2011/11/15

4 ikasle kateatu dira gaur hezkuntza delegaritzan!

Eskerrikasko ateakireki egindako lanarengatik


Iruñerriko Ikasle TBk grabatutakoa

Lau kateatuek epaiketak izango dituzte / Habrá juicio para los cuatro encadenados

Ikasleon iraultza hasi bezterik ez da iruñerriko heziguneetan, eta jada ez dauka etenik ikusi dugun bezala. Gurea izango delako garaipena!!!

Gaur, 2011ko azaroaren 15 ean, iruñerriko ikasleak pasaden apirilak 19 an egin genuen bezala, hezkuntza delegaritzara hurbildu gara, Iribas Kontseilariarekin (Apirilean Alberto Katalanekin) hitzegitera. Gaurkoan Apirilaren 19an bezala “Hezkuntza eredua erabakiz, etorkizuna eraiki” manifestuarekin joan gara berriro, erantzun bat jasotzearen esperoan. Berarekin zuzenean hitz egiteko eskakizuna egin dugu, manifestua eskutara emateko eta heltzen zaiola ziurtatzeko. Hau esaterakoan bere bulegora bidali gaituzte, baina Segurtasun indar pribatuak ez digute utzi. Hau esan digutelarik, 4 ikasle kateatu egin dira (guztiak adin txikiko ikasleak) egoera honen aurrean erantzun bat emateko. Kateatzerako orduan grabatzen ari ziren kamerei bortizki erantzun diete segurtasun indar pribatuek, 20 minutu beranduago polizia forala heldu da, guztiak aurpegia estaliarekin eta baliabide antidisturbioekin (bokatsak, porrak…). Azkenean kateatutako 4 ikasleak aske utzi dituzte kateak moztu eta identifikatu ondoren. Polizia foralak momentu guztian jarrera egokian aritu da eta ez da tentsio-gunerik sortu ikasle eta poliziaren artean.

Gure balorazioa oso positiboa izan da, pentsatua genuen bezala igaro da, tentsio gunerik gabe. 4 ikasleak ez dira atxilotuak izan, guk espero ez genuen bezala, baina epaiketaren zain daude, Foralek jarritako salaketaren ondorioz. Gaur argi utzi dugu Azaroak 17an ere borroka egun bat daukagula ikasleok, beste hezkuntza eredu baten alde, non ikasleon eskubideak bermatuko dituen, herri onen izaerarekin batera. Dena den argi uzten dugu gaurtik aurrera ikasleon hitza errespetatu eta onartua izan behar dela, guk argi daukagu gure helburuak eta ez dago gure iraultza geldituko duenik.

Hau dela eta, Nafarroako biztanleria gonbidatzen dugu Azaroaren 17an burutuko diren ekimen guztietan parte hartzera,batez ere 12:00etan autobus geltoki berritik aterako den manifestazio zaratatsuan parte hartzeko. Bukatzeko ez dugu Hezkuntza Murrizketen mobilizazioan gertatutako gertakariak (ikasle baten atxiloketa eta Foruzainen bortizkeria) ahaztuko, hemendik gure babes handiena epaituak izango diren 5 ikasleei (gaurko 4 kateatuak eta U-27an atxilotutakoa) eta deialdia egiten dugu indar polizialen probokazioetan ez sartzeko.

Azaroak 17 ikasleon borroka eguna, Hezkuntza eredu zapaltzaileen aurrean borrokan tinko darrai.

2 comentarios: