Ez-ohiko dozenaka ikaslerekin batera aurkeztu dugu Ikasle Abertzaleak-en 25. urteurrena, Urduñan. Bertan dinamika guztian zehar baliatuko dugun olerkia irakurri eta euren bizipenetatik hasita ospakizun dinamika guztia aurkeztu dute Marian Beitialarrangoitiak, Azaitz Gartziak, Garbiñe Urrak eta Aitzol Gandiagak.
25. urteurrenerako olerkia:
25 urtetako ospakizun dinamika guzti hau Ikasle Abertzaleak-eko kide izandako ez-ohiko ikasleekin eraiki nahi dugu. Izan dugun lehenengo ekarpena Ainhoa Mendibil-ena izan da. Berak sortu digu poesia. Jantzia Unai Bergara-k jarri dio diseinu paregabe honekin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario