2014/05/07
ERREPRESIOAREN GAINETIK!
Guztiok dakigun bezala, martxoak 27an ikasleok irunerrian burututako greban istiluak sortu ziren, goizean bai arratsaldean. Honen harira, Espainiar Estatuko indar polizialek greba egunetik 26 IKASLE ATXILOTU DITUZTE, eta gutxi balira, atxiloketa gehiago egotea ez dute baztertzen.
Gazteok atzo kontzentrazio bat egin genuen, azkeneko atxiloketak salatzeko. 18:00etan geratu ginen Gobernu Delegaritzan, baino iritsi bezain laister konzentrazioa disolbatu egin zuten. Bertan zeuden 5 ikasle hartu eta identifikatu egin zituzten, eta gainera bakoitzari 600€ko isuna jarriko zietela esan zieten. Bada, 600€ isuna, ikaskideekin elkartasuna adierazteagatik.
Errepresioarekin jarraitzen badute ere, gure helburuak lortzeko borrokak ez du etenik izango, gure helburua lortu arte bakean utziko ez ditugulako Wert, Iribas eta haien lagunak !
Gobernuak errepresioarekin ikasle mugimendua itzaliko duelakoan dago, baino ez dute lortuko!
IKASLEAK EUSKAL ESKOLA NAZIONALA LORTU ARTE ZUTIK BORROKAN JARRAITUKO DUGU!
EUSKAL HERRIA HEZKUNTZATIK ERAIKI ARTE ZUTIK BORROKAN JARRAITUKO DUGU!
[ARGAZKIAK AHOTSA.INFO BIDEZ]
Suscribirse a:
Entradas (Atom)