2011/11/08

Azaroaren 17an Ikasleon Nazioarteko Eguna! Manifestazioa 12:00etan Iruñeko autobus geltokitik!

Adi! Hurrengo egunetan informazio, bitarteko eta deialdi guztiak helaraziko ditugu. UPNren hezkuntza politikaren aurrean ikasleria kalera!

Zure ikastetxean greba eskakizuna egiteko eman beharreko papera eta firmen taula:

(Eskakizunean greba 3. ordutik aurrera eskatzen da, zure ikastetxean 2. ordutik aurrera eskatu nahi baduzu eskakizunaren azken atala aldatu beharko duzu)

«UPNren hezkuntza politika ustelaren aurrean, Ikasleon Nazioarteko Egunean ikasleria kalera»

Azaroaren 17an mobilizatzeko arrazoiak:



-Vascuence-ren legea: Nafarroa hegoaldean ikastola publikoak debekatuak daude eta euskara ez da ofiziala.

-Foru dekretua: Irakasleen autoritatea handitu eta eskubideak murriztuz ikasleon hitza jan duen dekretazoa.

-Curriculum arrotzak: Madriletik inposatzen duten materiarekin guk heztera derrigortuak daude irakasleak, eta 2010etik Espainia aintzat hartzen duten liburuei bakarrik eman diete diru-laguntzak, Euskal Herria aintzat hartzen dutenei dirulaguntzak kenduz.

-Murrizketak: Oinarrizkoa den hezkuntzan inoiz ikusi diren murrizketarik bortitzenak burutu dituzte; AHTan, Gaztelaniarentzako departamentu berrian edo Yolanda Barcinaren soldata %33 igotzen despilfarratzen duten bitartean.

-TIL ereduaren inposaketa: Hezten eta euskalduntzen ez duen hezkuntza eredu arrotza. (Adib.: etika kendu historia ingelesez emateko)

-Bologna: UPNAren merkantilizazio eta pribatizaziorako bidea. Santander bezalako bankuen esku utziz.

-Jai egun arrotzak: Espainiatik "Hispanitatearen eguna" edo "Konstituzioaren eguna" inposatzen zaizkigu, gure egutegi propioa eratzea debekatuz.

-Lan munduan barneratzeko zailtasunak: Euskal Herriko gazteria gaixotasun kroniko bat jasaten ari da, langabezia, gazteriaren %40langabezian dago eta.

Arrazoi hauek eta beste hainbeste dira sistema hau errotik kentzeko arrazoiak. Beraz, ikasle 17an GREBARA, ez onartu inposiziorik. Altxa aulkitik eta borrokatu!

MANIFESTAZIOA 12:00etan Iruñeko Austobus Geltokitik

--------------------------------------------------------------------------------------------------

<<Frente a la politica educativa hipócrita de UPN, el Día Internacional del Estudiante a la calle>>

Razones para movilizarse el 17:

-Ley del vascuence: En el sur de Navarra los centros públicos de modelo D están prohibidos y el euskera no es oficial.

-Decreto foral: Decreto que ha reducido los derechos de los estudiantes y ha aumentado la autoridad del profesorado dejando sin valor la opinión de los estudiantes.

-Curriculum impuesto: Los profesores están obligados a enseñarnos la materia impuesta desde Madrid y desde el año 2010 el Gobierno Navarro a quitado las ayudas económicas a todos los libros de texto que tuvieran el termino Euskal Herria.

-Recortes: La educación pública Navarra ha sufrido el mayor recorte jamás visto mientras Yolanda Barcina malgasta el dinero en el TAV, subiéndose el 33% el sueldo y creando nuevos departamentos en educación "para proteger la lengua castellana".

-Imposición del modelo TIL: Modelo que ni educa ni ayuda al euskera. (Ejemplo: quitar ética para poner historia en ingles)

-Bologna: Mercantilización y privatización de la UPNA, dejándolo en manos del Banco Santander.

-Días festivos impuestos: Nos prohiben crear un calendario propio desde Madrid, imponiendo días como el Dia de La Hispanidad y el de la Constitución.

-Problema juvenil en el mundo laboral: El 40% de la juventud de Euskal Herria se encuentra sin trabajo.

Estas y otras muchas son las razones para cambiar este modelo educativo de cuajo. Así pues, el 17 todos a la huelga, no consintamos imposiciones. Levanta de la silla y lucha!

MANIFESTACION a las 12:00 desde la estación de Autobuses de Pamplona

No hay comentarios:

Publicar un comentario