutxiagoko kalitatea eta bere langileen egoera txarra arrazoi pisutsuak dira. Gainera, ikasleon hitza ukatu nahian pasaden ostiralean jasan genuen eraso larriaren aurrean erantzuna eman behar dugu, gure eskubideak eta hezkuntza duin bat defendatuz.

Bestalde, magisteritzako kolektiboak beste asanblada eta akanpada bat deitu du, bere arazo konkretuak lantzeko. Horrela, hurrengo asteko berriak helarazten dizkizuegu:

  • MAGISTERITZAKO ASANBLADA ETA AKANPADA:

Irailak 10 astelehena, 12,00tan aulategi eta liburutegiaren arteko plazan.

Helburua: Magisteritzako ikasleek beraien arazoak konpontzeko alternatibak planteatu eta gauzatu nahi dituzte, batez ere ordutegiaren arazoengatik.

  • ASABLADA OROKORRA:

Irailak 12, asteazkena, 13,00tan aulategi eta liburutegiaren arteko plazan.

Helburua: Hezkuntza komunitate osoak jarraituko duen ibilbidearen inguruko erabakiak hartu. Laister idatzi labur bat bidaliko da asanbladaren gai esfezifikoak zeintzuk diren azalduz.

2012/09/04

Urriaren 11n Nazioarteko Ikasle Greba! #11X12



Albistea Topatu.info-tik hartuta:

Espainiako Hezkuntza Ministerioan (Madril) egindako agerraldian, urriaren 11rako mobilizazioak iragarri dituzte espainiar estatuko nazio zapalduetako ikasle antolakunde ezkertiar eta abertzaleek. Murrizketen aurrean, eskola propioaren aldeko apustu irmoa berretsi dute hamar antolakundek: eskola herritarra, laikoa, ez-patriarkala, duina eta nazio bakoitzaren hizkuntza zein kultur eskubideak errespetatuko dituena. Europako Banku Zentralaren eta Espainiako Gobernuak egindako murrizketen aurka, herri bakoitzaren subiranotasunaren alde egiteko eskatu diete ikasleei. Lurralde bakoitzean protesta desberdinak gauzatuko dira, eta, Euskal Herriaren kasuan, Ikasle Abertzaleakek Ikasle Greba Orokorra deitu du urriaren 11rako.

Oraindik martxa hartu ez duen arren, webgune bat sortu dute, eta Twitter sare sozialean #11×12etiketa erabiltzeko deia egin dute.

Hauek dira manifestua izenpetu eta greba deialdia egin duten ikasle antolakundeak: Ikasle Abertzaleak (Euskal Herria), SEPC (Herrialde Katalanak), Universidat (Aragoi), Yesca (Castilla), Liga Estudiantil Galega eta Agir (Galizia), Regüelta (Kantabria), Jaleo y SAT (Andaluzia) y Darreu (Asturias).


Manifestua

Antolakuntzatik, garaipenera! 2012-2013 ikasturtea hastera doa!

2012/09/01

Mugimendurik gabeko ikastetxeak piztu!

Ikasturtea hastear dago eta gaur egun Nafarroako hezkuntzak bizi duen egoera erabat larria da. Beraz, antolatzeko eta borrokatzeko gogoak badituzu eta zure ikastetxean Ikasle Abertzaleak-eko talderik ez badago gurekin kontaktatu ta iniziatiba sortu. Borrokatzen baduzu galdu dezakezu baina borroakatzen ez baduzu galduta zaude...

nafarroa.komunikazioa@ikasleabertzaleak.org