2013/04/29

Maiatzaren 1ean ikasleok kalera!!!



Iruñerriko Gazte Eragileek manifestazioa bat burutuko dute arratsaldeko 18:00tan Iruñeako udaletxe plazatik

2013/04/16

LOMCEren aurkako ikasle sinadura bilketa hasi da Gasteizko ikastetxeetan


Espainiako gobernuak LOMCE aplikatzeko atzerapausurik emateko asmorik ez duela ikusita, Gasteizko ikasleak legearen aurkako sinadura bilketa egiten hasi dira Gasteizko ikastetxeetan. Hezkuntza erreforma hau aplikatu nahi badute “gure gainetik pasatu beharko dira, ez diegu utziko” adierazi dute Gasteizeko Ikasle Abertzalek-eko kideek.

2013/04/15

“Eta zure klasean, zer?” dinamika abiarazi du Ikasle Abertzaleak-ek unibertsitateetan

Dinamikaren helburua ikasleen ikas baldintzen (kostu/zerbitzu balantzean) egoeraren zundaketa kolektibo bat egitea da. Errealitatearen arakatze txiki bat egin nahi dute, galdetegi baten bidez ikas baldintzen lagin bat ateraz. Honako galderei nahi diote erantzuna topatu: “Ikasleok matrikulazioan ordaintzen duguna jasotako zerbitzuarekin alderatuz, egokia dela esan dezakegu? Zenbatean dugu ikasleok zerbitzu edo ikas baldintza duinak?”.

Osteguna “konpromiso eguna” izango da Donostiako Aske Gunean

Paroak eta mobilizazioak antolatu dituzte Donostiako Ernai eta Ikasle Abertzaleak-ek ostegunerako. Gogorarazi dute Aske Guneak elkartasuna konpromiso bilakatzea duela helburu, eta Donostiako gazte eta ikasleak prest daudela lekukoari segida emateko.

Maiatzak 1 GAZTEOK KALERA!

2013/04/01

25. urteurrena aurkeztu dugu

Ez-ohiko dozenaka ikaslerekin batera aurkeztu dugu Ikasle Abertzaleak-en 25. urteurrena, Urduñan. Bertan dinamika guztian zehar baliatuko dugun olerkia irakurri eta euren bizipenetatik hasita ospakizun dinamika guztia aurkeztu dute Marian Beitialarrangoitiak, Azaitz Gartziak, Garbiñe Urrak eta Aitzol Gandiagak.