Yolanda Barcinak eta Jose Iribasek deklarazioak egin dituzte Gipuzkoako Foru Aldundiak 24.000€ bideratu eta gero Sartagudako ikastola laguntzeko.
Albistea BERRIAn Albistea GARAn
2012/01/31
2012/01/30
Otsailak 5 Sartagudara!
Lodosako (Nafarroa) Ibaialde Ikastola egoera ekonomiko zailean iritsi da 25. urteurrenera. Diru eskasiak, ordea, ez du zapuztuko otsailaren 5an mende laurdena ospatzeko Sartagudan antolatu duten jaia. Egun hori ikastolari elkartasuna erakusteko eguna bilakatu nahi dute eta, horregatik, dei egin diete herritarrei bertan parte hartzera. Iraganeko bizipenak eta gaurko oztopoak batu egingo dira jai eta aldarrikapen kutsua izango duen egun horretan.
Animatu eta parte hartu ikasle!
Lizarran murrizketen eta UPNren aurka agertu dira gaur
Gaur goizean 11:00ak aldera, Barzina andrea eta gure alkatesa Begoña Ganuzak remontibal ikastetxea inauguratzera joan dira. Presentzia poliziala ikaragarria izan arren, (foruzaingo bi furgoi antidisturbio, guardia zibila eta hainbat segurata) 60 ikasle eta irakasle, Lizarrako Ikasle Abertzaleak deituta, kontzentrazioa burutu dute ikastetxearen aurrean ongi etorriak ez direla jakinarazteko eta Nafarroako Hezkuntza Departamentuak aurrekontuetan egindako murrizketak salatzeko. Era berean, 2012. urterako hezkuntza aurrekontua 2010ekoarekin alderatuz %12,5 murriztuko dela gogora ekarrita, mezu bat bidali diote Hezkuntza Sailari: «Zerbitzu publikoak indartzeko momentua da, eta ez ahultzekoa».
2012/01/29
Autobusa jarri dugu Kalera Rockera
2012/01/28
2012/01/26
Eskola Euskaldunaren aldeko elkarretaratzea 13an UPNren egoitzan
Euskaraz bizi nahi dugulako, eskola euskaldun eta burujabea!
Hori izanen da Iruñerriko EHEk plazaratuko duen aldarria otsailaren 3an. Izan ere, euskararen normalizazio bidean eskolak euskalduntzea lehentasunezko jotzen baitu eragile euskaltzaleak. Elkarretaratzea UPNren egoitzaren aurrean izanen da, 19:00etan. Gaur goizean agerraldia egin du EHEk Nafarroako Hezkuntza Departamenduaren aitzinean, eta protestari babesa eman diote AEK, Ikasle Abertzaleak eta Sortzen Ikasbatuaz eragileek. Bestalde, Iruñerriko auzo eta herrietan hamaika atxikimendu jaso ditu eskola euskaldunaren aldeko manifestuak.
Hori izanen da Iruñerriko EHEk plazaratuko duen aldarria otsailaren 3an. Izan ere, euskararen normalizazio bidean eskolak euskalduntzea lehentasunezko jotzen baitu eragile euskaltzaleak. Elkarretaratzea UPNren egoitzaren aurrean izanen da, 19:00etan. Gaur goizean agerraldia egin du EHEk Nafarroako Hezkuntza Departamenduaren aitzinean, eta protestari babesa eman diote AEK, Ikasle Abertzaleak eta Sortzen Ikasbatuaz eragileek. Bestalde, Iruñerriko auzo eta herrietan hamaika atxikimendu jaso ditu eskola euskaldunaren aldeko manifestuak.
Info+: HEMEN
2012/01/25
Kolonbiako ikasle mugimenduari buruzko bideoa
Kolonbiako ikasle mugimenduak kolonbia borrokatzeko modu berri bat eraiki du azken hilabeteotan, parte hartzeko forma berriak sortuz, eta herrialdeko mugimendu sozial ezberdinekin batera sare berriak sortuz. Dokumental labur honetan, mobilizazioen inguruan hitz egiten digute zenbait ikaslek naiz irakaslek. Kolonbiako hezkuntza eta jendarte eraldaketaren aurrerapausoei eta etorriko diren prosezuei so eginez.
2012/01/23
Eskola Gorria martxan da!
Iruñerriko Ikasle Abertzaleok Eskola Gorriaren proiektua jarri dugu martxan. Proiektu hau politikari buruzko eztabaidetan oinarrituko da. Politikan, sozialismoan...interesaturik bazaude eta gai horiei buruzko lanketa ideologikoa egin nahi baduzu astero nahia bera duten beste ikasle batzuekin biltzeko aukera izango duzu. Galdetu ikastetxeko Ikasle Abertzaleko lagunei noiz eta non izango diren bilerak!
Urte bat igaro da iada azken sarekada handia gertatu zenetik
Jakingo duzuenez urte bat igaro da azkeneko sarekada gertatu zenetik. Sarekada hortan Apurtu.org web-orria itxi zuten, Nafarroako errealitateaz jabetzeko web-orri alternatiboa. Gainera, web-orria eramaten zuen laguna atxilotu zuten, Pitu. Ikasleok elkartasun osoa adierazten diegu egun horretan atxilotuak izan ziren gazte, zahar zein kazetariei. Aupa zuek! Adierazpen askatasun osoa orain!
2012/01/22
ZORIONAK OIHANA!
Askatasuna ikastetxeko ikasleen oharra:
Gure irakaslea eta laguna den Oihana Lopez Zestao polizia espainolak atxilotua eraman zuen 2010eko Abenduaren 16an, inkomunikazioa eta torturak jasan zituela salatu zuen baita ere.
Pasaden urtean bezala, elkartasun argazkia atera dugu, ikaslez, zein irakaslez osatua. Zoriontzeko edota animoak bidaltzekotan hemen duzue bere helbidea:
OIHANA LOPEZ CESTAO
CENTRO PENITENCIARIO TOPAS SALAMANCA. MODULO 8
CARRETERA N-630 KM 314
37799 TOPAS (SALAMANCA)
2012/01/20
Zein da zure ikastetxearen egoera?
Nafarroako Ikasle Abertzaleok ikastetxeen eta hezkuntzaren egoerari buruzko erreflexioa eta eztabaida egitera animatzen zaituztegu ikastetxe guztietan. "Inposaketak bizi ditugu? Kamerak ditugu? Greba eskubidea betetzen al da? Eskubide demokratikoak ditugu? Murrizketak gauzatu al dira? Trabak jartzen dizkigute? Eredu arrotzik al dugu?...
Ikastetxe bakoitzak gure borroka propioak azaleratuko ditugu Iribasi emandako lasaitasun epe honetan. Baina noski, dakizuen bezala lasaitasn epe hau Martxoaren 7an bukatuko da horrela jarraitzekotan. Iribasek oraindik ez gaitu bidalitako eskutitza eta manifestuari erantzun!
2012/01/19
2012/01/15
"De la servidumbre moderna" dokumental interesgarria
Kapitalismoa eta gaur egungo gizarte alienatu konformistaren kritika da dokumental hau. Kontzientziak astintzeko eta erreflexiorako bikaina.
Gazteiraultza.info-tik ateratako dokumentalaren testuingurua:
2007an Jamaikan idatzitako liburu batek eta 2009an Kolonbian amaitutako dokumental batek osatzen dute proiektu hau, ingelesez, frantsesez eta espainolezko bertsioak dituelarik. “Altzairuzko teloia” erori zenetik garatuz joan den sistema politiko-ekonomikoa (neoliberalismoa eta “pentsamendu bakarraren” kultura), eta honek herrien eta norbanakoen dominazio egoera izkutatzeko erabiltzen dituen asimilazio tresnen aurkako kritika erradikala planteatzen duen korronte ideologikoaren barnean kokatu dezakegu dokumental hau. Oraindik definizio handiegirik gabeko tendentzia ideologiko bat somatzen ari da munduan, aro baten amaiera eta beste berri baten hasiera ekarriko duen iraultza sozio-kultural bat planteatzen duena; eta horren islada dira ikusentzunezko zenbait proiektu, “De la servidumbre moderna”-rekin batera, besteak beste: “Zeitgeist”dokumental seriea, “La Doctrina del Shock” (Naomi Klein-en liburuan oinarritutako dokumentala), eta beste batzuk ere.
Dokumentalaren helburu nagusia esklabutza modernoa deritzona agerian uztea da, egoera hori izkuturik mantentzea ahalbidetzen duten mistifikazio tresna ezberdinak salatuz. Merkatal sistema totalitarioaren aurka desobedientzia, eta hizkuntzaren eta ideien guda planteatzen ditu abiapuntu iraultzaile bezala; hau da, gauza guztiei bere izenaz deitzea, eta errealitatearen azterketa arrazionala eta sakona ematea, sistemaren kate guztien loturak agerian utzita. Bide horretan, benetako ikusentzunezko manifestutzat hartu dezakegu.
Blogan albisteak argitaratzeko aukera
Adi ikasle! Hemendik aurrera Iruñerriko Ikasle Abertzaleon blogan berriak argitaratzeko aukera egongo da!
Aukera honekin ikastetxe guztietako ikasleok jakin ahalko dugu beste ikastetxeetan eramaten diren borroketaz eta haien errealitatea gurea egingo dugu. Gainera, aukera honekin, egiten dugun lanak oihartzuna irabaziko du. Beraz, ez pentsatu bitan eta deialdiak egiterakoan, borroka propioak borrokatzerakoan, salaketak egiterakoan... blogean argitaratu ezazue!
Aukera hau blogaren eskuinaldean egongo da. Egin beharko den bakarra hor klikatzea eta formularioa betetzea izango da. Berrian argazkirik edo bideorik txertatu nahi izatekotan komunikazioa.irunerria@gmail.com korreora bidali.
Beraz ikasle, komunikazioak kutxatutako mundu honen gainetik, ikasle komunikazio alternatiboa eraiki dezagun!
Pentsatu, bildu, ekin eta ZABALDU!
Aukera honekin ikastetxe guztietako ikasleok jakin ahalko dugu beste ikastetxeetan eramaten diren borroketaz eta haien errealitatea gurea egingo dugu. Gainera, aukera honekin, egiten dugun lanak oihartzuna irabaziko du. Beraz, ez pentsatu bitan eta deialdiak egiterakoan, borroka propioak borrokatzerakoan, salaketak egiterakoan... blogean argitaratu ezazue!
Aukera hau blogaren eskuinaldean egongo da. Egin beharko den bakarra hor klikatzea eta formularioa betetzea izango da. Berrian argazkirik edo bideorik txertatu nahi izatekotan komunikazioa.irunerria@gmail.com korreora bidali.
Beraz ikasle, komunikazioak kutxatutako mundu honen gainetik, ikasle komunikazio alternatiboa eraiki dezagun!
Pentsatu, bildu, ekin eta ZABALDU!
2012/01/11
Emakume abertzaleon Topaketa Feministak Martxoan Leitzan
Hamaika egiteko ari gara
12 amets, 11 borroka, 10 urte… Bilgune Feministaren errotak aurrera darrai etorkizuneko erronkak, elkarlanaz eta proiektu sendoz bultzatuta.
Amets, ilusio eta konpromisoz hasitako errekatxoa, pixkanaka handitzen, ibai bihurtzen doa ideiak eta aldarrikapenak ehotuz.
Bideko harri handi eta txikerrak denon bultzadaz gaindituz, jendartea eraldatuko dugu emakumeon eskubideak erreal bihurtu arte. Geuk, batzen gaituenaren oinarritik eta geure erara. Ibaiek ez baitute atzera egiten, guztiek itsasoan dute helmuga, Euskal Herri Feministan.
Herri txiki honen grina feministak bilduz, sistema patriarkala eraitsiko dugu. Etorkizuna ate joka baitugu, haize berriek bultzatutako etorkizuna: Emakume aske eta alaiz osatutako jendartea.
Emakume Abertzaleon V.Topaketa Feministak
Hamarkada honetan gure norabidea, gure diskurtso eta praktikaren iturria emakume abertzale eta feministekin konpartitu ditugun hausnarketak eta jarduerak izan dira, nagusiki: Emakume abertzaleon Topaketa Feministak. 2001ean Leitzan, 2003an Eibarren, 2005ean Bilbon, 2009an Tolosan eta 2011ko abenduan topaketak egiteko konpromisoa hartu genuen arren, 2012ko apirilean Bilgune Feministak 10 urte beteko dituela aprobetxatuta, data horietan gure V. topaketa feministak egitea pentsatu dugu, 10 urte hauetan egindako ibilbidearen balorazio bat egin eta aurrera begira gure eskaintza politikoa zein izango den zehazteko unea dela uste dugu. Topaketa feministetan, momentuan momentuko egoerari erantzun dioten hausnarketa espazioak sortu ditugu, V.Topaketa feministak ere horri erantzutera datoz.
2012/01/10
Ikasle Musika Bilduma kalean da!
Badira hainbat hilabete Nafarroako Ikasle Abertzaleok eta hainbat ikasle musika talde proiektu honetan murgildu ginela. Pozik gaude lanarekin eta hemen daukazue ondorioa. 15 kantaz osatutako diska, non talde hauek parte hartu duten: Pottoka Punk, Urratu, Auskalo, Adigaitz, Bolbora, DJ Mark Semontano, Ekibokados, Legez Kanpo, Skapada, Ahuntzape, Zurruto eta Urko Milagro. Eskermila proiektu hau garatzeko zuen hazia erein duzuen talde naiz banakakoei! Nafarroan zehar zabalduko ditugu ahalik eta lasterren. Oraingoz Iruñerriko ikastetxeetan eta hainbat tabernatan aurkitu ditzazkezue. Bestenaz, Ikasle Abertzaleko lagunei eskatu!
2012/01/05
Hasi da iada atzera kontua!
HORDAGOA JOSÉ IRIBASI
Ohar dadila! MARTXOAREN 7 rako erantzunik jaso ez badugu eta neurriak hartzen hasten ez baditu hurrengo hilabeteetan haren amets gaiztoa bilakatuko gara!
Ohar dadila! MARTXOAREN 7 rako erantzunik jaso ez badugu eta neurriak hartzen hasten ez baditu hurrengo hilabeteetan haren amets gaiztoa bilakatuko gara!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)