Zoriondu lehenbizi, Larragara bertaratu diren herritar guztiei.
Jendetza bildu da (milaka) gaurkoan ere ofizialtasunaren aldeko eta hizkuntza exodoa zein zonifikazioaren aurkako jai-aldarrikatzaile honetan. Zonifikazioarekin eta hizkuntza exodoarekin amaitu eta euskararen ofizialtasuna lortuko dela konbentzimendua zabaltzen ari da.
Urtetik urtera geroz eta jende gehiago biltzen ari da aldarrikapen honen inguruan. Auzo eta herri guztietan euskaraz bizitzeko aldarrikapena geroz eta ozenago entzuten ari da. Zonalde “ez” euskaldunean geroz eta jende gehiago antolatzen ari da aldarrikapen honen helburua gurera ekartzeko. Urtetik urtera, jaiaren antolakuntzan geroz eta herritar gehiago ari da hartzen antolakuntza lanetan ibiltzeko konpromezua. Aurtengoa, hirugarren urtea da. Lehengoa Artaxoan izan zen eta bigarrena Mendigorrian.
EGITARAUAREN BALORAZIOA

Eskola ibiltariaz ederki gozatu dute bertaratutako guztiek. 1512ko hitzaldi ibiltarian Nafar estatuaren konkistaz solastu dira gogoz.

Popi eta Zarratrako Pailazoen inguruan haurrak eta haurrak pilatu dira algara eta irriak nagusituz.
Herri Bazkarian ehunka herritar batu dira.
Ordu hauetan egundoko giroa dago. Gazte, guraso, ume, zahar… kaleetan zehar hizkuntza exodoarekin amaitu eta ofizialtasunaren aldeko aldarria txoko batetik bestera eramanez.
No hay comentarios:
Publicar un comentario