2012/06/26

Heteronormak irauliz, askatasunean hezi!

Ikoitz Arrese eta Maite Kintanillaren artikulua, Ikasle Abertzaleak-eko eledunak:

Ikastolako matrikulazio paperaren aurrean dago Aiert parez pare. Gu hari begira gaude eta hutsuneak, berriz, betetzeko zain. Aitaren izen abizenak laukitxo batean jarri behar dira, amarenak bestean. Amorruz boligrafoa hartu eta Aita hitza ezabatu du Aiertek. Ama jarri du alboan.

Txirrinak jo du eta berriz ere Malen urduri dago. Amantala soinetik kendu eta gelatik korrika atera da. Guztiak begira geratu zaizkio. Arnas estuka eskola sarrerara hurbildu da: “Kaixo Aita, kaixo Mikel, goazen arin etxera” esan die betiko legez. Aita bere bikotearekin eskolara bila etortzen zaion aldiro berdina esaten du, norbaitek ikus lezakeenaren lotsaz.

Ihauteriak gainean dira Yahiaren herrian. Aukeratu dute ikastetxean jantziko duten mozorroa: Pirritx eta Porrotx. Baina Yahia haserre dago. Berak Pirritx izan nahi badu ere, Porrotx izan beharko duela aditzen du behin eta berriz. Yahiak hala ere, badaki bibotedun sudurgorriaren azpiko mozorroan nor ageri den.

“Irati, nor gustatzen zaizu, Aitor ala Markel?” Irati ixilik gelditu da berriz. Aitor gustoko du, baina Leirerekin egotea izugarri gustatzen zaio eta Olatzen irribarrea ikaragarri maite du. Oier aldiz, lagun bikaina da. Lagunen galdera horiek ordea, erantzun posible bi baino ez dituzte, antza.

Ikasgai oso bat gorputzeko atal ezberdinak ikasteko, bata zein bestearen funtzioak ezagutzeko. Haur bat izateko bidea pausoz pauso memoriaz ikastera behartua. Baina orain ispilu aurrean paratu da Aratz, bere gorputzari begira. Eta ikasitakoa buruan, ez du oroitzen nola gozatu, ez daki inoiz inon norbaitek hori nola egiten den erakutsi dion. Bere gorputzaren aurrean ezezagun sentitu da.

Aztoratuta daude gaur 4. DBHko ikasleak. Oihuka eta urduri, nobedade baten aurrean egongo balira legez. “Zer gertatzen zaizue?” Galdetu du harrituta norbaitek. “Sexualitate tailerra daukate” izan da erantzuna. Nobedadea bai, ikasle guztientzat.

Milaka gazte mendiz mendi. Lehenbiziko aldiz doaz Hodei, Auritz, Eneko eta Hiart bertara. Ilusioz iritsi dira helmugara. Eta bertan lehenbizikoz baita, dutxatuko dira laurak batera. Urduri daude elkarri esaten ez badiote ere. Gunea askea omen da, baina horretarako ekin egin behar. Enekok Ioritz eta Xan ezagutu ditu hitzaldi baten ostean, gustura dago haiekin. Eta bere golkorako pentsatu du… "gaur bai, iraultza nire baitan hasten da. Eurekin ligatzen saiatuko naiz”.

Egunerokoan, heziguneetatik hasita, hamaika oztoporen adibide ditugu Aiert, Yahia, Auritz, Hiar edota Iratiren istorioak. Izen baten pean, atxikitutako izaera bat.

Txikitatik entzuten zer izan behar garen, indarrez inposatuz zer maitatu behar den… dioZapalduen Olerkiak. Egungo sistema kapitalista patriarkarrak heteronorma oinarri hartuta eredu zurrun eta hertsi bat inposatzea du helburu, bere biziraupenaren mesede. Familia eredu bat, harreman eredu jakin bat eta erreprodukzio hutsa oinarri.

Sistemak berak, boteredunen beharretara egokitu eta eliteek erabakitako rol eta normen arabera funtzionatzen du. Heteronorma da inposatzen digutena. Neska edo mutil jaio, soineko larrosa ala kamiseta urdina jantzi, obeditu, gizonezkoek gidatutako munduaren barruan egon, bertakora egokitu, edo bertatik at uzten zaituzte. Nirekin zaude ala nire kontra. Gizonezkoa, zuria, diruduna eta heterosexuala. Hori da nahi duten jendarte eredua.

Sistemak biziraun dezan beharrezkoak zaizkion balioak sortu, garatu eta definitzen ditu. Botereak erabakitzen du balio bakoitzaren mugak zeintzuk diren, eta ariketa hori da manipulazioaren gailurra. Eta beste behin ere, hezkuntza erabiltzen du horretarako tresna gisa. Balio horien garapena jaiotzen garenetik hasten den prozesua da. Jendartean ezarrita dauden arau sozialek erakutsi nahi digute gazte-gaztetatik nolakoak izan behar dugun, zer maitatu behar dugun, nolako harremanak garatu behar ditugun, zer eta nor gustatu behar zaigun … azken batean, zer den zuzena eta zer ez, eurek gu zer izatea nahi duten.

Baina hau guztia aldatzea posible da, iraultza gure baitan hasten da. Egungo harreman ereduak landuz, aztertuz eta eraldatuz, benetako askapen prozesua abiatzea lortuko dugu. Heteronormen kateak hezkuntzan ere hautsi behar ditugu. Egungo sistemak hezkuntza baliatuz inposatutako generoen baitako heziketa garatzen duela jakitun, Euskal Herriak behar duen eskola eredu askatzaile eta hezkidetzailea eraikitzen jarraitu behar dugu euskal ikasleok. Generoetatik at, ikaslea bere hezkuntza prozesuan protagonista izango duen eskola borrokatzen jarraituko dugu. Hezkidetza hezigunez hezigune landuz lortuko dugu hori.

Korridoreetan, ikasgeletan, patioan, norbera bere gorputzarekin, lagunekin, ezezagunekin, kalean, auzoetan… ekainaren 28an bezala, urteko egun guztietan, euskal ikasleok eskola eredu askatzailea borrokatuz, heteronormak irauliz, garena aske izanda, harreman ezberdinak landu, sexua gozatu eta askatasunean heziko gara.

Irakasle kaleraketa erraldoia espero da

2012/06/20

SORTU LEGEZTATUA!


        Espainiako Auzitegi Konstituzionalak arrazoia eman dio ezker abertzaleko alderdiaren babes helegiteari. Auzitegiak dio Sorturen sustatzaileei alderdi politikoa eratzeko eskubidea urratu egin ziela Gorenak. Hiru boto partikular izan dira. Iturri batzuek diote aldeko sei boto izan direla eta kontrako bost. 2003an hasi ziren ilegalizazioak. Sorturen bultzatzaileek bihar agerraldia egingo dute Bilbon, erabakia baloratzeko.

        info+: BERRIA , NAIZ

Barcinak beste 132 milioi € murriztuko ditu. NUPeko gastuak adibidez %5ean murriztuz



HEZKUNTZA PUBLIKOA EZ DAGO SALGAI!

Albistea Berria egunkarian:

Duela hiru asteko iragarpen horrek UPNren eta PSNren arteko gobernu haustura sortu du. Yolanda Barcinak iragarri du unibertsitate publikoaren gastuak %5 murriztuko dituztela, parlamentuaren ohiko gastuak %12 eta erakunde publikoena %25.

Nafarroako Gobernuak 132 milioi euroko murrizketak onartu ditu, defizit helburuak bete ahal izateko asmoz. Duela hiru aste iragarri zuen neurria UPNk, eta horrek PSNren eta bien arteko gobernu haustura ekarri du.

Yolanda Barcina lehendakariak unibertsitate publikoaren gastuak %5 murriztuko dituztela esan du, parlamentuaren ohiko gastuak %12 eta erakunde publikoena %25 —bereziki, inbertsioak—.

Barcinak esan du murrizketa horiek ez dutela eraginik izago gastu zehatz batzuetan. Hau da, osasuna, hezkuntza publikoa, gizarte zerbitzuak, mendetasuna, errenta, langabezia saria eta AHTrako diru sortak ez dira murriztuko, presidentearen hitzetan.

PSN oposiziora pasatu zenetik, lehendabiziko gobernu bilkura izan da gaurkoa.

2012/06/19

Ikasle Abertzaleak Nafarroako parlamentuan izan gara

Ikasle Abertzaleak-eko Eneko Alkalde kidea Nafarroako Parlamentuko Hezkuntza Komisioan izan da ikasleok nafarroan ditugun problematika ezberdinen inguruan mintzatzeko. Hona bideoa:

Kaka mordoa Iribasentzat


Gaur goizean, Sortzen-Ikasbatuaz-eko kideek Nafar Gobernuko Hezkuntzako Kontseilariari "berak hezkuntza komunitateari emandakoa itzuli" diote.

Polizia Foralaren jarrera salatu dute: argazkiak ateratzen ari ziren argazkilariei argazkiak borrarazi egin die eta Sortzen-Ikasbatuazeko kideei kaka uzteagatik salaketa mehatsua egin die."

Sortzen-Ikasbatuazen oharra:

KAKA GEHIAGORIK EZ, HEZKUNTZA SISTEMA PROPIOA ORAIN!!

Euskara debekatua, zentsuratutako testu liburuak, murrizketak, dekretuak, tasen igoera eta inposizioak orokorrean dira estatuetatik eta egungo hezkuntza sistemetatik datozkigun kakak. Hamaika aldiz salatu dugu Sortzen Ikasbatuaz elkartetik gure herriaren kontrako eraso andana eta beti gure alternatiba plazaratu: Hezkuntza Sistema Propioa.

Euskal Herriko Hezkuntza Sistema Propio batean, euskara eta euskal kultura, Euskal Curriculumaren bitartez, lehentasuna izango dira ikasgelatan. Hezkuntzaren kalitatea ardatz izango da murrizketak saihestuz eta inbertsioak ziurtatuz jendartearen aukera berdintasuna bermatuz.

Demokrazia eta hezkuntza komunitatearen parte hartzea oinarri izango dira eskola parekide, inklusibo eta laikoaren bidean, denok baitugu zer esaterik.

Honengatik guztiagatik gaurkoan irudikatu nahi izan dugu kaka guztiei uko egiten diogula eta egungo ereduarentzat alternatiba badagoela eta alternatiba horrek Sortzen Ikasbatuazen proiektuak jorratzen duela. Hezkuntza Sistema Propioaren bidean denok gara beharrezkoak eta bada garaia inposatutako kaka guztiei ezeko borobila esatea eta gure proiektua, Euskal Herriak behar duen proiektua martxan jartzea.

Garbi dezagun oraina gure herriak behar eta merezi duen Hezkuntza Sistema Propioa garatzeko.

Inposaketa gehiagorik ez, Hezkuntza Sistema Propioa orain!!!

2012/06/14

SEGIk haren bideari amaiera emanen dio

Albistea esteka hauetan: GARA - BERRIA


SEGI gazte erakundearen izenean Amaia Elixirik eta Txomin Catalognek atzo adierazi egin zuten erakundeak haren ateak itxiko dituela baina euskal gazteria ez dela etxera bueltatuko. Azken ekitaldi nazionala Itsasun izanen da heldu den ekainaren 24an, 17.00etan.

Lus Goñi, Xabier Sagardoy, Aritz Azkona, Mikel Jiménez eta Maider Caminos 6 urteko kartzelara kondenaturik

Albistea HEMEN sakatuz irakurri


Hau salatzeko, elkarretaratzea burutuko da bihar 19:00etan Iruñeko Udaletxe Plazan, beraz, ikasleriari hara gerturatzeko deialdia egiten diogu

Hurrengo bideoan Luis Goñik, Aritz Azkonak, Maider Caminosek eta Alberto Lopezek azken urteetan bizitakoa kontatzen dute: atxiloketa, tortura, espetxea...

Hezkuntza publikoaren aldeko martxa berdea antolatu da Nafarroan

Errepresioa salatuz eta aldaketa bultzatuz Grebalarien Kolektiboa sortu dugu hainbat kolektibok

Informazio guztia HEMEN sakatuz aurkitu


Hainbat pertsona atzo Hezkuntza Departamentuan ixten saiatu ziren

Topatu.info-k adierazi duenez Jose Iribas Nafarroako hezkuntza sailburuarekin bildu nahi zutela helarazi zuten, hainbat gurasok eta irakaslek hezkuntza departamendua okupatuz. Iribasek ez zituen hartu eta foruzaingoak indarrez kanporatu zituen.

Oharra:

Gaur, asteazkena, hezkuntza departamentuan gurasoak eta irakasleak bildu gara. Asanbladan informazioa elkartrukatzeaz gain, Iribasekin hitzordu bat eskatuz lau lagun igo dira. Lagun hauei helarazi die, ez zela haiekin bilduko eta nahiz izanez gero, itxon zezatela. Lau lagun horiek asanbladari hori helarazi eta asanbladak, guztiok Iribasen bulegora igotzea erabaki du.

Bertara “gabinete burua”, azpiegituren arduraduna eta hezkuntzako zuzendari orokorra agertu dira. Hauen proposamena: gure izenak emateko eta deituko gintuztela bileraren batera. Asanbladak ezezkoa erantzun du. Iribasekin hitzordu bat zehaztu gabe ez genuela alde egingo; Nafarroako jendarteak aski argi utzi duela hezkuntzan ezartzen ari diren murrizketen aurka dagoela, eta Iribasek jendarteak eskatzen diona egin behar duela: AHT bezalako obrak bertan behera utzi eta zerbitzu publikoetan inbertitu.

Hitzordurik jarri gabe, 17:30ean, Foruzaingoak indarrez eta bultzaka atera gaitu. Gurekin, TVE-ko kamara bat egon da denbora guztian, eta erretenituta mantendu dutenez, azkena izan da ateratzen

2012/06/13

22an Txantreako ikasle eguna!

Egitaraua:
  • 10:30 Futbito txapelketa ( Aurrez apuntatu ikastetxetan edo herriko tabernan asteazkena baino lehen) (Ezkaba plazan)
  • 11:30 Jokuak (Ezkaba plazan)
  • Kalejira Ezkaba plazatik Euskara plazara
  • 14:30 BAZKARIA Euskara plazan ( BONOAK 5€)
  • Bazkaldu eta gero animazioa
  • 17:30 Kalejira Auzoan zehar
  • 19:30 Ezkaba plazan musika eta giro ona. Animatu eta atera zaitez abestera!
  • Bokatada! (Bokata + kaña 4,5€ Herriko tabernan)
  • GAUA EZ DA BUKATU, JAIA HERRIKO TABERNAN
Bazkarirako bonoak ikastetxetan herrikon eta akelarren.
Txantreako Ikasle Batzordea

Hezkidetza lantzeko gida

28an Iruñerriko ikasleok topaketetara!

Afarirako txartelak salgai daude jada. Ikastetxeetan Ikasle Abertzaleko lagunei eskatu edo Karmen kaleko Herriko Tabernan eskuratu.


Egitaraua:
  • 12:00 JOLASAK! Zaldi zuria atarian
  • 14:00 BAZKARI AUTOGESTIONATUA (zurea eraman!) Karmen kalean
  • 16:00 BAKARLARIA Karmen kalean
  • 17:00 TOPAKETAK! Mañueta frontoian
  • 19:00 EHko EGOERA POLITIKOAREN IRAGANA, ORAINA ETA GEROA Zabaldin
  • 21:00 TRIKIPOTEO Nabarreriatik
  • 22:00 GAIXOA NI... Udaletxean
  • 22:00 AFARIA Deskalzosen (7€)
  • 01:00 BARAÑAIN KONKISTATZERA! (karro eta edariarekin)

2012/06/11

Ekainaren 23an mani zirkular zaratatsua


Herri Ekimenaren oharra:


Azken hilabeteotan UPSNren Gobernuak burututako murrizketen aurkako mobilizazio sektorialen ondotik (Hezkuntza, Etorkinak, Oinarrizko Errenta, Dependentzia, Osasungintza, e.a.), ekainaren 23an Herri Ekimenak burutuko duen manifestazioak amaiera emanen die uda aurreko mobilizazioei.

Iruñeko kaleetan barna borroka sektorial guztien aldarrikapen bateratua burutuko dugu. Elkarlana oinarri, geldi ditzakegu, orain inoiz baino beharrezkoagoa da, krisia eragin dutenak salbatzeko milaka milioi euro emanen dizkietela iragarri berri dutenean, kalera atera behar dugu.

HERRI EKIMENEtik eragile, talde, sindikatu eta herritarroi oro har DEIALDIA ZABALDU ETA MOBILIZAZIOAN AKTIBOKI PARTE HARTZERA ANIMATZEN DITUGU. EREDU PUBLIKOAREN ALDE BORROKA EGITEAK MEREZI DUELA USTE BADUZU, EZ ZALANTZARIK IZAN, ZURE INGURUKOAK GONBIDATU!

Manifestaziora zarata ateratzen duen edozein gailurekin joateko deia luzatzen dugu ere. Entzun behar gaituzte eta entzunen gaituzte. Animatu eta parte hartu!

2012/06/08

10.000 sinadura hezkuntzako murrizketen aurka

Hezkuntza komunitatearen oharra:


MURRIZTEA EZ DA KONPONBIDEA - ATZERAPAUSURIK EZ!


Berriro ere hezkuntza komunitateko hainbat eta hainbat ordezkari elkartu gara gaurkoan argi uzteko ez dugula planteatutako murrizketa bat bera ere onartzen, eta hezkuntza komunitatea ez dagoela kalitatean atzera pausurik emateko prest.

Goiburuko tituluarekin eta Herrikoa, Sortzen Ikasbatuaz eta gainontzeko hezkuntza komunitateko partaideek (sindikatuak, PAS, ikasleak…) adostutako testu batekin sinadura bilketa burutu da. Honen ondorioz milaka sinadura bildu dira, Herri Ekimen Legegile bat gu ordezkatu beharko zigukeen parlamentuan aurkezteko adina.

Bere ohiko zorroztasunarekin Barcina presidenteak esango du beste milaka nafarrek sinatu ez dutela eta beraz, murrizketen alde daudela. Hori gezurra esatea eta manipulatzea da, beste behin ere.

Sinatu duen jendeak, testua irakurri du eta sinatzen zuenaren jakitun zen, ordea, gauza berbera esan dezakete egungo UPN-PSN gobernuko bozkatzaileek? Hauteskundeetan oinarrizko zerbitzu publiko guztiak murrizteko programarekin aurkeztu izan balira, zalantzak ditugu jendeak bozkatuko zituen edo ez.

Honengatik guztiagatik UPN-PSN Gobernuari gezurra eta manipulatzeari utz diezaiola exijitzen diogu eta Nafarroan murrizketak ez aplikatzea eskuduntzak baititu Nafarroak hezkuntza kalitatea eta zerbitzu publikoena orokorrean mantentzeko.

2012/06/06

"Peligro nazional" izateagatik ikasleak Nafarroako liburutegitik desalojatuak, identifikatuak eta mehatxatuak

Espainiako printze ta printzesaren etorrerarengatik 15:00etan sekretak Nafarroako liburutegi nagusian sartu dira liburutegian ikasten geunden gazte guztiak identifikatuz. Ondoren, polizia nazioanal ugari sartu dira liburutegi barnera mehatxupean desalojatzeko. Zergatik gazteak bakarrik desalojatzen zituzten galdetzean urduri jarri ta mehatxuka jarraitu dute urrengoan hesi bat hartu ta burura botako zigutela esanez. Adierazi digutenez, han geunden gazteak "peligro nazional" ginen. Iruñerriko Mendebaldea auzoa kolore guztietako poliziaz eta mamarratxo trajedunez beterik egon da bi egunetan zehar.

Borboiak agertu arte hainbat alditan identifikatu ta katxeatu dituzte ingurutik zeunden gazteak. Pertsonajeak iristean hainbat tirabira sortu ditu poliziak gazteren bat besotik hartuz baina asuntuak ez du gehiagora jo. Gazteon beldur direla argi ta garbi ikusi da gaur. Polizi ta borboi, ez zaituztegu hemen nahi. Alde hemendik behingoz!

NUP selektibitatearen aurka dekoraturik. Bihar kontzentra 10:15tan!



2012/06/05

Gaur (astezkena) printzeen etorrerarengatik Nafarroako liburutegi publikoa desalojatu eta sarrera ukatuko dute

Berriz ere Iruñerrian izango ditugu Espainiako printze eta printzesa. Behin honetan Bartzina andreak hainbat lekutara eramango ditu eta leku horien artean Nafarroako liburutegi publiko nagusia egongo da (Mendebaldean dagoena).

Liburutegian adierazi digutenez, arratsaldeko 15:00tan barruan dagoen ikasleria desalojatuko dute, 17:00ak aldera etorriko dira eta 19:00ak arte ezingo da inor sartu. Salatu nahi duguna da liburutegiaren zerbitzu publikoa ukatuko digutela selektibitate garaian ta kurtso bukaeran gauden honetan. Ezin dugu onartu sistema mediebaleko pertsonai espainiar hauek Euskal Herrira etortzea eta Barcinarekin batera egunkarietarako argazkia ateratzera joatea ikasleriak haren ondorioak pairatzen dituen bitartean. Aski da! Ez zaituztegu ez hemen ez inon nahi!

15:00tan liburutegian dagoen ikasleriari handik alde ez egiteko deialdia egiten diogu.

Ikasleok ere espetxeak apurtu!

Espainiako Barne Ministroa izan dugu gaur Iruñerrian makroespetxe berriaren aurkezpenean (Norte II). Honen aurrean hainbat kolektibok deituta pertsona mordoa bildu dira.


Iribasek antolatutako akto batean hainbat ikasle eta irakasle haren aurka agertu dira


Barcinaren murrizketa berriek, aurten AHTan gastatuko duena osatzen dute


    

2012/06/04

Selektibitatearen aurrean, Euskal Curriculuma!


Beste urte batez ere selektibitate basati eta espainolista egiteko egunak iritsi dira. Berriz ere, espainiar curriculumean oinarritutako 3 egunetako azterketa arrotz baten bidez, ikasleok, batxilergoan zehar barneratutako edukiak baloratzeko azterketa itogarria dugu hau.

Honen aurrean, ikasle eta abertzaleok, selektibitateri ezezkoa adierazi eta Euskal Curriculuma aldarrikatuko dugu.

NUPen burutuko diren ekimenak:
  • Ekainak 6
    • Eskuorrien banaketa masiboa campusean
    • “Bienvenidos a la selectividad española” dekorazioa
  • Ekainaik 7
    • “Selektibitatearen aurrean, Euskal Curriculuma” kontzentrazioa

NAIZ komunikabidea sortu da!



2012/06/02

10.000 ahots batu gara Iruñean hezkuntza erreformari ezetz esateko

Milaka herritar batu gara gaur Iruñeako kaleetan Sortzen Ikasbatuaz eta Herrikoia elkarteek egindako deialdiari jarraiki.

Ikasle Abertzaleak-ek ere bat egin du mobilizazioarekin hainbat eragile eta sindikaturekin batera.

Bertan, Wert espainiar hezkuntza ministroak inposatu nahi digun hezkuntza erreformari ezetz esan diogu eta murrizketak aplikatu ez ditzala exijitu.

Gaurkoan ere, argi eta garbi gelditu da hezkuntza komunitatea osatzen dugu ikasle, hezitzaile, guraso eta herritarrek ez dugula inposaketarik onartuko.

EPPKren adierazpena

Egoera sozioekonomikoari buelta

Hitler Nafarroa Bizirik-ekin haserre

Bilgune Feministaren kritika Wert-en dekretuari

Irakurtzeko HEMEN klik egin!

2012/06/01

M31ko greba eskubideen alde. Erreforma antisozial eta inposaketa espainolei EZ!

Ekinklik argazki galeria


Murrizketen kontrako giroak ez du behera egin Iruñeko karriketan; alderantziz, azken egunotako manifestaziorik jendetsuena izan da Nafarroako hiriburuan, funtzio publikoko langileen greba egunean.


Handiena. Iruñeko karrikak zeharkatu dituen jendetsuena, hilaren 22an hezkuntzan lehen greba eguna egin zutenetik. Halakoxea izan zen atzo Nafarroako hiriburuan eginiko manifestazioa. Irakasleek hirugarren greba eguna zuten atzokoa, eta haiekin bat egin zuten funtzio publikoko gainerako langileek. Sumatu zen karriketan. Hilaren 22ko manifestazioan 12.000tik goiti pertsona atera ziren kalera, eta atzo kopuru hori gainditu zutela zalantzarik ez zuten antolatzaileek. Autobus geltoki zaharretik abiatu zen protesta, eta Nafarroako Gobernuaren egoitzaren aurrean amaitu zen, Karlos III.a etorbidean. Manifestazioaren burua ia helmugan zegoenean atera ziren autobus geltokitik azken manifestariak. 

Parte hartzaileen kopuruak gora egin zuen, eta gora egin zuen, halaber, haien haserreak. Haserre hori agerian gelditu zen pankartetan irakurtzen ahal ziren leloetan, ibilbide osoan entzun ziren oihuetan eta sindikatuetako ordezkarien diskurtsoetan. Nafarroako Gobernuko partaideei mezu garbia helarazi nahi izan zieten manifestariek: onartutako murrizketak bertan behera utz ditzatela; edo eman dezatela dimisioa.

Manifestazioa 12:20 aldera hasi zen. Ordu horretan autobus geltoki zaharraren parean egin zuten bat, bertzeak bertze, Nafarroako Unibertsitate Publikotik ailegatutako ikasleek. Gaua campusean eman zuten, protesta gisa, itxialdian. Iruñe ondoko herrietatik ere, elkarrekin eta zutabeak osatuz, jende anitz ailegatu zen manifestazioa hasten zen tokira.

Ohi bezala, Espainiako Polizia jarri zen manifestazioaren buruan. Azken manifestazioetan bezala, halaber, helikopteroak jarraitu zien herritarren urratsei, ibilbide osoan. Nafarroako Gobernuaren egoitzaren aurrean, berriz, Foruzaingoa jarri zen eraikina babesten. Haietako batek argazkiak egin zizkien manifestariei. Foruzainen eta manifestazioko hainbat parte hartzaileren artean, hain zuzen ere, tirabirak izan ziren atzo, protestaren amaieran. Gazte talde bat Nafarroako Parlamentuaren egoitzara hurbildu zen, eta denbora tarte labur batez errepidea itxi zuen, Navas de Tolosa karrikan eserita. Ikasleak sakabanatu egin zituzten Foruzaingoak eta Espainiako Poliziak.

Aldatu, edo alde egin

Sektore publikoa borrokan. Murrizketarik ez leloa idatzia zuen pankarta batek zabaldu zuen atzoko manifestazioa. Ez zen bakarra izan, hala ere. Hezkuntzako mezuak izan ziren protagonista, batez ere. Nafarroako hamaika ikastetxetako kideek erakutsi zuten nork bere pankarta, eta manifestazioan behin baino gehiagotan eskatu zioten Hezkuntza kontseilari Jose Iribasi dimisioa emateko. Osasunaren esparruko leloek eta mezuek ere izan zuten tokirik atzoko protestan. Hezkuntzaren eta osasunaren arloko murrizketen aurkako oihuak izan ziren nagusi, kalitatezko zerbitzu publikoen alde.

Nafarroako Gobernuaren egoitzaren aurrean sindikatuetako ordezkariek hartu zuten hitza, protesta amaitzeko. Eta ibilbide osoan entzun zen mezua berretsi zuten: «Gobernuak herritarron eskubideen alde egin nahi badu, utz ditzala murrizketak bertan behera; alderdi eta erakunde guztiei exijitzen diegu herritarren aldeko politikak jar ditzatela martxan; hori egiteko prest ez badaude, alde egin dezatela», eskatu zuen LABeko Isabel Artiedak.

Biharko ere manifestaziora deitu dituzte herritarrak Iruñean. 18:00etan abiatuko da, Antoniutti parketik. «Espazio publikoak okupatzen jarraitu behar dugu», erran zuen EILAS sindikatuko Amaia Zubietak. Orain artekoaren gisako erantzun zabala espero dute sindikatuek. 

Argazki galeria hemen!

M30 ikasleok NUPen itxialdi eta borrokan!

Ateak Ireki komunikabidearen bideoa:


M30 NUPen itxialdia: Kronika

Iruñerriko ikasleok 19:00ak pasata Iruñeako autobus geltokian bildu ginen NUPera abiatzeko eta han gaua pasatzeko joku, asanblada, bideo eta material prestaketa artean. NUPera 20:00ak aldera iritxi eta gaua iristen zen bitartean ikasle gehiago batu ziren ekimenean 50-60 ikasle bildu arte. Esan behar da ere Iruñerriko eta Nafarroako beste hainbat ikasle haien ikastetxeetan itxialdietan egon zirela.

Auzolanean lan guztiak banatu genituen, nahiz eta afaria prestatzeko sua lortzeko kriston odisea bizi izan genuen, eta ikasleria solasean, kartetan jolasten ta futbolera jolasten aritu zen gaua iritxi arte. Nahiz eta belar gainean lo egiteko asmoa izan eraikuntza barnean lo egin genuen. Belardia ureztatzeko ur-txorroak hasiko zirela esan ziguten eta seguratei barnean lo egiteko eskatzean hauek baietza eman ziguten.

11:00tan  ikasle guztiok asanblada bat burutu genuen. Hemen, erreforma honen ondorioak aztertu, hezkuntzaren egoera labur eztabaidatu eta 31ko greba planteantu eta planifikatu genuen. Hau bukatzean afaldu egin genuen (xolomo baino tomate gehiago zeukaten bokatak) eta solas eta jokuekin jarraitu genuen, beste batzuk unibertsitatean eskalada eginez apaintzen aritu ziren bitartean.

Lotarako ordu gutxi geratzen zirela batzuk lo-zakuetan sartu eta beste batzuk bideoak ikusten jarri ziren. Azkenik aipatzekoa da nahiz eta lotara joan gehienok ez genuela lorik egin, ratutxoro zerbaitek asaldatzen baigintuen (norbaiten gainean eraikitzen ari ziren baso dorrea erortzea, seguraten mobiletara deitzea, NUPeko argiak piztea, garbitzaileak etorri eta gure inguruan garbitzen hastea...). Honek ondoriak izan zituen gure hurrengo eguneko aurpegietan nahiz eta gogoz eta indarraz jardun ginen egun osoan erreformen aurka eta gure eskubideen alde.