2011/11/29

Itxialdia Mañeruko eskolan Vascuenceren legea salatzeko

Sortzen Ikasbatuazen oharra:

Abenduaren 15ean Vascuencearen legeak 25 urte betetzen ditu, eta euskarak behar duen estatus juridiko egokia aldarrikatzeko Sortzen Ikasbatuazetik ekimena prestatu dugu Mañeruko herrian. Mañerun eskola zuten, baina herritarrek euskaraz ikasi nahi zutenez eta legearen arabera zonalde “ez” euskaldunean kokatua dagoenez, Nafarroako Gobernuak eskola itxi eta haur guztiak egunero bidaiatzera derrigortu zituen, horrek dakarren ezerosotasun eta arrisku guztiekin.

Lege hau iraganean oinarritutako legea delakoz, Mañeruko eskolan itxialdia egingo dugu zonalde “ez” euskalduneko guraso zein herritarrekin abenduaren 16, 17 eta 18an, herri eta auzo guztietan euskarazko irakaskuntza aldarrikatzeko.

Horretarako ekitaldi kultural zabala prestatu dugu bertako udalarekin bat eta izango diren ekitaldietan zein itxialdian parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu eskutitz honen bitartez. Ekimenaren garrantziaz jabetuko zarelakoan, bertan elkar ikusiko dugula ziur gaude, eta bien bitartean gure agurrik beroena bidaltzen dizugu, mezu hau zabaltzeko konpromisoa eskatuz.

Abenduak 16 de diciembre (ostirala-viernes)
11:30 Porrotx.
13:30 Harrera ekitaldia.
18:30 Herri kirolak eta Joaldunak.

Abenduak 17 de diciembre (larunbata-sábado)
10:30 Hezkuntza eta hizkuntza eragileekin bilera.
11:25 Txalapartariak.
11:30 Otamena.
12:00 Ataitz musika taldea (kontzertu didaktikoa).
13:30 Joxemiel Bidadorren poema musikatuak.
14:30 Txikientzako herri bazkaria (8€). *
15:00 Herri Bazkaria (15€).*
17:30 Trikipoteoa.
20:00 Karaokea.
23:00 Kontzertua.

Abenduak 18 de diciembre (igandea-domingo)
11:00 Alderdi politikoekin bilkura.
11:30 Tortotxiki Dantza taldea.
12:00 Ixabel Millet ipuin kontalaria.
13:00 Asanblada eta Mañeruko adierazpenaren aurkezpena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario