2011/11/25

Hezkuntza hezkidetzailea borrokatu!


Beste behin kalean gara. Beste behin indarkeriaz hitz egiten dugu Azaroaren 25 batean.

Berdintasunean bizi omen garen garai honetan, ikasleok emakumeon aurkako indarkeriaren kontrako egunean batzeko beharra sentitu dugu. Baina zergatik? Gero eta eraso gehiagoren berri daukagulako. Urruneko gertakariak direla emate du beti baina errealitate gordinak gogor kolpatzen gaitu, geroz eta hurbilagotik gainera.

Indarkeria, harreman eremu desberdinetan eta adierazpen ezberdinekin ematen da: tratu txarrak familiesparruan, jendarte bizitzan eraso sexualak eta lan munduan sexu jazarpena. Oinarrizko harreman-eremuetan erasoak modu ezberdinetan ematen direlarik. Askotan aipatu dugun bezala, hezkuntzaezinbesteko zutabea da pertsonen garapenean, baita jendartearen eraikuntzan ere. Honen bidartezrolak, baloreak, jarrerak… irakatsi eta transmititzen baitira.

Kontuan izanda hezkuntzak herrien eta pertsonen garapenean duen eragin eta garrantzia, ezin dugu ahaztu honen bitartez emakume eta gizonen arteko harreman hierarkikoak ahalbidetu, mantendu eta elikatzen direla.

Hori dela eta, ikasleok indarkeriaren aurrean erantzuteko konpromisoa azalduko dugu. Ez baitugu bestelako jendarte bat lortuko pertsona askerik gabe. Hau da, patriarkatuaren menpe egongo ez den hezkuntza beharrezkoa da pertsonak modu aske batean hezi gaitezen.

Guztion erantzukizuna da beraz patriarkatuari aurre egitea. Guri dagokigu hezkuntzak momentuhonetan indarkeriari egiten dion mesedea ikustaraztea. Ustezko berdintasun horrekin apurtu etaematen diren indarkeria kasuak eta adierazpen sexistak salatzea. Ikasleok heziguneetan emandaitekeen eta ematen den emakumeon kontrako indarkeria ikustarazi, deuseztatu eta salatuko dugu.Ezin dugu konplize bilakatu, are gehiago, konplizitate horrekin amaitu behar dugu.

Horregatik, batetik ikasleok hezkuntzan ematen diren edukien salaketa eta ondorengo eraldaketan lanegingo dugu. Eta bestetik, balore sexisten bir-produkzioaren gurpila etetea izango da gure lana.

Guzti hau gure eguneroko jarrerak irauliz hasiko da: gure hizkera, jarrerak, harremanak…zainduz.

Ikasleok ez dugulako erasotzaile gehiago sortuko dituen hezkuntza bat nahi kalera aterako gara, ikus dezatela ikasleok uholde feminista bat osatzera goazela!

Ikasle borrokaz hezkuntza sistema parekide bat lortuko dugulako! Hezkuntza patriarkarraren gainetik, ikasleok iraultza!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario