2014/11/19

KALEA DENONA NAFARROAKO ISUNAK GELDITZEKO PLATAFORMA BERRIA

Zu ere isundua izan zara protesta egin edo mobilizatzeagatik?
navarro pairatzen Dugun egoera jasangaitza iruditzen zaizu?
Larunbata honetan 10: 00etan Alegría penan bilduko gara eskubide urraketa Honi Aurre egiteko, eta zatoz instancia de parte hartu! KALEA Denona  











A6 jai egun arrotzean kaleak hartuko ditugu herri eskolekin..
.Iruñea mugitzen hasi da!











Salgai bazkariko tiketak 8 eruorengatik 

TXIRRINDULAKO ISUNAK ARTXIBATU DIRA

Iruñerriko Ikasle Abertzaleak errepresioaren inguruan: 2013-2014 kurtsoan nabarmendu zen ikasle mugimendua, gaitasuna duelako euskal ikasleria osoa borrokara eramateko. Egindako mobilizazio guztietan ikasleok disidentziaren lehen lerroan jarri ginen, espainiar estatuak inposatutako hezkuntza erreformen aurrean LOMCE eta EU 2015 konkretuki; “Euskal Herrian hezkuntza herritik eta herriarentzat” lelopean eta Euskal Eskola Nazionalaren aldarria eginez milaka lagun biltzea lortu genuen. Horren ondorioz, euskal eta espainiar burgesia haren errepresioaz baliatu da ikasle mugimendua eta zehazki Ikasle Abertzaleak antolakundearen borroka geldiarezten saiatzeko. Testuinguru honetan kokatzen ditugu ikasle greba orokorrean egon ziren 24 atxilotuak, txirrindula martxa batean jasotako 40 isun neurrigabeak eta ehundaka identifikazioak. Iruñerrian errepresioaren aurkako kanpainia martxan jarri genuen, txirrindula martxako isunak errekurrituz eta ikasleon aurkako errepresioaren kontrako diskurtso politikoa garatuz; inflexio puntua, urriaren 23an Nafarroa Garaiko parlamentuaren aurrean egindako prentsaurrekoa izan zen. Espainiar estatu faxista gure oharraz jakinarazi genuen honakoan. Berriz ere, ikasleria borrokan nabermendu da, oraingoan errepresioaren aurkako ekimenetan. Nafar erregimen faxistaren erasoa garaitzea lortu dugu; gure antolakuntzaz, gure konpromezuaz eta gure borrokaz. Jasotako isunen kasua artxibatzea eta honela errepresioa geldiarazteko bidean urrats txiki bat lortu dugu. Erasoak ETEN egin ditugu! Horrela, antolakuntzaz, ilusioz eta borrokaz garaitu dezakegula ohartu gara. Gaurkoan esan dezakegu ikasleriak erein dituen borroka haziak fruitu bilakatu egin direla. Lehenik eta behin gure alde egon diren pertsona guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu; zehazki kasua eraman duten abokatuei, borrokatu duten ikasle guztiei eta ekarpen ekonomikoa egin duten guztiei. Hala ere, kontua ez da hemen bukatzen. Martxoaren 27ko ikasle grebaren testuinguruan egindako atxiloketek, mehatxuek eta indentifikazioek ondorio ekonomiko, zein penalak ekar ditzakete eta ezin gara garaipen txiki honekin lasaitu. Iruñerriko eta Euskal Herriko ikasleriari eta oro har, jendarteari dei egiten diogu errepresio honen aurka egitera, Erregimenak ez duelako haien interesak kolokan jartzeko prest dagoen jendea bere ideiengatik edo aldarriengatik zigortzeko eskubiderik. Garaipen honek, bestalde, aurrera egiteko indarra ematen digu. Bai errepresioaren aurka eta baita errepresio horren jomuga den proiektuaren alde lanean tinko jarraitzeko. Izan ere, LOMCE, LOE, EU2015, Bologna edo bestelako eredu inposatu, merkantilista, españolista, sexista eta elitista oro baztertu eta gure beharretara egokituko den hezkuntza eredu propioa eraikitzeko erabakia irmoa da eta ez dugu amore emateko asmorik. Erregimena bere amaieran dagoen arren, orainaren jabe dira, hala ere etorkizuna gurea da. Errepresioa ETEN egin dugun legez, LOMCE eta EU 2015 ETEN egingo ditugu! Euskal Eskola Nazionala eraikiko dugu! Militante zahar hark ongi esan zuen bezala, ikara daitezela klase menderatzaileak ikasleon iraultzaren aurrean. Ikasleok ez dugu galtzeko ezer gure kateak izan ezik. Mundu bat dugu irabazteko! GORA IKASLE BORROKA! GORA EUSKAL HERRIA SOZIALISTA ETA FEMINISTA! Jo ta ke Euskal Eskola Nazionala lortu arte! ETEN, Iruñerriko Ikasle Abertzaleon talde anti-errepresiboa.

2014/05/07

ERREPRESIOAREN GAINETIK!

Guztiok dakigun bezala, martxoak 27an ikasleok irunerrian burututako greban istiluak sortu ziren, goizean bai arratsaldean. Honen harira, Espainiar Estatuko indar polizialek greba egunetik 26 IKASLE ATXILOTU DITUZTE, eta gutxi balira, atxiloketa gehiago egotea ez dute baztertzen. Gazteok atzo kontzentrazio bat egin genuen, azkeneko atxiloketak salatzeko. 18:00etan geratu ginen Gobernu Delegaritzan, baino iritsi bezain laister konzentrazioa disolbatu egin zuten. Bertan zeuden 5 ikasle hartu eta identifikatu egin zituzten, eta gainera bakoitzari 600€ko isuna jarriko zietela esan zieten. Bada, 600€ isuna, ikaskideekin elkartasuna adierazteagatik. Errepresioarekin jarraitzen badute ere, gure helburuak lortzeko borrokak ez du etenik izango, gure helburua lortu arte bakean utziko ez ditugulako Wert, Iribas eta haien lagunak ! Gobernuak errepresioarekin ikasle mugimendua itzaliko duelakoan dago, baino ez dute lortuko! IKASLEAK EUSKAL ESKOLA NAZIONALA LORTU ARTE ZUTIK BORROKAN JARRAITUKO DUGU! EUSKAL HERRIA HEZKUNTZATIK ERAIKI ARTE ZUTIK BORROKAN JARRAITUKO DUGU! [ARGAZKIAK AHOTSA.INFO BIDEZ]

2014/03/22

#GaztiakPlanto Gaua sarasate pasealekuan pasako dute Iruñerriko gazteek


Atzo erabaki zuten bezala, gaurko gaua sarasaten pasako dute gazteek. Euskararen aldeko manifestazioaren ondoren hasi dira kanpin dendak montatzen. Animo gazte! Hartu zure lo zaku, esterilla eta kanpin denda ta joan sarasatera!!! G-aztiak Planto!

Twitter bidez zuzenean jarraitzeko: @gaztiakplanto