2012/04/30

Elkartuz unibertsitatea geurea!

“ELKARTUZ UNIBERTSITATEA GEUREA EGINGO DUGU” lelopean, pertsona ezberdinen parte hartzea sustatu nahi dugu bizitza unibertsitarioa aberasteko asmoz. Modu honetan, goiburuak dioen bezala, denon artean unibertsitate berri bat eraikiko dugu, non ikasleok parte hartze aktibo bat izanen dugun.

Maiatzaren 3an 18:00tan egonen den ASANBLADA OROKORRA azpimarratu nahi dugu. Hemen, helburu eta jarraitu beharreko estrategiak hartuko dira eztabaidagai gisa. Baita, tasen igoera eta ikasleoi kezkatzen gaituzten bestelako gaiak ere landuko dira.

HEMEN KLIKATUZ EGITARAUA IKUSI (maitzak 2 eta 3)


2012/04/27

2012/04/25

M10ean murrizketen aurkako ekimenak EHko ikastetxe eta unibertsitate guztietan!


Gaur, prentsaurrekoa burutu dugu ikasle eta abertzaleok nafar gobernuko Hezkuntza Delegaritza aurrean. Honetan, mobilizazio eguna deitu dugu maiatzaren 10erako, erreformei erantzun tinko bat emateko eta urrengo ikasturteko ikasle altxamendua izango denaren lehenengo hazia ereiteko,  Euskal Herriko ikastetxe  zein unibertsitate guztietan.

Irakurketa testu moduan ikusteko HEMEN klikatu

Bitartekoak deskargatu arraultzan klikatuz


EHko Ikasle Abertzaleon webgunean informazio guztia

Etxeratzeko ordua da

2012/04/23

2000 pertsona bildu ginen larunbatean AHTa gelditzeko

Politikariek dirurik ez dagoela esaten duten bitartean eta eguneroko albistegiaetan hezkuntza publikoko murrizketak topatzen ditugun bitartean ikaragarria da AHTaren makroeraikuntza ustelean xahutzen duten dirua. Ezin ahaztu dezakegu ere AHTak Euskal Herriko ingurunean sortuko dituen kalte mordoak, Nafarroako Sakanaren erdibitze, isolamendu eta lurren desjabetza adibidez.

Ekinklik Argazki Galeria




2012/04/22

Ofizialtasunaren alde eta zonifikazioaren aurka Larragan

Sortzen Ikasbatuazen oharra:

Zoriondu lehenbizi, Larragara bertaratu diren herritar guztiei.

Jendetza bildu da (milaka) gaurkoan ere ofizialtasunaren aldeko eta hizkuntza exodoa zein zonifikazioaren aurkako jai-aldarrikatzaile honetan. Zonifikazioarekin eta hizkuntza exodoarekin amaitu eta euskararen ofizialtasuna lortuko dela konbentzimendua zabaltzen ari da.

Urtetik urtera geroz eta jende gehiago biltzen ari da aldarrikapen honen inguruan. Auzo eta herri guztietan euskaraz bizitzeko aldarrikapena geroz eta ozenago entzuten ari da. Zonalde “ez” euskaldunean geroz eta jende gehiago antolatzen ari da aldarrikapen honen helburua gurera ekartzeko. Urtetik urtera, jaiaren antolakuntzan geroz eta herritar gehiago ari da hartzen antolakuntza lanetan ibiltzeko konpromezua. Aurtengoa, hirugarren urtea da. Lehengoa Artaxoan izan zen eta bigarrena Mendigorrian.

EGITARAUAREN BALORAZIOA

Musika goiz goizetik herriko kaleetan zehar: zanpantzarrak, dultzainak, trikiak, batukada, txistuak, euskal kantak, jotak, txalaparta…

Eskola ibiltariaz ederki gozatu dute bertaratutako guztiek. 1512ko hitzaldi ibiltarian Nafar estatuaren konkistaz solastu dira gogoz.

Ekitaldian jendetza bildu da plazan. Plaza beteta. Ekitaldiaren momentu hunkigarriena hizkuntza exodoaren erruz bizia galdu zuen Adrian gaztetxoaren ama den Arantxak hitza hartu duenean iritsi da: eskerrak eman dizkie bertaratutako guztiei, eta hizkuntza exodoari egunez egun aurre egin eta euren seme alabak euskaraz ikasteko apustu irmoa egiten duten gurasoei babesa osoa adierazi die.

Popi eta Zarratrako Pailazoen inguruan haurrak eta haurrak pilatu dira algara eta irriak nagusituz.

Herri Bazkarian ehunka herritar batu dira.

Ordu hauetan egundoko giroa dago. Gazte, guraso, ume, zahar… kaleetan zehar hizkuntza exodoarekin amaitu eta ofizialtasunaren aldeko aldarria txoko batetik bestera eramanez.

2012/04/19

Unibertsitateko matrikulak %50 igotzea eta karreraren %25a zure poltsikotik ordaitzea nahi duzu?

Wertek ez daki iada non murriztu, osotara hezkuntzan murriztu nahi dituen 3000 milioi eurotara iristeko. Bere azken ideia hau izan da: unibertsitate publikoetan matrikulen prezioak %50 igotzea. Wertek orain dela urte askotako egoerara itzuli nahi du, non bakarrik diru nahiko zeukatenek ikas zezaketen eta herri pobrea unibertsitatean sartzeko aukerarik gabe geratzen zen.

Ikasle, honen aurrean zure eguneroko konpromezu eta lana behar dugu ikastetxe, unibertsitate zein kalean!!!

Murrizketa eta inposaketa antisozial-españolen aurrean Hezkuntza Sistema Nazionala eraikitzeko garaia iritxi da!


Albistea Berrian
Albistea DNn

Gazte martxako bertso gudaren laburpena ikusgai iada


14 atxiloketa gaur Iruñerrian. Aski da! Ostiralean ikasleok manira!


Ateak Irekin informazioa HEMEN sakatuz

2012/04/17

Bueltan da Eskola Gorria!


Aste batzuk pasa dira Eskola Gorriaren dinamika gelditu zenetik. Baina asteburu honetan gogoz bueltatuko da politika eta gizartea aztertzen dituen Iruñeako ikasle dinamika. Parte hartu, formatu, eztabaidatu, ikasi eta irakatsi... nahi baduzute zuen ikastetxeetako Ikasle Abertzaleei galdetu nola parte hartu dezakezuen.

Animatu eta hezkuntza gorria eraiki dezagun!

Elkarretaratzea ikasle ta gazteok grebetan jasandako errepresioa salatzeko

M-29ko gazte eta ikasle piketeak jaso zituen erasoak salatzeko APIRILAK 25 asteazkena Kontzentrazio bat burutuko da Txantreako plazan arratsaldeko 18:00etan.

2012/04/16

22an Sortzen jaialdia Larragan!

Ikasleak pilatzea eta irakasleek lan ordu gehio izatea nahi du Wertek

Berria egunkaritik hartutako albistea




Hezkuntzako murrizketen berri eman die Espainiako Gobernuak erkidegoetako kontseilariei. Ikusteko dago neurriek zein eragin izango duten Hegoaldean: Zelaak jada esan du neurri batzuek Jaurlaritzaren eskumenak urra ditzaketela; Nafarroako Gobernua isilik dago oraingoz.

Ikastetxeetan zein murrizketa egin behar diren adierazi die Espainiako Gobernuak autonomia erkidegoei: geletan %20 ikasle gehiago pilatzearen alde egin du, eta irakasleei eskola ordu gehiago jartzearen alde ere bai. Ordezkapenetan ere murrizketak iragarri ditu: gaixoaldietan, lehen hamar egunetan ez da ordezkorik izango, eta eskolan dauden maisu-maistren artean moldatu beharko dute. Kalitatean ez dute eraginik izango neurriek, Jose Ignacio Wert Hezkuntza ministroaren arabera. Espainia "larrialdi egoeran" dagoela nabarmendu du.

Ikusteko dago neurriek zein eragin izango duten Hego Euskal Herrian. Bileran izan dira Isabel Zelaa Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua eta Jose Iribas Nafarroako Gobernukoa. Zelaak txartzat jo ditu iragarpenak: "Gastua murrizteko neurriak dira, defizit publikoa gutxitzea helburu dutenak". Haietako batzuek Jaurlaritzaren eskumenak urratzen ote dituzten aztertuko dutela iragarri du Zelaak. Iribasek ez du ezer esan oraingoz. Wertek azaldu du bete beharrekoak direla neurriak, baina ez du argitu ez betetzekotan zer gertatuko litzatekeen. Gaineratu du "malguak" direla neurriak, erkidego bakoitzaren defizitaren araberakoak.
Honako hauek dira Espainiako Gobernuak proposatutako murrizketa neurriak:

1. Ikasleen kopurua. Ikasgeletan estudiante gehiago jarriko dituzte, orain baino %20 gehiago. LOE Espainiako Hezkuntzako Lege Organikoak aurreikusitako ikasleen kopuruarekiko egin dute kalkulua: Lehen Hezkuntzan 30 ikasle pilatu ahalko dituzte talde berean, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, 36. EAEn gehienezko kopuru bera dago indarrean LHn eta DBHn (25 ikasle), eta, %20 handituta, 30 egon ahalko dira gehienez. Neurri horrekin, talde gutxiago izango dira eskoletan, eta irakasle gutxiago beharko dira.

2. Irakasleen eskola orduak. Nafarroan aurtengo ikasturtean egindakoa handitu nahi du Espainiako Gobernuak:  eskola ordu gehiago jarri irakasleei, hartara maisu-maistra gutxiagorekin eskolak eman ahal izateko. Lehen Hezkuntzan 25 eskola ordu izango dituzte irakasleek, eta DBHn, 20. Eskolak prestatzeko, aniztasun programetarako eta era horretako lanetarako denbora gutxiago izango dute irakasleek.

3. Ordezkapenak. Gaixoaldiaren lehen hamar egunetan ordezkapenik ez egitea jarri du mahai gainean Madrilek. Egun horietan, eskolan dauden maisu-maistren artean moldatu beharko dute. Gaur egun, hiru egunen ostean egin behar dira, teorian.

4. Lanbide Heziketako moduluak. 2.000 orduko moduluak ez dituzte abian jarriko Lanbide Heziketan. 2013-14ko ikasturtera arte atzeratu dituzte, baina Wertek adierazi du litekeena dela ordurako erreformak eginda egotea (Lanbide Heziketa aldatzeko asmoa du ministerioak).

5. Osagarriak. Irakasleen lan osagarri eta bestelako lansari berriak sortzea debekatu egin du Espainiako Gobernuak.

6. Batxilergoa. Modalitate bat baino gehiago eskaintzeko derrigortasuna kenduko diete institutuei. Bat siolik eskaini ahalko dute,.

2012/04/14

Milaka pertsona bildu ginen Bilboko kaleetan EHko salbuespen egoerari ezetz esateko

Salbuespen neurriak salatu eta konponbide garaia aldarrikatu dugu asteburuan ikasleok ere Bilbon.

Salbuespen egoeraren barruan, parot doktrina indargabetzea eskatu zen Bilboko kaleetan, euskaldunontzat gordetzen diguten biziarteko zigor hau antidemokratikoa eta erabat injustua delako.

2012/04/12

Iruñerriko ikasleria ere Iñigorekin! Stop poliziaren jazarpenak, aski da!

Iribasek dio "objetibitatez" landuko dela 1512ko gaia ikastetxeetan


Bilduk Iribasi esan dio ez dela berdina Nafarroa 1512koa konkistatzat lantzea, hildakoak, torturatuak, errepresioa... gertatu baitziren. Edo bere alderdiak (UPNk) "objetibotasunez" lantzea, anexio baketsu modura.

Badakigu UPNk Nafarroako konkistaren gaia ez duela asko maite eta beti gezurren bidea erabili duela ikasleria hezteko. Beraz, ikasleon lana ikasleriari egia helaraztea izango da. Tailerrak burutu, 1512-2012 kolektiboaren informazioa eskaini, historiako irakasleekin hitzegin gai hau egoki lantzeko...

Euskal Kurrikuluma izateko eskubidea orain!

Animo ta Jalgi Hadi Garaipenera ikasle!

500 urteetako borroka auspoz piztera ekin diezaiogun!


2012/04/10

21ean AHTaren aurka ikasleria Iruñeara!

AHT Gelditu plataformak Iruñean egindako agerraldian salatu du Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko lehendakariari aurpegira hiru tarta botatzeagatik auzipetutakoek jaso ditzaketen zigorrak "neurriz kanpokoak" direla, eta "kasua artxibatzeko" eta inputatutakoak absolbitzeko eskatu du.

"AHTaren inguruko guztia neurriz kanpokoa da, proiektua bera, kostu ekonomikoa, ingurugiroan duen eragina eta baita oposizioaren kriminalizazioa ere", azaldu du Raul Oloriz AHT Gelditu-ko kideak.

Horrekin batera, apirilaren 21ean AHTaren aurkako manifestaziora biltzeko deia egin du. Iruñean izango da, 18:00etan, Gaztelu plazatik abiatuta, eta Entzungo gaituzte: TAV-AHT gelditu leloa eramango dute.

AHT Gelditu-k hilaren 12rako AHTaren obretara bisita antolatu du, eta parlamentuko kide guztiei egin diete gonbita, "obra horren eraikuntzak suposatzen duenaren lekuko" izan daitezen.

Santiago Pedraz Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak Ibon Garcia Garrido, Julio Martin Villanueva, Mikel Alvarez Forcada eta Gorka Ovejero auzipetu ditu, Barcinari aurpegira hiru tarta botatzeagatik. Iazko urriaren 27an egin zuten ekintza, Okzitaniako Tolosan, abiadura handiko trenaren aurka daudela agertzeko.

Autoritateen kontrako delituagatik auzipetu ditu Pedrazek, eta epaiketan lau eta hamar urte arteko kartzela zigorra jasotzeko arriskua izango dute. Mugitu! mugimenduko kideak dira Garcia, Martin Villanueva, Alvarez eta Ovejero. AHTak Euskal Herri guztian eragiten dituen "inpaktu ekologikoak, ekonomikoak eta sozialak" salatu nahi izan zituen.

10.000 milioi €-ko murrizketak hezkuntza eta osasun arloan

Raxoik prentsa ohar batean iragarri duenez, espainiar gobernuak 10.000 milioi € ko murrizketak burutuko ditu hezkuntza eta osasun arloetan. Neurri hauek Nafarroan eragina izango dutela adierazi du Iribasek. Eta bitxikeri moduan aipatu behar da Iribas murrizketen aldekoa dela baina gaizki iruditu zaiola murrizketak hain modu "bortitzean" jendarteari helaraztea. Iribasek herriaren desinformazioa nahiago du, gezurrak ditu bere eguneroko dieta.

Ikasle Abertzaleok eguneroko borrokaz ikasleriaren jarrera kritikoa lortu behar dugu. Ezin dugu utzi gutxi batzuk aberasten diren bitartean, gutxi horiek sortutako krisiaren ondorioak langile-klaseko familiek ordaindu behar izatea. Gizarte kapitalistarekin bukatu beharra daukagu eta Espainiak Euskal Herria lotzeko daukan soka errotik moztu behar dugu behingoz.

Murrizketak aberatsei!
Hezkuntza herriarentzat!

2012/04/04

#Martxokoiraultza-k bizirik dirau. Etenik gabeko iraultza presta dezagun.

Inposaketa eta eskubide urraketez hitz egin genezake. Egungo hezkuntza ereduaren agorpenaz edo berau pribatizazteko neurri ezberdinez. Pedagogia ereduaz, eduki arrotzez edo azken aldiko murrizketetaz. Ez dira eraso berriak. Hezkuntzaren garrantziaren jakitun gara, baina baita etsaia ere. Egun ikusten ari garena, bizi duguna, aspaldi ekindako bidearen urrats berriak besterik ez dira, aurpegi edo izen ezberdinekin mozorrotzen direnak. Funtsean, ordea, denek helburu berari erantzuten diote: ikasleriaren asimilazioa herri baten ezabaketa lortzeko. Aski ongi ezagutzen ditugu, eguneroko ogi ditugulako, berauen ondorioak pairatzen ditugulako. 

Gaurkoan ordea ez goaz iluntasunaz hitz egitera, etsaiaren asmoak salatzera. Borrokaz idatzi nahi dugu, harrotasunez eta konpromisoaz. Udaberria heldu da eta berarekin batera haize berriak altxatu dira Euskal Herriko ikastetxeetan. Bereziki Nafarroa #m22 eta Gasteizen #hezkuntzaherriarentzat harrotu badira ere, iraultza haizeak hezigune guztietara zabaltzen ari dira. Ikasle belaunaldi berri bat jaikitzen ari da, murrizketen aurrean, eskubide urraketen gainean, sistemaren aurka edo euskaraz ikasteko debekuen kontra. Gogotsu dator, indarrez beteta. Ezer galtzekorik ez du eta etorkizun oso bat eraikitzeko eta irabazteko bai, ordea. 

Haize berriek ez dute mugarik ezagutzen, ez da jaio harrapatuko dituenik. Poliziaren errepresioa ezagutzen du, bere azalean ezagutu du pasa den greba orokorrean ere #animoxuban-ek. Irakasle edo zuzendaritzen mehatxuak ere entzunak ditu aurretik. Baina ikasleria ez da kikiltzen, amore ematea zer den ez daki. Oztopo guztien gainetik marrazten diguten errealitate eta etorkizun beltz hau eraldatzeko helburua dugu; iraultza egitera gatoz! 

Ikastetxean, lanbide heziketako zentroetan edo unibertsitatean, ikasleria ez dago geldi. Haizea bizia da, mugimendu etengabean ikasgela guztiak astindu eta kalera ateratzea bilatzen du. Nazkatu da ixilik egoteaz, burua makurtu edo mingainari ozka egiteaz. Sumisioa ez da bere izaeraren parte. Gazteak gara, errebeldeak, inkorformistak eta iraultzaileak. Eta horregatik hain zuzen ere sistematikoki zapalduak gara, arazorik eman ez dezagun, hautsa ez harrotzeko. Presta daitezela ordea, hezkuntzan nahiz herri honen eraldaketan ikasleria subjektu aktibo baita. Eta paper hori betetzeko konpromisoz beteta dator.

Gaur egungo ikasleak gara herri hau askatuko duen eskola berria eraikitzeko ardura daukagunak, herriaren beharretara egongo den eskola euskaldun, gorri eta morea, ikasleak libre eta burujabe heziko dituena. Horregatik jo dugu antolatzera, asanbladetan, ikasle ordezkariekin, instituzioetan edo IAko taldean. Ikasleok elkarrekin eta elkarrentzat egin behar dugu lan. Borroka lokalekin, txikitasunetik, ikasle mugimendu sendo eta indartsu bat altxatzera jo dugu. Kolektibo gisa hitza artikulatu eta oihukatzen ari gara: Greba eskubidea orain! Euskaraz ikasi, Euskal Herria ikasi! Indar polizialak, kanpora! Enpresak, ez eskerrik asko!

Eta gaur hemen aurkitzen bagara, gaurdaino emandako urrats guzti horiei esker izan da. Aurrerantzean, ikasle mugimenduaren eta krisian den mundu eta Euskal Herri eredu hau irauliko duen hezkuntza berriaren inguruan ere hausnartzea dagokigu. Azken finean, hezkuntza herri honen eraldaketaren motore bilakatzea baita ikasle eta abertzaleok herri honi egin diezaiokegun ekarpenik handiena.

Etorkizun propio baten jabe izan gaitezen gu geu gara oraina eraldatu behar dugunak. Horregatik jarraitu behar dugu borrokan, horregatik ezin dugu eten gure iraultza. Astin ditzala haize berriak Euskal Herriko ikastetxe, lanbide heziketako zentro eta unibertsiteak. Ikasgela orotan sartu eta atera ditzala kalera ikasleon aldarrikapen eta borrokak. Haize berriak dabiltzan honetan, #martxokoiraultza-k bizirik dirau. Etenik gabeko iraultza presta dezagun.

Ikoitz Arrese Otegi eta Haizea Solagurenbeaskoa Alkorta
Ikasle Abertzaleak-eko bozeramaileak

2012/04/03

Berta Garcia LABeko militantea ATXILOTUA!

Azken orduko albistea! Beste pertsona bat axilotu dute! Oskar Cayon, LABeko eraikuntza eta kimikako arduraduna. Pintura botatzea egozten diote ere.


Gaur 18:00etan kontzentrazioa burutuko da CEN patronalaren egoitzaren aurrean


Greba orokorrean Nafarroako Enpresarioen Konfederazioaren (CEN) egoitzara margoak jaurti zituelako atxilotu dute ustez.

Espainiako Poliziak Berta Garcia LABeko kidea atzeman du Iruñean, ustez lehengo ostegunean greba orokorrean Nafarroako Enpresarioen Konfederazioaren egoitzara margoak jaurti zituelako. Eguerdian atxilotu dute, sindikatuaren egoitzatik gertu.
LABek dio grebak izandakoa arrakasta ezkutatu egin nahi dutela halako atxiloketekin eta.


Info+ GARA edota BERRIA

Asteburuan Gazte Martxa ta Aberri Eguna


2012/04/02

Animo Xuban! Nafarroatik elkartasuna!

Martxoaren 29ko greba orokorrean Ertzaintzak Xuban Nafarrate larriki zauritu zuen Gasteizen. Lurrera bota, izugarrizko paliza eman, bokatxarekin burura tiro egin eta grebako paperak ahoan sartu zizkioten. Eraso hori eta komunikabideen manipulazioa salatzeko, kontzentrazioa deitu zen Andra Mari Zurian hurrengo egunerako. Oraingoan ere, indar armatuek jendea identifikatu, kolpatu eta atxilotu egin zuten, hiriaren erdialdean ikuskizun penagarria emanez.
Rodolfo Aresen dimisioa eskatzeko sinadura bilketa martxan jarri da. Honetan parte hartzeko hemen klikatu.

2012/04/01

Errotik gazte mugimendua jaio da Iruñerrian


Errotik-en oharra:

Iruñerriko Trikimailuko topaketak gazte mugimenduan ematen ari zen eztabaida prozesu baten ondorioz burutu ziren, gazteria elkartu, berpiztu eta autoantolatzeko helburuz. Bertan, gazteek ditugun interes eta arduratzen gaituzten gaien inguruan eztabaidatu ondoren, atera ziren esparru ezberdin hauen lanketarako talde ugari sortu ziren, hauen artean sozio-ekonomia lantaldea. Azken hau, nahiz eta beste lantaldeekin elkarlanean jardun, izaera propioa garatzen joan da, honen emaitza Errotik izanik.

Bertako kideen ideia politikoen aniztasuna dela eta, hilabete batzuk iraun duen eztabaida prozesu baten ondoren, amankomunean dauzkagun oinarriak finkatu ditugu: gure lanketa arlo sozioekonomikoan kokatzen denez, sistema kapitalistaren aurkako borrokaren testuinguruan kokatzen gara eta, beraz, hau sostengatzen den eta honen biziraupenerako ezinbestekoa den sistema patriarkalaren aurkako jarrera dugu.

Borroka hau bere osotasunean burutu ahal izateko hiru lan-ildo definitu ditugu, gure ekina hauetatik bideratuz:

  • Borroka ideologikoa: Boterearen hegemonia ideologiko eta propagandistikoa deuseztu nahian ezinbestekoa dugu sistemaren printzipio eta baloreen azaleratzea hauen sakoneko eraldaketarako. Barne eta kanpo formakuntza, kontzientziazio kanpainak, politizazioa, diskurtso propioak helaraztea,…sar genitzake borroka esparru honetan, eztabaida irekien, irakurketa kolektiboen, hitzaldien, ideien propagandaren etab,rren bitartez. Ezinbesteko tresna: Eztabaida.
  • Borroka ofentsiboa: Sistema honen erantzuletzat jotzen dugun ororen ikusgai egite eta salaketa. Jazarpen egoerararekiko erantzuna, autodefentsa. Tresna nabarmena: Ekintza zuzena.
  • Alternatibak eraikiz: Sistema honen aurkako alternatiba errealak eraiki, garatu eta gainontzeko jendarteari helarazi. Kontraboterearen sorkuntza, bizimoldeen eraldaketa, auzolana,…etorkizuneko (eta oraingo) gure gizarte proiektua gauzatuaraziz. Nabarmentzeko tresna: Autogestioa.

Gaztez osaturiko taldea gara, jendarteko beste sektore ezberdinek bezala, gazte garen einean dauzkagun behar eta arazo zehatzei erantzuteko borroka esparru propioak beharrezkotzat ikusten ditugularik. Gainera gainontzeko herri mugimenduen eta gazteon arteko harremanak landu eta sakontzea garrantzizkoa deritzogu, horretarako lotura tresnak garatuz.

Antolakuntza forma horizontalaren eta autonomiaren aldeko garenez, autoorganizazioa eta asanblearismoa dira gure antolakuntza ereduaren oinarri, harreman askeak eraikitze bidean. Gehitu talde irekia garela edonork parte hartu nahi ezkero.

Eredu sozioekonomiko neoliberal-patriarkalak jendartearen eta lurrarengan dakartzan ondorio latzak direla, eta egungo krisi egoerak sistemaren kontraesanak agerian uzten dituaelarik, hil ala bizikoa deritzogu gazteok, gure aniztasunean, gizarte eraldaketarako helburu amankomunen baitan elkartzea, sistema esklabista eta zapaltzaile honen errora jo eta ERROTIK iraultzeko. Hemen gure izenaren jatorria.