Nafarroako Ikasle Abertzaleok iaz eratutako manifestua zergatik, zertarako eta nola eratu genuen?
Zein izango da Nafarroako Hezkuntza Sistema aldatzeko eramango den dinamika?
Hasiera batean IA (ikasle abertzaleak) eta EHBE (euskal herria bere eskola), Nafarroako gobernuak egindako inposaketa sistematikoaren aurka ekintza bat burutzea baloratu genuen. Eztabaida eta hausnarketa sakon baten ondorioz, emaitza batera heldu ginen, ikasleria aktibatu egin behar genuela eta horretarako hasiera batean Irunerriako D ereduko ikastetxe guztietan eta LH (lan heziketa) batzuetan inkesta bat pasatzea erabaki genuen, non ikasleriaren problematikaren berria azaleratuko zen eta arazo hauen aurrean Ikasle Abertzaleak erantzun bateratua plazaratuko zuena. Inkestaren galderak optimizatzen eta konplexutasun gutxiko galderak eratu ondoren, ikasleei pasa genizkien. Hauen erantzuna behin jasota, erredakzio handi bat eginez; ondorioz “Hezkuntza eredua erabakiz, etorkizuna eraikiz” manifestua eratu genuen. Hau oinarri bezala hartuta gure ekintzak prestatzen hasi ginen. Helburua argia zen, ikasleriaren ahotsa entzutea eta ikasleon beharrak gobernuari jakinaraztea, horrela ikasleon eskubideak bermatzen ez bazituen ez ginela isilduko, eta kalera aterako ginela indar eta gogo guztiarekin erasoei aurre egiteko.
Manifestu honen ondorioz, urte honetako Apirilaren 19an, kalera atera ginen Espainiar curriculum inposatuaren aurka ikasleon milaka sinadura Alberto Catalani emanez (erantzungo zigulakoaren esperoan) eta ikasleok gauza bat argi esanez; Ikasleon eskubide urraketa gehiagorik ez genuela onartuko. Egun horretan ehundaka ikasle atera ziren Iruñeako kaletara, baina gutxiestu ziguten eta UPN-ko gobernuak, Alberto Catalanen eskutik, herriaren eskakizunei so egin zien. Atxikimendu batzuk lortu genituen: BAI EH, LAB, SORTZENEko ordezkari batzuen atxikipena, EHBE, IGA eta hainbat Apymen babesa.
Catalanen eta Iribasen (Hezkuntzako sailburu berria) erantzun faltaren ondorioz, Azaroaren 15ean berriro ere sinaduren kontuarekin hezkuntza departamentura hurbildu ginen, ea arazorik egon zen gure sinadurekin. Iribas jaunaren bulegora joan ginen eta han bi bizkartzain ikusi genituen eta Iribasen bulegoan inor ez zegoela esan ziguten. Inor? Arraroa iruditzen zaigu hutsik dagoen gela bat bi pertsona behar izatea hau zaintzeko. Gezurretan zebilela ikusita eta Iribasek ez zuela gurekin hitz egiteko adorerik, protesta moduan departamenduaren atean lau ikasle kateatu ziren (lau ikasle hauek epaiketa baten zain egonen dira kateatzeagatik).
Manifestua Iribasi emango diogu, galdu egin bazaio edo Catalanek eman ez bazion. Hiru hilabeteko epea emanen diogu irakurtzeko, berrirakurtzeko, ongi hausnartu eta erantzun bat emateko. Honen ondoren erantzunik ematen ez badigu edo berera jarraitzen badu hemen planteatzen diogun neurririk hartu gabe, jakin dezala ekintzak egiten jarraituko ditugula gure helburua bete arte. Ikasleon eskubideak errespetatuak izan daitezen eta Euskal curriculuma Nafarroako hezkuntza ereduan sartzea, Espainiako curriculuma ordezkatuz.
27ko gertakarien ondorioz, Roberto Jimenezek egin ez zuen bezala, guk poliziaren ekintzak salatzen ditugu, gertatu zenaren arduradun bakartzat barne arazoen Kontseilaria (Roberto Jimenez) jotzen dugu. Polizia foralen burua esan zuen bi manifestazio egon zirela, egia da, ikasleon kolektiboa espektatiba baxuen ondorioz arrazoi gehiago genituen kalera ateratzeko, horregatik gure ekintzak gizartean hots gehiago izan behar zuten. Ikasle akritiko eta sumiso nahi gaituzte eta honen bilakaeran behar dituzten baliabideak erabiliko dituzte, 27an bezala Hezkuntza delegaritzara pazifikoki hurbiltzen ari ziren ikasleon aurka kargatu eta atxilotu bat eramanez. Ez dugu ikasleon kontrako kriminalizaziorik egiten duten erasoaldirik onartuko, hau dela eta Roberto Jimenezek esandako hitzengatik dimisioa esxijitzen diogu!!
IKASLEOK FITXAK MUGITU DITUGU, ORAIN BESTE ERAGILEEN GARAIA DA. HORRETARAKO ABENDUAREN 7AN GOIZEKO 12:00ETAN HEZKUNTZA DELEGARITZAN EGINGO DUGUN “Hezkuntza eredua erabakiz, etorkizuna eraiki” MANIFESTUAREN EMATEAN PARTE-HARTZERA GONBIDATZEN ZAITUZTEGU!!!
Nafarroako Ikasle Abertzaleak
Manifestua deskargatzeko euskaraz/gazteleraz hauetan klikatu: