M-29ko gazte eta ikasle piketeak jaso zituen erasoak salatzeko APIRILAK 25 asteazkena Kontzentrazio bat burutuko da Txantreako plazan arratsaldeko 18:00etan.
BASAKERIA BAT IZAN ZEN…
-“lurrean nengoela polizi bat niregana etorri zen eta ni burua babestu nuen. Orduan etengabeko infernua hasi zen “hijo de puta! ahora no corres cabron!?...” bezalako oihuak esan zizkidan etengabeko golpeak ematen zizkidan bitartean. Bere arnas hotsa oso indartsua zen eta bere indar osoz jo zidan. Izterrak eta aldakak ditut markatuak eta orkatilan derrame bat daukat.”
Basakeria bat izan zen… Hori da bertan egondako gazte gehienen testigantzetan aurkitzen duguna. Pasaden martxoaren 29an greba orokorra zela eta, Txantreako gazte eta ikasleak pikete bat antolatu genuen auzoan. Bertan zeudenen gehiengoa adin txikikoa zen (14 urte inguru zituzten gazteenak).
Goizeko zortziak aldera elkartu ginen denok Eunate atzeko aldean, kupularen ondoan. Ehun ikasle eta gazte geunden eta asanblada txiki baten ostean, hitz egindako ibilbidea egitera abiatu ginen. Hogei metro ibili eta polizia nazionalaren bi furgoneta agertu ziren. Hauek “identifíquense!” esan ziguten baino gu lasaitasunez aurrera egitea erabaki genuen hauei jaramonik egin gabe. Orduan beste furgonetatik beste polizia bat jaitsi eta beraien artean “les hacemos correr un poco?” bezalakoak esan zituzten. Galdera erortzen utzi zuen eta bat batean inongo abisurik gabe, furgonetatik polizia gehiago jeitsi ziren, kaskoa eta porra zutelarik. Duda barik gure kontra jo zuten indar eta bortizkeria osoz. Jipoiak eta porrazoak banatzen hasi ziren adin txikiko gazteak zein helduagoak aurretik eramaten. Bertan egon ziren lehen zaurituak.
A.16 urte.“ Eunate ondoan geunden, piketea ez zen hasi soilik ibiltzen hasiak ginen. Lehenengo ilaran nengoen poliziaren mehatxuak entzun nituen “ Les hacemos correr” eta holakoak esanez. Korrika egiten hasi bezain laster lurrera erori nintzen ostikadak jaso nituen hanketan, porrazo bat bizkarrean eta bestea buruan.”
Baina hor ez ziren gauzak gelditu, ez ziren beldurra sartzeko bakarrik etorri Txantreara. Lehengo korrikaldia eta gero, furgona gehiago etorri ziren eta edozein gazte ikustean furgonetatik jaitsi eta gure kontra etortzen ziren, katua eta arratoiaren gisara ibili ginen luze.Korrikaldi luze honen ondorioz gazteok banandu ginen.
Alde batetik hogei eta hamar gazte genbiltzan korrika egiten polizia atzetik genuela. Gero eta polizia gehiago zegoen eta inguratu gintuzten.
Gehienak kale estu batetik egin genuen korrika poliziak atzetik genituela. Kalea zeharkatzerakoan poliziaren bi furgonetekin egin genuen topo, inguratuta geunden. Ez genuen ihes egiteko aukerarik, poliziak aurrean eta atzean genituen. Ikaraz, beldurrez eta oihuz beterik zegoen kalea.
Denok elkarrekin geratu ginen espaloian, poliziak bi aldeetatik hurbiltzen ziren. Gogoz eta indarrez jo ziguten gazte masa horretan geundenen guztiei. Kolpeak eta porrazoak edonori eta edozein lekutan banatu zituzten kontrolik gabe. Ahal zuena kotxeen gainetatik ihes egin zuen, beste batzuk ordea lurrean kolpatuak izan ziren. Hau gutxi balitz poliziak ondoko bizilagunak bokatxekin mehatxatu zituen, hauek isilarazteko asmoz.
“ 8tan iritsi nintzen Eunatera. Handik atera bezain laster nazionalak aurrean jarri eta gu jotzeko asmotan korrika hasi ziren. 10 minutuz edo ihesi ibili ginen baina bukaeran inguratuta geratu ginen eta harrapatu gintuzten. Lurrera erori ginen eta orduan porrarekin jo gintuzten. Niri hankan eta saihetsetan jo ninduten. 3 egunez hanka hanpaturik izan nuen.”
Azkenik, eginikoa eta gero zonaldetik alde egiten zuten hainbat gazte identifikatu zituzten. Honekin batera hogeita bost zauritu inguru egon ziren eta horietako batzuk erietxera joan behar izan zuten. Eraso honen ondoren, goiz guztian zehar poliziaren errepresioak ez zuen etenik izan eta atxilotu batekin amaitu zen goiza.
A.C “ Kargatu ondoren kaletik gindoazen lau lagun, bat batean Nazionalen furgoi bat aurrean gelditu eta poliziak jaitsi ziren. NAN-a eskatu ziguten eta nik ez neukan. Denak katxeatu ondoren grebako material guztia ematea eskatu ziguten, hau ematen ez banien koartelera eramatearekin mehatxatu ninduten. Pegatinak kendu eta alde egin zuten”.
Lotsagarria da poliziak halako egunetan hartzen duen jarrera eta lotsagarriagoa iruditzen zaigu oraindik egun honetan egin zutena. Eunaten antolatutako gazteon eta ikasleon piketea hasi baino lehen jaso zuen errepresio bortitz hori. Poliziak auzoko gazteon aurkako errepresio hau salatzea beharrezkoa iruditzen zaigu guztiz antidemokratikoa eta legez kanpokoa izan zelako. Ikasleon eta gazteon garrasiak ezingo dituzte isilarazi errepresioari eutsiz. Aipatzekoa da ere Martxoak 22 burututako ikasle greban poliziaren erasoak ez zirela gutxiago izan, hain zuzen ere ikasle bat atxilotu zuten. Ikasle hau komisaldegira eraman aurretik ospitaletik pasatu behar izan zen banku baten aurka jaurti baitzuten eta ondoren bere gainera bota ziren poliziak.
Guzti hau salatzearren Apirilaren 25ean 18:00etan Txantrea enparantzan burutuko den KONTZENTRAZIORA deitzen zaituztegu.
UTZI PAKEAN TXANTREAKO GAZTERIA! ERREPRESIORIK EZ!
No hay comentarios:
Publicar un comentario