2013/11/26

Erasoen aurrean NAFARROAKO IKASLERIA TINKO!





Jakina da Iturrama institutuari buruz eta orokorrean nafarroako hezkuntza publikoaren aurka egiten ari den irudikapen bortitza. Asteartean bertan, Iturrama ikastetxean, Intereconomia komunikabide faxistak institutuan sartu eta adin txikiko ikasleak baimenik gabe grabatu zituen. Komunikabide honek ere, beste batzuek egun batzuk lehenago egin duten bezala, terroristak izango balira bezala tratatu dituzte. Ikasleak gara ez terroristak!!! Kriminalizaziorik ez!!!!

2013/11/12

Azken Ikasle Dantza BERTAN BEHERA


Ikasle Abertzaleen 25. urteurrena ospatzeko larunbatean Ilunben (Donostia) egitekoa zen Azken Ikasle Dantza jaialdia bertan behera uztea erabaki dute, aurretiazko sarreren salmentak emaitza kaskarra izan duelako. Ez dute posible ikusten hurrengo egunetan sarreren salmenta nabarmen handituko dela, eta ez dute bideragarritzat jotzen jaialdia gauzatzea. Aurrera eramanez gero ospakizunak sortu lezaken diru zuloak ”aurrera begirako lan politikoa baldintzatu” aurreikusi dute.

Sarrera aurrez erosi duen jendeari dirua itzuliko diete erosi duten lekuan.

2013/11/11

Azaroaren 14an Països Catalanseko ikasle mugimenduari buruzko hitzaldia Kalekalden



Azaroaren 14an, bi egun beranduago Donostin egingo den Azken Ikasle Dantzaren harira, SEPCko (Sindicat d'Estudiants dels Països Catalans) lagunak izango ditugu Euskal Herrian. Bisita hau aprobetxatuz egun horretan, Kalekalden(Kaldereria 28-Iruñea), Països Catalanseko ikasle mugimenduari buruzko hitzaldia emango dute. Arratsaldeko 17:00tik aurrera izango da eta pintxo potea ere egongo da nahi duenarentzat. Animatu eta pasa zaitez Kalekaldetik! Visca el moviment estudiantil català!