2014/03/22

#GaztiakPlanto Gaua sarasate pasealekuan pasako dute Iruñerriko gazteek


Atzo erabaki zuten bezala, gaurko gaua sarasaten pasako dute gazteek. Euskararen aldeko manifestazioaren ondoren hasi dira kanpin dendak montatzen. Animo gazte! Hartu zure lo zaku, esterilla eta kanpin denda ta joan sarasatera!!! G-aztiak Planto!

Twitter bidez zuzenean jarraitzeko: @gaztiakplanto

2014/03/21

#GaztiakPlanto dinamika aurkeztu du Iruñerriko Gazte Mugimenduak


Gaur goizean egondako gertakarien harira Iruñerriko Gazte Mugimenduak #GaztiakPlanto dinamika eta manifestua aurkeztu du.

#GaztiakPlanto Iruñerriko ikasleek okupatutako haur eskola desalojatu dute

Gaur goizean Iruñerriko ikasle eta gazteek Arrosadia auzoan hutsik dagoen haur eskola okupatu dute, bestelako hezkuntza eredu bat sortze bidean espazio bilakatzeko helburuarekin.

2014/03/19

Elkarlanean egingo da martxoaren 27ko ikasle grebaren jarraipen informatiboa



Iepa gazte! Euskal Herrian herritik eta herriarentzat eraikiko den hezkuntza sistema propioaren alde martxoaren 27an egingo den ikasle greba ate joka dugun honetan, komunikatiboki ere indarrak batuko ditugu. Hego Euskal Herri osoan zehar egingo diren ekimen eta mobilizazioen berri emango dugu zuzenean. Baina, nola iritsi hori guztia egitera? Bada, ikasle mugimenduaren baitan kokatzen diren proiektu komunikatiboak elkarlanean arituta!

2014/03/17

Emakumearen eguna Altsasun

Udaberri gorria dinamikaren barruan eta emakume langilearen nazioarteko egunaren harira, dokumental bat botatzea erabaki genuen Aralarko Mikel Donea ikastetxean. “Mujeres libres” dokumentala hain zuzen ere, borroka feministaren eta feminismoaren lehen urratsak kontatzen dituen dokumentala. 80 ikasle biltzea lortu genuen eta gure helburua ikasleen kontzientzia piztea izan zen, ikasle mugimendu indartsu bat lortzearren. GORA BORROKA FEMINISTA!

Inposaketen aurrrean M22an euskararen alde San Ferminen!


Asteazkenean Lizarran ekin pedagogia askatzaileari!

Asteazkenean (12) pedagogia tailerrak izango dituzte Lizarrako ikasleek. “Eraiki pedagogia askatzailea” liburuxka erabiliko dute pedagogiaren inguruan eztabaida sortzeko. Aldi berean, honen iraultzak hezkuntzaren eraldaketan daukan garrantzia azaleratuko da.

Tailerra lehenengo eta bigarren jolasaldietan burutuko dute. Gure hezkuntzan, gu parte hartzaile! Ekin pedagogia askatzaileari!

UPNAn hainbat hitzaldi eta mobilizazio antolatu dituzte mobilizazio egoera iraunkorrean

Traben gainetik, desobedientzia eduki propioen alde Iruñerrian!



Nahiz eta manifestazioa debekatu, Iruñerriko ikasleak Euskal Herriko eskoletan eduki propioak edukitzearen alde mobilizatu ziren. Eduki propioak Euskal Curriculumaren bidez eraikitzen hasteko beharra geroz eta handiagoa da, datozen erasoak (LOMCE, Euskal Herria terminoaren debekatzea Nafarroa Garaiko testuliburuetan…) direla eta.Hona hemen eduki propioak lantzeko atera genuen liburuxka.

Manifestazioaren debekuaren aurrean ikasleek errepide mozketa burutu zuten. Hau Polizia Nazionala iristean disolbatu zen Hezkuntza Sistema Propioaren aldeko oihu artean. Baita ere, “zuek hil zenuten Angel Berrueta” oihuak entzun ziren, Donibaneko okina espainiar poliziak tiroz hil zuenaren 10. urteurrenean.

Martxoaren 8ari begira Iturramako ikasleek burututako ekintzak

Iruñerriko Ikasle Abertzaleek mobilizazio iraunkorreko egoeraren baitan feminismoa aldarrikatzeko hainbat ekintza egin dituzte. Astelehenean hasi zituzten ekimenak emakumeen egoerari buruzko hitzaldi batekin. Asteartean, berriz, Iturramako kaleak feminismoaren kolore morez bete zituzten eta “gora borroka feminista” jartzen zuen mural bat ere margotu zuten. Amaitzeko, asteazkenean berriro zabaldu zuten ke morea Iruñean barrena eta bide mozketak egin zituzten zinta moreak itsatsita zituzten kateak erabiliz.

Hemen dituzue ekintza hauen argazkiak ikusgai.