2013/04/11

Ikasle Abertzaleak-ek aitortza politikoa egin dio Euskal Preso Politikoen Kolektiboari


VI. Kongresu Prozesuan zehaztutako Ikasle Estrategiaren harira harreman bira bat egiten ari da Ikasle Abertzaleak. Euskal Preso Politikoen Kolektiboa-ren Bitartekaritza Taldearekin bildu gara oraingoan eta gatazkaren konponbidean elkarren artean izan beharreko harremanen inguruan hitz egin dugu.

Euskal Eskola Nazionalaren bidean Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoa konpontzea eta hau era integralean heziguneetan lantzea garrantzitsua dela uste dugu. Bide horretan EPPK-k duen balioa azpimarratu du eta aitortza politikoa egin dio antolakundeak.


Bilkurak hiru puntu nagusi izan ditu. Batetik, Euskal Eskola Nazionala lortzeko bidean EPPKrekin izan beharreko harremanaz mintzatu gara. Bestetik, gatazkaren ondorioei eta Euskal Preso Politikoen arazoari nola heldu konpartitu dugu, eta azkenik EPPK-ko Bitartekaritzarekin harreman sendoa edukitzeko tramiteak abiaraziko ditugu.

Info+ ikasleabertzaleak.org

No hay comentarios:

Publicar un comentario