2011/11/17

UPNk eta PSNk euskararen aldeko mugimendua «ito» nahi dute


Euskara oztopatzeko politika dago Nafarroako Gobernuaren aurrekontuen atzean. Euskaraz bizi nahi dutenei egoera aldatzera dei egin die. Euskaraz ikasteko, 180.000 euroko laguntza aurreikusi du; atzerriko hizkuntzak ikasteko, 900.000koa. Euskarazko hedabideei, berriz, euro bakar bat ere ez die emango.
  • Euskaltegietarako diruaren gutxitzea. Kontseiluak ohartarazi du aurten 394.381 euro eman dizkietela euskaltegiei; datorren urtean, 280.000: %29 gutxiago. 
  • Hizkuntza kanpainetarako diruaren murriztea. Aurten 70.000 euro eman ditute hizkuntzaren aldeko kanpainetara; datorren urtean 55.000 izango dira: %21,4ko beherakada. 
  • Hedabideentzako atalean beherakada. Iaz 211.000 euro eman zizkieten hedabideei; datorren urtean euro bakar bat ez da izango: %100eko jaitsiera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario