2013/02/25

Martxoak 2 manifestazioa Autobus Geltokitik, LOMCEri EZ!

ELA, LAB, STEE-EILAS, Sortzen-Ikasbatuaz eta Ikasle Abertzaleen babesarekin, Hezkuntza komunitateak martxoaren 2an Bilbo, Gasteiz, Iruñea eta Donostian LOMCE aurreproiektuaren aurka egingo diren manifestazioetan parte hartzeko deia luzatu du.
Iruñeako manifestazioa arratsaldeko 17:30tan aterako da Autobus Geltokitik.

2013/02/21

Gasteizko Ikasle Mugimenduak greba deialdia egin du martxoaren 1erako

 
Gasteizko Ikasle Mugimenduak greba deialdia egin du martxoaren 1erako, Martxoko Ikasle Iraultza abian jarri asmoz. Era berean, atxikimendua adierazi dio langile mugimenduari, martxoaren 3ko data esanguratsua gogoan hartuz. Ikasle grebari hasiera emateko Laminaciones Arregui enpresako langileen borrokaren eta Burujabetzaren inguruko hitzaldiak izango dira gune ezberdinetan, eta horren ostean ikasleak batu eta manifestazioa egingo dute Andra Mari Zuriaren plazatik.

2013/02/20

Nafarroako Ikasle Abertzaleaken prentsaurrekoa: LOMCE legeari EZ!

Espainiako gobernuak hezkuntzan ezarri nahi duen LOMCE legea deuseustea, agintarien dimisioa eta hezkuntza ereduaren inguruko eztabaida zabaltzea exijitu dugu gaurko prentsaurrekoan. Honekin batera, egungo sistema kapitalista patriarkala eta “Madrili begira dagoen hezkuntza eredu inposatua” salatu eta Martxoa hasieran egingo diugun mobilizazioetara deitu dugu.

2013/02/17

Nafarroako Ikasleria LOMCE legearen aurrean, borrokan tinko!!!

Espainiako Gobernuak ezarri nahi duen hezkuntza legea aztertzen hasi aurretik, ezinbestekotzat jo du Ikasle Abertzaleak antolakundeak legea bere testuinguruan azaltzea. PPk dituen helburuak hobeto ulertzeaz gain, legearen gaineko irakurketa eta aurrera begira duten planteamendua biltzen ditu liburuxkak.
Liburuxka ikusteko HEMEN klikatu

2013/02/14

O-28, Greba Orokorra Sakanan!


Manifestua ikasle ikuspegitik:

SAKANA EZ DA IXTEN! UPN GURE ETORKIZUNA LAPURTZEN 

Jada, krisiaren 5.urteari ekin diogu Sakanan. Egoeraren larritasuna begi bistakoa da bailara osoan: hamarnaka enpresa txiki, ertain eta handi itxita, ehunka lanpostu suntsituta, 1800 langabetu baino gehiago (2008an baino 3 aldiz gehiago), gazteen erdia langabezian, komertzioa eta ostalaritza kinka larrian, lehendabiziko sektorea bizi irauten, hezkuntza, osasun eta zerbitzu sozialak murrizturik... Jakinda Iruñeko Gobernutik ez dugula laguntzarik jasotzen, ez proposamenik, ez ekimenik gure egoera sozio ekonomikoa dinamizatu eta suspertzeko, Ikasleon etorkizuna borrokatzeko asmoz, bereziki, Sakanan bizi, lan eta ikasi nahi dugunez, Otsailaren 28an, eskualde mailan egingo dugun greban, sektore garrantzitsu bat garen aldetik, bertan parte hartzeko beharra ikusten dugu.

Ikasleak garen aldetik, gure etorkizuna Sakanan egon dadin bermatu nahi dugu. Egoerak horrela jarraitzen badu eta gainera besoak gurutzaturik jarraitzen badugu, ehunka familia, Sakanatik joateko beharraren aurkituko dira. Hori dela eta hezkuntza eskaerak behera egingo du eta honek, ikastetxeak ixtea ekarriko du.

“Aski da!” Esateko garaia dela iruditzen zaigu. Sakana itxi nahi du UPN-k eta guk bertan bizi, lan eta ikasi nahi dugu. Gure etorkizuna lapurtu nahi dute eta gure esku dago defendatzea. Nafar Gobernuak konpromiso batzuk hartu behar ditu Sakanarekiko eta gure ikastetxeekiko:

Gure hezkuntzarako eskubideak bermatu behar ditu, Altsasuko Lanbide Hezkuntzan ematen diren aukerak dibertsifikatuz eta bailararen beharrei erantzunez eta gainontzeko zentroetako kalitatea bermatuz, behar den inbertsioa eginez eta langile kopurua bermatuz.

Otsailaren 28an egingo den Sakanako greba orokorrari oihartzuna emateko, aurretik, Otsailaren 21ean Ikasleok Sindikatu eta udal ordezkariekin batera, parlamentura joango gara gure eskubideak defendatzea. Horretarako beharrezkoa dugu, ikasle eta irakasleon parte hartzea. Animatu eta gure etorkizuna BORROKATU!

Sakanan Bizi,Lan eta Ikasi!

2013/02/04

"Kalekalde", Iruñerriko Gazte Mugimenduaren proiektuaren aurkezpena!

Pasaden Larunbatean, "Kalekalde", Iruñerriko Gazte Mugimenduaren proiektuaren aurkezpena burutu zen. Hona hemen Kalekaldeko bi kideei egindako elkarrizketa.