2012/02/23

Iribas: "Biktima bakarrak ETAk sortutakoak dira"


Hori da gure hezkuntza kontseilari maiteak gaur Bilduri erantzundakoa. Comunión y liberacion sektako kidea den José Iribasek (Opus Deitik eratorria) gai hau egoki kontrolatzen ez duela argi dago. Zer dira ba GALek hildakoak, Mikel Zabalza, Angel Berroeta donibaneko bizilaguna, Muguruza...edota zure partiduak kondenatzen ez duen frankismoak hildakoak? Egunero, dena okerrago..


Albistea Diario De Noticiasen ikusteko hemen klikatu

Iribasen hitzei iritzi artikulu bat

Hezkuntza herriarentzat!

Gasteizko DBH eta Batxilergoko Ikasle Abertzaleek hezkuntza herriarentzat dinamika aurrera eramaten ari dute. Martxoaren 3an eztabaida orokorra burutuko dute gaztetxean. Orain dela egun batzuk formakuntzarako txostena kaleratu zuten eta orain dela gutxi gaur egungo hezkuntza sistemaren aztertzea eta kritika den bideoa kaleratu dute. Hemen daukazue ikusgai:

2012/02/22

Martxoak 7 ikasle prentsaurreko masiboa. Etor zaitez!


Hau dela eta Martxoaren 7an Ikasle Abertzaleak antolakundeak dei egiten diogu Iruñerriko ikasle orori 11:30etan Burgoen enparantzan (Udaletxe atzean) egingo den prentsaurreko masiboan parte hartzera. Prentsaurreko honetan aditzera emango dugu martxoa osorako finkatutako mobilizazio eta ekintza egutegia. 

Aurreratu nahi dugu ere MARTXOAREN 22an IKASLE GREBA burutuko dela NAFARROA OSOAN. Greba honetarako lantaldeak sortzera animatzen zaituztegu ikastetxe guztietan eta D eredukoak ez diren ikastetxeak mugitzen hastera egun honetan parte hartu ahal izateko ere. Edozertarako laguntza behar baduzue gurekin kontaktatu komunikazioa.irunerria@gmail.com.

Ikasle eta Gazteak Nazioarteko Elkartasun astean

2012/02/21

Otsaileko ABIAN!

Sarean da dagoeneko otsaileko ABIAN! Baina zer da hori? Hilabetekari xume bezain aberatsa da. Munduan zehar Ikasle Mugimendua ez dago geldi, borrokan ari da, ABIAN da! Baian guk zer dakigu beraien borrokaren inguruan? Ezer askorik ez. Ba nahikoa da!Ikasle Abertzaleok oso garrantzitsua deritzogu munduko edozein txokotan egiten ari diren borroketatik ikasi eta gure ekarpena egitea. Horrela bakarrik, eta guztion borroketatik ikasiz eta eraikiz iritsiko baikara benetako Euskal Eskola Nazionala eraikitzera.

Asko dago kontatzeko eta ikasteko ordea Munduko Ikasle Mugimendu ezberdinen inguruan. Horregatik hilabetekaria laburpen bat izango da. Gehiago irakurtzeko blogean sartu besterik ez duzue, bertan publikatuko baititugu kronika eta elkarrizketak.

Beraz, irakurri eta zabaldu, denon artean abian dabilen iaksle uholdea eraiki arte!abian otsaila

Roman dagoen euskal ikasleriaren asteleheneko kronika

Goiza irrati libreekin hasi genuen. Goizeko 10:00etan Onda Rossa irratian izan ginen gure herriko errealitatea zabaltzeko. Oso herrikoia den irrati hau urteak daramazki Euskal Herriako talde ezberdinekin kontaktuan. Ondoren, Radio Citta Aperta irratia ezagutu genuen. Hemen ere bazuten gure gora beheren berri.

Irrati hauek industrializazioak ekarritako egitura sozialari erantzuteko sortu ziren. Inmigrazio andanaren errealitatea transmititzen daramakite 80. hamarkadatik. Biak interneten topatu ditzazkezue, ondarossa.info eta radiocittaperta.it web guneetan. Irrati hauen bidez Romako biztanle orori indartsu dabiltzan borroken berri ematen diote: okupazioa, zentru sozialak, AHT, feminismoa… eta nola ez ba, maila internazionaleko borrokei ere tartea irekia uzten diete.

Arratsaldean, La sapiensa campusean ibili ginen. Ta badakizue? Soziologiako fakultatean Euskal Herriko gazteri eta ikasleriaren inguruan hitzaldi eman ostean bertako borroken berri ere jaso genuen! Ta beira! Fakultate horretan ikasleek okupatutako gela bat dute. Aula Portico Occupata izena du fakultatearen baitan askatutako gunea da hau. Ikasleek kudeatzen dute eta bertan hitzaldi, topagune eta aldarrikapen gunea eraiki dute.

Gaua aldera, ordea, Roma erdian kokatzen den okupatutako beste gune batean izan ginen. Trastevere izeneko leku honetan derrigorrezko hezkuntzako ikasleekin egoteko aukera izan genuen. Jakin dugunez, ikasleria indartsu dabil Italian. Batez ere azken bi urteak azpimarratu zizkiguten. Asanbladetan antolatzen dira eta nahiz eta lokalean borroka egin, komunikazioa da beraien bateratze tresna. Studaut.it web gunean Italiako ikasle mugimenduaren berri izanen duzue.

Romak utzi dizkigun ideiak, okupazioa bizitzeko bide argi eta egingarria dela, ikasleria aktibo dagoela eta aldatzeko gauza asko daudela eta guzti horretarako herritik herriarentzat eraikitako komunikabideak ezinbestekoak direla dira.

Gaur Milanetik idatziko dizuegu, bertako gazte eta ikasle iraultzaileen berri emateko.

Ikasleria borrokan Herrialde Katalanetan

2012/02/20

Euskal Herriko ikasle eta gazteak Italian daude

Gaurtik hasita, Italian Euskal Herriarekin elkartasun astea ospatuko da. Hori dela eta, Roma, Milano eta Florentzia hirietan Euskal Herriako gazte eta ikasle mugimendua bertan izanen da. Zentru sozialetan, unibertsitateetan, irrati libreetan, elkarteetan…ibiliko gara, elkarrekin ikasi eta hausnartzeko.

Bihar Romako Radio onda rossa eta Radio città aperta irrati libreetan izanen gara gure bizipen, proiektu eta helburuak beraiekin banatzeko. Ondoren, La sapienza campusera hurbilduko gara bertako soziologia fakultatean hitzaldi bat emateko asmoz. Antolatzaileak, zientzia politikoko ikasleak izan dira, gure moduan, ikasteko egarri bizia lasaitzeko asmoz. Gero, Cantiere zentru sozialera joanen gara, derrigorrezko hezkuntzako ikasleekin esperientziak trukatzera.

Aste guzti honetan zehar gure berri izanen duzue, bai eta, Italiako gazte eta ikasle mugimenduaren berri. Izan adi gazte! Ikasleok iraultza!

Hamaika herri borroka bakarra! Tanti popoli un’unica lotta

2012/02/18

Iruindarrok Gazte Peña gogotsu

 
Iruindarrok Gazte Peñak kanpaina bat burutzen ari du San Fermin hauetan gazte gehiago izateko eta inposatutako San Fermin ereduari alternatiba herrikoi, partehartzaile....bat proposatzeko.

Honetarako, INFARI deituriko afari batzuk burutuko dira gazteok peñara hurbiltzeko eta peñakideak ezagutzeko helburuekin. Afari hauetan ere iruindarrok gazte peñari buruzko hamaika gauza hitzegingo dira. Lehenengo infaria otsailaren 24ean izango da. Hemen informazio guztia: IRUINDARROK



2012/02/16

Elkartasuna Balentziako ikasleekin!














Ehundaka ikasle kaleetan.









Atxiloketak.












Errepresio bortitza.


Irakasle batek idatzitako eskutitza:  http://networkedblogs.com/u2gHz


IKASLE BORROKAZ LORTUKO DUGU!!
"Baino kalean borrokak ez du etenik...segi borrokan lagun!"

Konkista oroimenean. 1512-2012 Nafarroa Bizirik!

1512-2012 Nafarroa Bizirik mugimenduak ekainaren 16rako egin nahi duen ibilaldiarekin bat egiteko eskatu du.

2012a urte sinbolikoa izango da Nafarroan. Erreinuaren konkistaren bosgarren mendeurrena beteko da aurten, eta efemeride esanguratsu hori gogoan, 1512-2012 Nafarroa Bizirik mugimenduak atxikimenduak biltzen jarraitzen du. Nafarroaren bilakaera goitik behera aldatu zuen konkistaren gaineko bertsio ofizialaren aurrean, Patxi Abasolo mugimenduko eledunak garrantzitsutzat jo du memoria historikoa berreskuratzea. «Ia bostehun urte joan dira, baina Nafarroa bizirik dago, eta gaurkotasun osoz, eskaera egiten dugu duela denbora gehiegi kendu ziguten nafar naziotasun hori berreskuratu eta etorkizun askea izateko».

Mendeurren hori gogoan, mugimenduak ekainaren 16rako Euskal Herriko Ibilaldi Nazionala antolatu du, eta pertsona, talde, elkarte, alderdi eta erakunde oro deialdi horrekin bat egitera deitu du. Hiru urteotan egindako lanaren argazkia irudikatu nahi izan zuen atzo Iruñean 1512-2012 Nafarroa Bizirik mugimenduak, eta orain arte babesa agertu dieten udal eta elkarteetako batzuekin batera prentsaurrekoa eman zuen. Eguraldi txarra dela medio, hainbat lagun ezin izan ziren Iruñera joan, baina prentsaurrekoan Abasolok nabarmendu zuen orain arte «milaka lagunek» eman diotela babesa eta ehundik gora udalek atxikimendua.

«Mugimendu bakarra baina aniztuna». Halaxe definitu du mugimendua Abasolok. Haren ustez, beste hainbat alorretan elkarlanean aritzea zail izango lukeen jendeak bat egin du mugimenduarekin, eta indar hori guztia bideratzeko funtsezkotzat jo du konkistari begira hitzartu berri duten agiria. Historiaren interpretazio ofiziala gaitzesten dute batik bat: «Nafarroa Espainiara libreki bildu zela dioen faltsukeriaren kontra, 2012an Espainia Nafarroa Garaia konkistatzen hasi zela 500 urte beteko direla gogora ekarri nahi dugu».


"778 Orreagan lehengo baskoiek zapaldu zuten Carlomagnoren armada
hura zen euskal estatuaren lehendabiziko taupada
gure legeak, gure txanponak, burujabetza euskara
Eneko Aritzak batu gintuen borroka eta dantzara
Pirinioen bi aldetara oraindik herri bat bada
Atturritikan Ebrora dena, guztia Nafarroa da
atzo nafarrak izan baginen, orain zergatik ez gara?"

NAFARROA, GUZTION ESTATUA!!
BIZI ZARA NAFARROA!!

2012/02/15

Haur Eskolak: Noiz arte hezkuntza-bazterkeria eta politika antisoziala?

Martxoan Haur Eskola publikoetan aurrematrikulazioa egiteko epea irekiko da. Iruñerriko Ikasle Abertzaleon ustez tarte hori hezkuntza-eredu bakoitzak duen benetako eskaera jakiteko baliatu behar da, orain arte ofiziala eta publikoa izan ez den datua. UPNko alkatetza guztiek datu hori jakitea historikoki eragotzi dute. Horrela, Udalak euskaraz 164 plaza baino ez du eskaintzen hiri osoan, benetako eskaera askoz handiagoa bada ere.
Hezkuntza bazterkeriarekin batera bada beste datu lotsagarri bat: 13 eskolek egiten duten eskaintza Iruñako eskaeraren %56a besterik ez da. Ehuneko hori zerbitzu publikoak ahultzeko UPNren politikarekin ederki doitzen da.

2012/02/14

Txileko ikasle mugimenduari buruzko hitzaldia

Sanduzelaiko gazteek Txileko ikasle mugimenduri buruzko hitzadia antolatu dute otsailaren 15ean arratsaldeko 7etan Sanduzelaiko Auzo Elkartean. Hizlaria Victor Vásquez izango da, txileko ikaslea eta futbol errebelde kolektitibokoa. Gure elkartasun osoa Txileko ikasle mugimendu iraultzaileari! Munduko ikasleria, bil gaitezen!

2012/02/13

AHTaren aurkako kanpaina informatiboa Nafarroan

Badakizuenez izugarriak izan dira azken urteotan eta ikasturte honetan bereziki hezkuntza publikoak jasan izan  dituen murrizketa bortitzak. Bitartean, ama lurraren kalterako eta boteredunen eta burgesiaren onurarako superinfraestrukturak burutzen jarraitzen ditu UPNko gobernuak. Adibide adierazgarri eta argia da AHTa. Beraz, Nafarroako hegoaldean burutuko diren mahai-inguruetan parte hartzera animatzen zaituztegu hango ikasleoi.  Baita eta aditzera eman nahi dugu apirila aldera ikasleok egun berezi bat markatuko dugula gure agendan AHTaren aurka mugitzeko eta hau gelditzeko. Esan beharra dago ere apirilaren 21n Manifestazio jendetsua burutuko dela Iruñean AHTa gelditzeko bidean.

Torturaren aurkako nazioarteko eguna

Gaur torturaren aurkako nazioarteko eguna da eta ezin dugu ahaztu tortura euskal jendartearekiko errepresioan beti egon dela presente. Euskal ikasleak garen heinean gure herriak bizi izan duen errepresio basakeri hau salatu behar dugu egun berezi honetan. Eta zergatik ez, ikastetxeetan benetan ikasten bada, gure herriak bizi duen herrealitate izkutu hau azaleratu behar dugu ikastetxeetan.

2012/02/11

Inoiz planteatu duzu hezkuntza honek sistema kapitalista erreproduzitzen duen?
Ba al dakizu zergatik aspertzen zaren klasean?
Zure errua al da? Irakaslearena?
Ala hezkuntza sistemarena izango da?
Zergatik egin behar ditugu azterketak?
Zergatik selektibitatea?
Zergatik historia mota bat ikasi behar dugu?
Nork erabakitzen du zer den garrantzitsua?
Zergatik esaten digute klasean “ondo portatzeko”?
Zer da “ondo portatzea”?
Zergatik daude ikasleen mahaiak irakaslearenarengana begira?
Ez al da sistema mantentzeko diseinatua egongo, ez?

Gazteizko Ikasle Abertzaleek kapitalismoak gaur egungo hezkuntzan izan dituen ondorioak aztertuko ditu otsaila/martxoan zehar. Hemen uzten dizuegu formakuntzarako dokumentu bat non hezkuntza kapitalistaren gakoak ageri diren. HEZKUNTA HERRIARENTZAT!

2012/02/09

Ikasleok ere Jalgi Garaipenera


Jalgi Hadi Garaipenera gazte dinamikaren aurkezpena egin zuten atzo Iruñean. Aurten nafar konkistaren 500. urteurrena izanik, Euskal Herriaren historian sakondu eta berau azaltzea eta iraultzea du helburu dinamika honek. Webgune propioa jarri dute martxan:


2012/02/07

Ikasle Musika bildumak geratzen zaizkigu oraindik!

Gogorarazten dizuegu ikasle musika bildumak ditugula salgai Iruñerriko Ikasle Abertzaleok ikastetxe guztietan oraindik. Horretaz aparte Txantreako ohiko tabernetan aurkitu ditzazkezue. 

Hona hemen dagoeneko youtuben dauden abesti batzuk


        

        


        

Gazte Independentisten ERROTIK aldizkaria (II)

EAEko Ikasle Abertzaleak murrizketen aurka borrokan tinko!


EAEko Ikasle Abertzaleek zerbitzu publikoek 9rako ditutako lanuztean parte hartuko dute!

IKASLEOK TINKO! Murrizketarik ez!!!

Berriz ere, krisiaren aitzakipean, ikasleen eta jendarte osoaren kalterako neurri onartezinak hartu nahi dituzte agintari ezberdinek. Diru falta da arazoa, ala diruaren banaketa bidegabekoa? Noren esku dago dirua? Zein dira haien helburuak? Zein da erreforma berrien helburua? Zein da indarrean dugun sistema? Zeintzuk dira sistema honen lehentasunak?

Herritarron bizitzan funtsezko diren arloei (osasungintzari eta hezkuntzari, esaterako) gero eta diru gutxiago eskaini nahi diote. Zerbitzu publikoak kolokan jartzean, herriaren biziraupena eta garapena arriskuan jartzen dituzte.

Bitartean, gure dirua honako hauetan xahutzen ari dira: AHT edo Pasaiako Superportua bezalako makro azpiegitura bideraezinetan, bankuen erreskate fiktizioetan, politikarien eta haien lagunen poltsikoetan…

Hezkuntzan murrizketak ikas-maila eta adar guztietan eman dira. Hona hemen adibide batzuk:

*Irakasleak kaleratzea

*Ordezkapenak gutxitzea (errealitatean: ikasleak irakaslerik gabe utzi)

*Materialentzako dirua murriztea

*Ikasleen aglomerazioa bultzatzea

*Lanbide Heziketetako praktiketan ikasleei bideratutako diru-laguntza kentzea

*Fakultate batzuetan karrera batzuen desagerpena

Neurri hauek hezkuntzaren kalitatea nabarmenki kaxkartzen dute. Hori gutxi balitz, halakoak onartzen ari diren bitartean, hezkuntzara bideratzen duten dirua heziguneak segurtasun indarrez, kamaraz eta kontrol sozialerako mekanismoz betetzeko erabiltzen dute.

Bestalde, Espainiar estatuko gobernu aldaketarekin batera, egoera ekonomikoari “erantzunez” ikasleriaren etorkizuna baldintzatuko duten erreforma berriak aurreratu dituzte. Ikasleak geroz eta lehenagotik beren bidea kondizionatuz, gazte sektorea prekarietatera bultzatuz eta egoera honen aurrean titere bilakatzeko.

Ez da kasualitatea eraso hauek Euskal Herriko herrialde guztietan ematea; bide berean soilik uler litezke Bordeleko Akademiak irakaslegoa dramatikoki murrizte bidean harturiko erabakia, eta Nafarroako eta EAEko Hezkuntza Sailek azken hilabeteetan aditzera eman dituzten neurriak. Denek kutsu bera dute; agintarien interesak berberak diren seinale.

Ikasle eta Abertzaleok eredu honi ezezko borobila ematen diogu, eta ez gaude horrelako atzerapausoak onartzeko prest! Ez dugu onartuko krisi ekonomikoaren aitzakiarekin gure etorkizuna baldintzatzerik! Euskal Eskola Nazionalaren bidean atzera egin nahi dute, eta gaurko nahiz etorkizuneko jendartea prekarietate orokorrean murgildu. Horregatik, Euskal Herrian dauden agintari ezberdinei exijitzen diegu murrizketa guzti hauekin amaitu, eta kalitatezko hezkuntza baten alde lan egiteko. Dirua badago, baina haien interesen arabera darabilte. Herritarron mesedera jarri behar ditugu, lehentasunak argi utzi behar dizkiegu!

Gaur egun arte bermatu zaizkigun eskubideak borrokaren bitartez, izerdi eta lan askorekin lortuak izan dira. Era berean, borrokaren bitartez bakarrik lortuko dugu etorkizunean hauek mantendu eta berriak betearaztea. Ez dezagun uste egungo agintariek gure kezka eta lehentasunekin bat egiten dutenik, eta erabakiak egoerak behartuta hartzen dituztenik. Prekarietatea eta pobrezia zabaltzen duten txontxongilo eta diruzale kuadrila bat besterik ez dira! Horregatik, erantzuleak garbi izanik, borrokari lotu beharrean aurkitzen gara! Ogi gogorrari hagin zorrotza!

Gure eskakizunak argiak dira: martxan jarri dituzten murrizketak bertan behera utz ditzatela, eta ikasleoi hezkuntza euskalduna eta duina izateko baldintza guztiak berma diezazkigutela: azpiegitura egokiak, garraio duina eta publikoa, matrikulazio tasen kongelazioa, titulazioetan eta beketan murrizketarik ez izatea, irakaslego egokia kalitatez eta kopuruz, euskaraz bizi eta ikasteko beharrezko baliabideak…

Guzti honengatik, datorren otsailaren 9an, Ikasle eta Abertzaleok deituta dauden deialdiekin bat egin eta lanuzteak burutuko ditugu Euskal Herriko ikastetxe, unibertsitate eta lanbide heziketako zentroetan. Horrekin batera, datozen egunetan Euskal Herrian murrizketen aurka eta bestelako jendarte eredu baten alde egingo diren ekimenetan parte hartzeko deialdia luzatzen diogu euskal ikasleriari. Gure eskubideak defendatzeko, borroka garaia da!!!

Ikasleok tinko: MURRIZKETARIK EZ!!!

Ikasle abertzaleak

2012ko urtarrilean

2012/02/05

Badator badator...

Euskaraz matrikulatu!

Lanbide Heziketako Ikasle Abertzaleek kanpaina indartsu bat egingo dute kurtso honetan zehar LHetan euskaraz matrikulatzeko, eta horrela, Iribas eta LH zentroak behartutak egoteko euskarazko LHak jartzera edota euskarazko eredua eskaintzera.

Dena den, hezkuntza arloko beste hainbat kolektibok euskarazko matrikulazioaren alde agertu dira dagoeneko aurten. Sakatu hemen informazio gehiago nahi baduzue.
Ezin ahaztu dezakegu ere hainbat familiek egiten ari duten lana Alde Zaharrean euskarazko haur eskola bat egiteko. Hemen sartu haien bloga ikusteko.

2012/02/04

Euskal Jaia Martxoaren 31n izango da!

Euskal Jaia 2012 Martxoaren 31n burutuko da. Urteetan zehar NUPeko Ikasle Abertzaleek Euskal Unibertsitatearen alde antolatutako jaialdi honek aurten izaera berria hartuko du. Nafarroako Ikasle Abertzale guztiak topatu ahal izateko, jairako eta borrokarako eguna bihurtuko da. Ezin ahaztu dezakegu Euskal Unibertsitatearen erronka aldarrikatzen jarraituko dela baina aldi berean izaera berriari esanahi zabalagoa eman eta euskal ikasleriaren borroka nagusia aldarrikatuko da. Hezkuntza Sistema Nazionala!

Beraz, data berezi hau zuen egutegietan markatu! Eguna hurbildu ahala datu gehiago zabaltzen joango gara. Egitaraua zein izango den, topaketak egingo diren, zein musika talde joko duten...

Esan beharra dago ere egun honekin martxoaren 7an hasiko den ikasle matxinadari segida eman eta ikasle matxinada bera indartuko dela.

KaleraRockerako 2 autobus aterako ditugu oraingoz

Herriko Del Karmenen dagoen lista iaia beterik dago eta Txantreako Zurgaien dagoena orain dela gutxi jarri dugu.

2012/02/01

Haur Eskola Euskaraz!

Iruñeko Alde Zaharrean euskarazko Haur eskola lortzeko borrokari eusten dio auzoko gurasoen plataformak. Urte beteko ibilaldian hainbat ekimen antolatu dute beraien aldarrikapena ezagutarazteko. Silleten kalejira koloretsu eta alai hau, Plataformaren ekimen berria dugu, Nafarroako Parlamentua eta Iruñeko Udalaren aurrean beraien eskaera entzunarazteko: Alde Zaharrak euskarazko Haur Eskola behar du!

Jazarpen españolista berriak Madriletik

Espainiar Estatuko hezkuntza, kultur eta kirol ministroa den Jose Ignacio Wert-ek hainbat aldaketa iragarri ditu hezkuntzan estatu mailan. Alde batetik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza 4 urtekoa izatetik 3 urtekoa izatera pasatuko da eta aldi berean Batxilerra 2 urtekoa izatetik 3 urtekoa izatera igaroko da. Neurrien artean aipatu du ere Espainiar Konstituzioan oinarritutako ikasgai berri bat egongo dela.

Iruñerriko Ikasle Abertzaleok ezin dugu ulertu nola oraindik frankismoa kondenatu ez duten PPko pertsonai hauek ausartzen diren hezkuntzaz hitz egitera. Ez daukazue lotsarik. Guk, behin gehiago, espainolak ez garela zabalduko dugu lau haizetara eta Euskal Herria erreprimitzeko tresna den espainiar konstituzioari ezetz esango diogu behin eta berriz.

Nafarroa mailan, Iribasek baiezkoa eman die proposatutako neurriei baina guk argi daukagu ez gaudela prest inposaketa bat gehiago ere jasatera. Iragarri egin dutenez, 2012/2013 ikasturtean aplikatuko dituzte.