2011/11/04

Nafarroako Gobernuak "gaztelera zaintzeko eta sustatzeko" saila sortu du Hezkuntzan

Herrialdeko ikasleek gazteleraz irakurtzeko orduan gaitasun handiagoa izatea eta ahoz eta idatziz hobeto komunikatzea nahi du, Iribas kontseilariak esan duenez.

Berrian argitaratutako albistea:

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Batzordeak "gaztelera zaintzeko eta sustatzeko" saila sortu du, herrialdeko ikasleei zuzendutakoa. Besteak beste, ikasleek gazteleraz irakurtzeko orduan gaitasun handiagoa izatea eta haiek ahoz eta idatziz hobeto komunikatzea nahi du gobernuak, Jose Iribas Hezkuntza kontseilariak gaur esan duenez. Horretarako, material didaktikoa prestatuko du exekutiboak.

Iribasek (UPN) azaldu du euskara eta "atzerriko" beste hizkuntza batzuk ikasteko-eta sailak badituela Nafarroako Gobernuak Hezkuntzaren arloan, baina ez zeukala "gazteleraren garapena zentralizatzeko eta koordinatzeko" tresnarik, eta horregatik sortu dutela aipatutako saila. "Gaztelerak ere zaintzeko eta sustatzeko beharra duela ikustarazi nahi dugu".

Ikusi dezakezuenez normaltasun osoz eta haiek sinetsi ere egiten ez duten faltsukeriz gezurtzen gaituzte egunero UPNk. Hau ikaragarria da!
Iruñerriko ikasleok UPNren hipokresia eta inposaketen aurrean hezkuntza irauli dezagun!

No hay comentarios:

Publicar un comentario