2012/01/30

Lizarran murrizketen eta UPNren aurka agertu dira gaur

Gaur goizean 11:00ak aldera, Barzina andrea eta gure alkatesa Begoña Ganuzak remontibal ikastetxea inauguratzera joan dira. Presentzia poliziala ikaragarria izan arren, (foruzaingo bi furgoi antidisturbio, guardia zibila eta hainbat segurata) 60 ikasle eta irakasle, Lizarrako Ikasle Abertzaleak deituta, kontzentrazioa burutu dute ikastetxearen aurrean ongi etorriak ez direla jakinarazteko eta Nafarroako Hezkuntza Departamentuak aurrekontuetan egindako murrizketak salatzeko. Era berean, 2012. urterako hezkuntza aurrekontua 2010ekoarekin alderatuz %12,5 murriztuko dela gogora ekarrita, mezu bat bidali diote Hezkuntza Sailari: «Zerbitzu publikoak indartzeko momentua da, eta ez ahultzekoa».

No hay comentarios:

Publicar un comentario