Liburuxka ikusteko HEMEN klikatu
Wert, Barcina eta Iribas dimisioa Orain!!!
Azken urteetan Nafarroako ikasleak hamaika aldiz atera gara erreforma eta inposizioen kontra hezkuntza eredu propio bat aldarrikatuz. Azkeneko aldia Urriaren 11n Ikasle Abertzaleak-ek deitutako manifestazio erraldoian izan zen, “Hezkuntza herritik herriarentzat, erreformarik ez” lelopean. Madril zein Iruñeko gobernu atzerakoien neurri neoliberalen aurrean inposizio guzti hauen atzeratzea eta hezkuntza eredu propio baten eraikuntzari ekitea eskatu genuen, Ikasleria antolatzeko eta alternatibak sortzeko beharra plazaratuz.
Gaurko egunez, bestelako errealitate baten aurrean aurkitzen gara, ikasleria inoiz baino akritiko eta isilagoa nahi dute, horregatik batzartze zein grebarako eskubidea ukatzeko nahian dabiltza, LOMCE lege proposamen berrian txertatutako puntu bat delarik.
Aurreproiektu honek, Espainiako naziotasunaren inposaketa eta merkatuen beharrei modu eraginkorrez erantzutea besterik ez du nahi. Wert hezkuntza ministroak argi adierazi duen bezala bere hitzen bitartez: “el deber del gobierno es españolizar a los estudiantes” eta “los alumnos universitarios no deben pensar en estudiar lo que les apetece, sino en términos de necesidades y de su posible empleabilidad”.
Argiak dira Madrilgo zein Nafarroako gobernuen erreformen norabideak, gizartearen txirotzea eta eskubideen deuseztea gauzatu nahi dute, boteredun ekonomiko eta politikoek poltsikoak diruz betetzen dituzten bitartean. Guzti hau gizartearen atal zapalduenen eskura: Ikasleak eta langileak.
Gaurko egunez inoiz baino garrantzitsuagoa da, ikasleria eta langileria borrokara batzea. Espainiako egitura politiko/juridiko guztiak merkatuen eta politikarien interes ekonomikoei soilik erantzuten dietelako; dirudunen amnistia fiskala, bankuei 60.000.000.000 € erreskatea, ustelen ez espetxeratzea, lan merkatuaren liberalizazioa... herri xumeak Osasun, Hezkuntza eta Gizarte zerbitzuetan etengabeko murrizketak pairatzen dituen bitartean. Arrazoi guzti hauengatik, Euskal Herriak, herri subiranotasuna eskuratzeko beharra dauka.
Borroka honetan ikasleok ezinbesteko papera jokatzen dugu, askotan esan dugun bezala, ikasleria posiblea denaren abaniko zabalena suen sektorea delako. Ikasleak indarra, irudimena, iraultza eta ilusioa gara, horregatik ez dugu gure potentziala ezer ezean galtzen utziko. Borrokara lotzeko garaia heldu zaigu, burujabetza pertsonal zein kolektiboa kritikotasunetik eraikitzen delako.
Guzti honengatik Nafarroako Ikasle Abertzaleakek, honako eskakizun hauek egiten ditu:
- Wert eta Iribas hezkuntza arduradunen Dimisioa!!!
- LOMCE erreformaren deuseztatzea eta Euskal Herriko eredu propioaren eraikuntzari ekitea!!!
- Espainiako zein Nafarroako gobernu neoliberalen dimisioa orain, Barcina kanpora!!
Hau dela eta, Ikasle Abertzaleakek datorren asteetan gauzatuko diren ekimen ezberdinetan aktiboki parte hartzeko eskua zabaltzen die herrialde osoko ikasleei.
Ekimen guztiak aditzera emango den eguna:
- Otsailak 20: Prentsaurrekoa 11:15etan Burgoetako enparantzan.
Etorri ta parte hartu!!!

No hay comentarios:
Publicar un comentario