2012/05/30

Alde hemendik, utzi bakean!


Askatasuna ikastetxeko ikasleek adierazi dutenez atzoko greban poliziaren aldioroko presentzia jasan behar izan zuten. Haien ikastetxe inguruan, foralak, nazionalak eta polizia lokala izan zituzten goiz osoan zehar, ikastetxeko ate guztiak oztopatuz eta kontzentratzeko eskubidea ukatuz. Ikastetxe hau ez zen izan poliziaren jazarpena bizi izan zuen bakarra eta Iruñean kolore guztietako poliziaren presentzia handia izan zen ere, helikoptero bat egun osoan zehar gure gainetik eukiz.

2012/05/29

30ean (asteazkena) ikasleok NUPen igaroko dugu gaua


Nafarroako ikasle orori dei egiten diogu 30ean 19:00etan Iruñerriko AUTOBUS GELTOKIETARA etortzeko, Nafarroako Unibertsitate Publikora 20:00ak aldera iristeko. Gaua pasatzeko gauzak eraman!

Nafarroako ikasleria, M29 ZORIONAK!



Beste bideo-laburpen bat:


Argazki galeria (beste pertsona batzuek aterata):







2012/05/28

Gaur itxialdiak...ta asteazkenean Iruñerriko ikasleriak ez du etxean lorik egingo!

31ko grebari begira Iruñerriko ikasleok 30eko gaua ez dugu etxean igaroko eta murrizketen aurkako eta oinarrizko eskubideen aldeko lanketa gauzatzeko erabiliko dugu. Izan zakua ta esterilla prest!

-----------------------------------------------------------------

De cara a la huelga del 31 los estudiantes de la Comarca De Pamplona no pasaremos la noche del 30 en casa y la utilizaremos para preparar la huelga antirecortes y por los derechos fundamentales del 31. Saca el saco y la esterilla!

Errepresio eta murrizketa kapitalisten gainetik M29, M31 eta E2 borrokara!

Audioa:


Agerraldiko irakurketa:

Ikasleok denbora luzea daramagu mobilizatzen, urteetan aurreikusi den hezkuntza publikoaren merkantilizazio eta prekarizazioaren aurrean. Oraingoan, beharrezkoak diren zerbitzu publikoen suntsipena ikusten ari gara, hezkuntza eta osasunbidea adibidez, pribatizazio prozesu latz batean murgilduta gaudelarik krisia eta zor publikoa aitzakitzat hartuz. 

Argi adierazi nahi dugu urteetako hezkuntza eredu hau birmoldaketa plan bat besterik ez dela, enpresen eta merkatuen mesedeetara jartzeko. Honen adierazgarri dira Bolonia, Ikasleon eskubide eta betebeharren dekretuak, edukien manipulazioa, hezkuntzaren merkantilizazioa, eta Plan universidad 2015, beste batzuen artean. 

Izan ere, hezkuntza eredu duin baten aldeko borrokak ez dira soilik arlo ekonomikoan eman behar, are gehiago, hezkuntza ereduak gizarteko sektore baten eta interes politiko batzuen aldera birmoldatzen ari dira, eta honen kontrako borroka askoz handiagoa izan behar da. 

Ikasleok lanean aritu gara ildo politikoan egindako erreformen aurka eta tamalez, ez dugu hezkuntza komunitatearen desadostasun jarrerarik ikusi edo gure aldeko batasunik sortu, baina gaurkoan ordea ibilbide honetan, bateratasun eta indar guztiekin elkarrekin borrokatzen ari gara, murrizketen kontra mobilizazio dinamika komun batean.

Dena den, gure borroka epe luze batean kokatzen dugu, hezkuntza eredu berri baten eraikuntzan eta ez soilik murrizketa ekonomikoen kontrako mobilizazio batean. Horregatik oraingoan batasuna ezinbestekoa dela nabarmendu nahi dugu, aktiboki hezkuntza komunitate osoak pairatzen dituen edonolako erasoei aurre egiteko. Horrela, bestelako hezkuntza eredu baten eraikuntzaren bidean pausuak ematen joango gara eta guztiok batera lortuko dugu.

Gainera ikasleok azken urte honetan pairatu izan dugun errepresio bortitza azpimarratu nahi dugu. Urriaren 27ko bortizkeri eta karga polizialak, azaroak 17ko despliegea, Martxoaren 22ko atxiloketa eta identifikazioak, Martxoaren 29ko grebaren ondoren suertatutako atxiloketak (non 10 baino gehiago ikasleak izan ziren), Maiatzaren 10eko identifikaziok eta bukatzeko berriz ere hil honeko 22an suertatutako karga polizialak, jarraipenak, identifikazioak eta mehatsuak. 

Modu guztietako herreminta errepresiboak erabiltzen ari dira ikasleon kontra. Ikasleon mobilizazioen, irudimenaren, kritikotasunaren eta gure indarraren beldur dira. Baina inolaz ere ez dute gure jarrera aktibo eta errebeldearekin bukatuko.

Hortaz, pairatzen ari ditugun erasoen kontra eta hezkuntza eredu honen aurkako borrokara ekitea aldarrikatzen dugu, borroka hau irabazteko ezinbestekoa den ikasleriari deia luzatuz. 

Hau guztiarengatik, ikasleria kurtso honetako azken mobilizazioetan aktiboki parte hartzera gonbidatzen dugu: Maiatzaren 29an hezkuntza komunitate osoaren greban ikasleok 12:00etan autobus geltokitik aterako den manifestaziora joateko, Maiatzaren 31 sektore publikoko grebara eta Ekainaren 2an Hezkuntza komunitate osoak deitutako Manifestaziora.

Nota en castellano:

2012/05/25

E-2an murrizketen aurkako hezkuntza mani erraldoia

Topatutik hartutako albistea

Ekainaren 2an “manifestazio erraldoia” egiteko deia luzatu dute hezkuntzako hainbat eragilek gaur emaniko prentsaurrekoan. Hezkuntza murrizketak salatzeko eta kalitatezko hezkuntza publikoa aldarrikatzeko egingo da mobilizazioa. Arratsaldeko 18:00tan Antoniuttitik aterako da.

Honako eragileek deitu dute prentsaurrekoa: LAB, STEE-EILAS, CCOO, AFAPNA, ANPE, CSIF, ELA, UGT, Ikasle Abertzaleak, Asamblea De Estudiantes, PAS, Limpieza, Comedores, Herrikoa, Sortzen-Ikasbatuaz.

Prentsaurrekoko testua:

2012/05/23

Anti-greba sarekadak

Greba eskakizuna eta eskuorriak

  • Zure ikastetxean ikasleek greba burutu ahal izateko zuzendariak legeztatu behar du eta horretarako dokumentu hau prestatu dugu. Euskaraz eta gazteleraz dago. Zure ikastetxean honetaz arduratzen den ikasle talderik ez badago deskargatu ezazu eta zuzendariak eskatutako sinadurekin batera, hari eman:
http://dl.dropbox.com/u/64460216/Greba%20eskakizuna.doc

  • Bestalde, eskura jartzen ditugu ere eskuorria eta deialdiak, ikasleak informatu daitezen:
http://dl.dropbox.com/u/64460216/Maiatzako%20ikasle%20mobilizazioak.doc

[zabaldu]

M22ko argazki gehiago

Ikusteko HEMEN sakatu! 

2012/05/22

M22 grebaren bideo laburpena: Ateak Irekik eginda

Aski da! Poliziaren jazarpenei STOP!

Nafarroako IAren oharra M22ko grebako poliziaren jazarpenak salatuz:

Adierazgarria izan da berriz ere nafar ikasleriak antolatzeko eta kalera ateratzeko duen gaitasuna. Murrizketen aurkako eta hain urratuak ditugun eskubideen aldeko borrokak ez du etenik izan ikasturte osoan zehar, UPN-PP-PSN haien errudunak direlarik. Oraingo honetan, maiatzaren 22an, irakasleekin batera itxialdietan igaro dugu gaua eta goizetik manifestazioak antolatu ditugu, arratsaldean antolatutako asanblada irekian ere parte hartuz.

Ohar honen bidez bereziki salatu nahi duguna egun osoan zehar ikasleriak orokorrean jasan behar izan duen kolore guztietako poliziaren jazarpena izan da, Iruñerrian bereziki.

Goizetik poliziaren presentzia hauteman da ikastetxe gehienetan, Iturrama auzoan adibidez hainbat ikasle gelditu eta identifikatu dituztelarik kausarik gabe. 12:00etako manifestazio orokorra gerturatzen zelarik poliziaren presentzia gero eta handiagoa izan da ikasleriaren inguruan. 20 ikasle baino gehiago elkarrekin joatea debekaturik dagoela adierazi dute, identifikatzea eskatuz eta bokatxekin tiro egitearekin mehatxatuz.

Baina hau ez da hemen bukatu. 14:00ak aldera UPNren egoitza aurreko errepidean ikasle katea antolatu da, haiek Nafarroako hezkuntzaren egoera larri honen errudun nagusiak direla salatuz. Segundu gutxira, polizia nazionala agertu da eta egoera ez larritzeko ikasleriak lasai alde egin du, inolako probokaziorik suertatu gabe. Ordea, polizia tiroka eta ikasleen atzetik korrika hasi da bortizkeria eta gogo handiz, hauetako askoren adin-txikia kontuan hartu gabe eta inolako kausarik gabe.

Badirudi Iruñerriko ikasleria merke jipoitzeko gogo handiak dituela polizia nazionalak zein foralak, gaur azaleratu den bezala. Guzti honengatik ikasleriari aurrera egiteko deialdia egiten diogu murrizketa, eskubide urraketa eta jazarpenen aurrean eta 29ko greban 12:00etan Autobus Geltokitik aterako den manifestaziora jaoteko deialdi berezia egiten dugu.

Animo ikasle! Ekin etorkizuna margotzeari!
Mobilizazioetako hainbat argazki



2012/05/21

22an NUPen ere grebara!

  • 10:00etan elkarretaratzea  unibertsitatean
  • Ondoren denok Alde Zaharrera! Ikasle deialdia 11:00etan hizkuntza eskolan eta 12:00etan manifestazio orokorra Gaztelu Enparantzatik.

"Ez dago salgai" hezkuntza grebetarako irakasle bloga

Hemen dugu Trikimailu.info!

Iruñerriko gazte komunikazio proiektua martxan da!

Gazte egunean aurkeztu zen eta egun horren jarraipen berezia egin zuten webgunean. Sartu eta gozatu!

Sortzen primeran!

Euskal Eskola Publikoaren aldeko jaia ospatu genuen igandean Iruñeako Takoneran. Adierazi dutenez, euriak eraginda diru-galerak suertatu ziren eta laguntza eske dabiltza.

2012/05/20

M22 / M26 / M29 / M31/ E2 Ekin etorkizuna margotzeari!




Iraultza, ikasleriaren berme bakarra!!!

Ozen adierazi dezagun, ASKI DA!!!! Nafar ikasleriak ez du hezkuntza ereduaren kontrako eraso gehiago ematen utziko. Argiak dira Espainiako zein Nafarroako gobernu eskuindar eta totalitarioen intentzioak; Hezkuntza ereduaren Merkantilizazio, Manipulazio eta Pribatizazioa. Honen baitan kokatzen dira azken hilabete eta urteetako erasoak;

  • Ildo politikoan hartutako erabakiak:
- Edukien manipulazio totala (EH terminoa duten textu liburuen zentsura)
- Eskola eredu arrotzen ezarpen eta sustapena (British-TIL eta Trilinguismo ereduak)
- Curriculum espainolaren zentralizazioa eta inposizioa (Selektibitatea) 
- Egungo ikastetxeetako antolaketa eredua berritu (Merkatuen beharretara urte bat oparituz)

  • Iribasek Nafarroak inoiz pairatu ez zituen murrizketarik handienak ezarri zituen:
- Irakasle zein beka kopuruen murrizpena
- Ikasgeletan klasekide kopuruen handitzea
- Material eskasia larritu
- Ikasgai espezializatuen eskaintza urritu

  • Oraingoan espainiar gobernutik datorkigu Nafarroako ikasleria frankoren garaitik inoiz pairatu ez dituen murrizketarik larrienak:
- Ikasgeletako ikasle kopuru maximoa are gehiago handitu
- Batxilergoko adar bakarra egotea baimendu
- Hezitzaileen irakats orduak gehio handitu (kaleratze ugari ekarriko ditu)
- Unibertsitatea guztiz helitizatu (tasak %50 baino gehiago igoz eta bekak jasotzeko irizpidea mugatuz)

Horrelakoa da eskuineko agintariek ezarri nahi diguten hezkuntza eredu berria, murrizketekin “aurreztutako” diruaren bikoitza bankuei ematen dieten bitartean. Baina ikasleok argi daukagu zein den guk nahi eta behar dugun eskola eredu bakarra, Euskal Eskola Nazionala. Nafar ikasleriaren eskubide guztiak bermatuko dituen eredu bakarra.

Helburua ez da makala eta etsaia are gutxiago. Horregatik, klasean, ikastetxean, kalean... benetako iraultza bat hasi beharra dago, gobernarien eta haien morroien ametsik gaiztoenak bilakatuz. Iraultzaren sua izango da etorkizun iluna argituko duen izpi bakarra.

EKIN ETORKIZUNA MARGOTZEARI!

Iruñerriko ikasle deialdiak

Hezkuntza komunitateak hilabete honen 22, 29 eta 31n deitutako greba deialdietan eta ikasle ekimenetara aktiboki parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Ikasle borrokaz soilik, hezkuntza eredua iraultzea lortuko dugulako.

  • Maiatzak 22 GREBA
- 08:00tatik aurrera ikastetxe guztietan piketeak
- 11:00tan Ikasle manifestazio eta burrunbada Iruñean (ekarri zure txiribitoa)
- 12:00etan irakaslegoaren manifestazioa

  • Maiatzak 26
-17:30tan Autobus Geltokitik murrizketen aurkako herri manifestazioa

  • Maiatzak 29 GREBA
- 08:00etatik aurrera ikastetxe guztietan piketeak
- 12:00etan Grebetako Ikasle manifestazio nagusia (autobus geltokitik)
- 19:00etan Riau-Riau udaletxeko enparantzatik


  • Maiatzak 30; Nafarroako ikasleriak ez du etxean lorik egingo!
-19:00etan ikasle kedada Iruñeako autobus geltokian
-20:00ak aldera NUPera iritxi
-31ko greba antolatu, materiala prestatu, eztabaidak, bakarlaria, jokuak, tailerrak, musika...

  • Maiatzak 31 GREBA
- 08:00etatik aurrera ikastetxe guztietan piketeak
- 12:00etan sektore publikoko manifestaziora

  • Ekainak 2 Manifestazioa
-18:00etan Antoniuttitik

Ikasle egitaraua ez da finkoa, aldatzen juango da egunak pasa ahala.
Adi mobilizazioetara!!!

Kartelak kalitate onean deskargatzeko hemen sakatu
Kartela kolorean: http://db.tt/WTRjrMur
Kartela txuribeltzean: http://db.tt/MecaYxaW

2012/05/19

Askatasunan ere murrizketen aurka borrokan!

 https://mail-attachment.googleusercontent.com/attachment/u/0/?ui=2&ik=aaf93a0c3c&view=att&th=13765c6f7d48dc88&attid=0.1&disp=inline&realattid=f_h2etwpae0&safe=1&zw&saduie=AG9B_P9LGWArDAh1u1mebF3DnH-M&sadet=1337477075011&sads=dsLce2SXSNv7fMxFFfwVJ7nXgcw&sadssc=1
Berriro ere, Askatasuna institutuko ikasleak ostiralean bildu ziren, oraingoan irakasleekin batera murrizketen aurrean ze nolako erantzuna eman dezaketen adosteko.
Beste mobilizazioetaz aparte astelehen, 21ean 5etatik aurrera ekintza ezberdinak burutuko dira: txarlak, material prestaketa, bideo emanaldiak, pin tailerrak....Hortaz, deia luzatu nahi diegu beste ikastetxeetako ikasle, irakasle zein gurasoei Askatasuna institutura hurbiltzeko.

ZATOZ!!!!

Gaur gazte eguna Iruñerrian!

Hemen zuzeneko jarraipena!

2012/05/18

Eutsi Donapea!

Murrizketak hezkuntzan eguneroko gaia diren bitartean Nafarroako Gobernuak Donapea institutua lekuz aldatzeko proiektuarekin aurrera jarraitzen du. Baina zer dago honen atzean? Opus-eko Unibertsitatea dago honen atzean. Donapeako lurrak nahi zituela esan zion UPNko Gobernuari eta hauek baietza eman zieten, nola ez.

Aski da! Herriarena den hezkuntza publikoarekin bukatzen duten bitartean sekta ultrakatolikoen mesedetan lan egiten duen gobernuarekin bukatu dezagun!

2012/05/17

500 urte ta gero Nafarroa Bizirik! Lip Dub ikaragarria!


16an danok Iruñeara!

M22, M29 eta M31ko grebetarako irakasleak gogoz!

Atzo, irakasle gehiengoaren 8 sindikatuek deituta, asanblada orokorra burutu zuten Nafarroako irakasleek. Hemen, maiatzaren 22rako, 29rako eta 31rako prestaturiko grebetaz hitzegin zuten eta murrizketei nola erantzun adostu zen. Haiek, gogoz dabiltza manifestazioak, itxialdiak...burutuko dituztela esanez.

Hala ere, adierazi nahi diegu ikasleok haien laguntza behar dugula, eta beraz, guk itxialdi bat burutzekotan haien jarrera baikorra behar dugula eta ez Eunateko itxialdian gertatu zen bezala, zuzendariak Foralak deitu zituela guk desalojatzeko. Bestalde, greba egunetan faltak kontuan ez hartzeko dei egiten diegu Nafarroako irakaslegoari greba eskubidea bermatu ahal izateko eta mobilizazioetara joateko errextasunak emateko.

Ikasle Abertzaleok egun gutxitan mobilizazio guztiak plazaratuko ditugu ohar batekin batera baina dei egiten diogu ikasleriari gaurtik greba aurrera eramateko asanbladak sortzera.

Iribasek muzin egin die 0-3 urteetako dekretuaren aurkako 14.227 sinadurei

Homofobiaren Kontrako Nazioarteko Egunean, ikasleok, eskola askatzailea!

Euskararen zuhaitza hazi egin da!


2010. urteko 1. ikasle mendi martxan euskara hartu genuen aldarrikapen gaitzat. Uda osoan zehar zuhaitz zatituen pankartak ezarri genituen auzo eta herrietako jaietan, euskararen zuhaitza konpontzea beharrezkoa zela jendeari adierazteko. Ikasturte hasieran, esan bezala, mendi martxa burutu eta han euskararen ikasle zuhaitza landatu genuen, hurrengo urteetan haziko zelakoan.

Eta hemen daukagu gaur egun! Geure borrokak euskararen egoera hobetu duelakoan....euskal herrian euskaraz!

Segi dezagun euskararen zuhaitza hazten, honek behar du eta!

Eskerrikasko zuhaitzaz oroitu eta argazkia atera duen ikasleari!

2012/05/15

Erreibindikazio eta jaiaz beteriko asteburua

Larunbatean Euskal Herriko auzo eta herri guztietako plazak beteko ditugu euskal presoen alde eta bestetik Iruñerrian Gazte Eguna ospatuko dugu, dozenaka ekintza antolatu direlarik egun osoan zehar. Bestalde, igandean Sortzen, euskal eskola publikoaren aldeko jaialdi nazionala burutuko da Iruñeako Takoneran "1512tik euskal curriculuma landuz haziak hezten" lelopean.

Udaberria zerrailaren bestaldean dokumentala

Gazte bat gehiago ez!
Barañaingoko gazteria aurrera!


Barañaingo gazteriaren aurkako errepresioak ez du etenik eta orain dela gutxi jakin genuen fiskalak 9 hilabeteko kartzelara kondenatu nahi dituela Barañaingoko 20 gazte errepide-mozketa pazifiko bat burutzeagatik. Bestalde 33.000€-ko multa pilaketak itogarria egiten du haien egoera.

Selektibitateari ez!

Ikasleok, Euskal Curriculuma!!

Heldu da berriz ere ikasleon etorkizuna jokoan jartzen duen azterketa: SELEKTIBITATEA. Urtetik urtera esan dugu azterketa basati honen kontra gaudela, eta urtetik urtera arrazoiak gehituz besterik ez doaz. Ikasle eta abertzaleok, selektibitatea, baxoa, edota gisa honetako ebaluazio sistemak salatu egiten ditugu.

2012/05/11

Murrizketen aurka etenik gabe

Berriak adierazi duenez Nafarroako Hezkuntza sindikatuek hilaren 22rako, 29rako eta 31rako grebak deitu dituzte murrizketa eta erreformen aurka. Hau ez dago oraindik konkretaturik eta astelehen honetan dena argi utziko da. HEMEN ALBISTEA

Nafarroako Ikasle Abertzaleok ezinbestekoa ikusten dugu ere mobilizazioa eta greba murrizketen aurkako tresna modura eta etenik gabeko iraultzara deitzen dugu ikasleria. Hala ere, ikasturtea bukatzear dago eta aurrera eraman beharreko erronkak ez dira gutxi. Beraz, hurrengo astean mobilizazioak konkretatuko ditugu.

Ezin ahaztu dezakegu ere hurrengo ikasturtearen hasierarako hartuko dugun erronka ez dela makala izango eta honek denon lana eta parte-hartzea beharko duela, gaurtik hasita.

Ikasleria ere gaur 19:00etan Udaletxera!

2012/05/10

M10eko kronika batzuk

HEMEN sakatuz ikusi
Zure ikastetxekoa ez badago bidali ezazu lotsarik gabe!

Murrizketen aurrean antolatu eta erantzun!



Ikasle Abertzaleak-en oharra:

Lehenik eta behin gaur #ikaslealtxamendua gauzatu duten ikasle borrokalari denei gure animorik beroenak eman nahi dizkiegu. Oztopoak oztopo, mehatxuak mehatxu, beste behin ere inposaketa baten aurrean erantzun ahalmen erraldoia erakutsi du ikasle mugimenduak Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa Garaiko ikastetxe, lanbide heziketako zentro eta unibertsitateetan burutu ditugun mobilizazio ezberdinetan.

Gaurkoan mezua argia da: Wert-ek inposatu nahin duen hezkuntza erreformari ezetz esaten diogu. Eta ezetz esaten diogu, batetik, ikasleon eskubideak bete betean zapaltzen dituelako, eta bestetik, euskal hezkuntzaren kontrako eraso argia delako. Zerbitzu publikoen pribatizazioa, pentsioen izoztea, osasungintzaren pribatizazio ahalegina, lan erreforma basatia, BEZaren igoera, murrizketak soldatetan… hamaika dira azken urteetan krisi ekonomikoaren aitzakipean gobernuek herritarroi egin dizkiguten errekorte bidegabeak. Guk sortu ez dugun krisi ekonomiko eta zibila guk geuk ordaintzea nahi dute. Azken hamarkadetako bizi eta garapen eredu neoliberalistaren kontraesanak agerian utzi dituzte. Sistema kapitalista eta patriarkarraren ondoriorik basatienak geuk pairatzea da euren helburua.

Gainera, azken egunotako Celaá eta Iribas sailburuen jarrera erabat errefusatzen dugu:

Celaári dagokionean, hipokresiaz beteriko hitzak ez ditugu onartuko. Erreforma aplikatuko ez duela esaten duenean, erabateko ikuspegi elektoralista duen helburuekin dela mintzo argi eta garbi dugu.

Iribasek berriz, bere nahiak eskutatu ez eta erreforma aplikatuko duela esatetik haratago, zein neurri zehatz hartuko dituen ere esan du. Berriz ere, klaseko ikasle kopurua igotzearena, adibidez, ikasleon kalterako izanik.

Bi sailburu autoritario hauei erreforma aplika ez dezatela exijitzen diegu.


Hauetaz gain, ehunka eta ehunka izan dira euren ikastetxe, lanbide heziketako zentro eta unibertsitateetan #ikaslealtxamenduarekin bat egin duten ikasle eta abertzaleak. Paroak, kontzentrak, ikasle asanbladak, manifestazioak, pegadak, burrunbadak… hamaika izan dira hezkunta erreformaren kontrako ikasle ekimenak.

Guzti honekin, erreforma eta murrizketa basatien aurrean, dei egiten diogu euskal ikasleriari, gaurkoan bezala, eguneko lanarekin erasoei erantzun diezaien. Hezkuntza komunitateari eta euskal herritarrei orohar, antolatzeko eta batzen gaituena baliatuz, elkartu eta inposaketei herri bezala aurre egiteko gonbitea luzatzen diogu ere.

Asko garelako, elkarlanean, espainiar estatuak inposatzen digun hezkuntza eredua ez, eta Euskal Herriak behar duen hezkuntza sistema nazional eta burujabea aldarrikatuko dugu.

Honetaz gain, datorren maiatzaren 31an iragarrita dagoen zerbitzu publikoen aldeko grebarekin bat egiten dugula adierazi nahi dugu ikasle eta abertzaleok.

Murrizketen aurrean, antolatu eta erantzun!


Euskal Herria osoan burututako ekintzak ikusteko Ikasle Abertzaleon web nazionalean sartu HEMEN SAKATUZ

 Hemen argazki batzuk: