2014/03/19

Elkarlanean egingo da martxoaren 27ko ikasle grebaren jarraipen informatiboa



Iepa gazte! Euskal Herrian herritik eta herriarentzat eraikiko den hezkuntza sistema propioaren alde martxoaren 27an egingo den ikasle greba ate joka dugun honetan, komunikatiboki ere indarrak batuko ditugu. Hego Euskal Herri osoan zehar egingo diren ekimen eta mobilizazioen berri emango dugu zuzenean. Baina, nola iritsi hori guztia egitera? Bada, ikasle mugimenduaren baitan kokatzen diren proiektu komunikatiboak elkarlanean arituta!
Haraba! (Gasteizko Campusa), IkasleAltxa (Arabako ikastetxeak), Hitzartu (MU), Leioatik! (Leioako Campusa), BUIA (Bilboko unibertsitateak), Ibaetatzen (Donostiako Ibaetako Campusa) eta Topatuko kideok arituko gara kalean eta sarean. Topatu.info-n bilduko dugu informazio guztia, eta dena modu ordenatu batean egiteko, hainbat jarraibide adostu ditugu:

TWITTER:

Guztiok kontu bakarra erabiliko dugu informazioa helarazteko, Topaturen kontutik arituko gara:@topatuinfo
Etengabe egingo dugu zuzeneko kontakizuna aldi berean leku desberdinetatik.
Hauek dira traola proposamenak: greba eguna baino lehen #EkinM27 eta greba egunean bertan #M27Greba.



BIDEOAK:

Ostegun gauerako edo ostiral goizerako, bideo osatu bat aterako dugu, Hego Euskal Herriko ekimen eta mobilizazio gehienen irudiak bilduko dituena.
Interes informatibo oso handia duen zerbait gertatuz gero, ahaleginduko gara bideo zehatz hori momentuan bertan igotzen sarera.



ARGAZKIAK:

Argazki bildumak sortzen joango gara Topatu.info-n.

Nafarroan ere Ahotsa.infok jarraipen berezia egingo du Martxoaren 27an.


No hay comentarios:

Publicar un comentario