Gaur goizean, Sortzen-Ikasbatuaz-eko kideek Nafar Gobernuko Hezkuntzako Kontseilariari "berak hezkuntza komunitateari emandakoa itzuli" diote.
Polizia Foralaren jarrera salatu dute: argazkiak ateratzen ari ziren argazkilariei argazkiak borrarazi egin die eta Sortzen-Ikasbatuazeko kideei kaka uzteagatik salaketa mehatsua egin die."
Sortzen-Ikasbatuazen oharra:
KAKA GEHIAGORIK EZ, HEZKUNTZA SISTEMA PROPIOA ORAIN!!
Euskara debekatua, zentsuratutako testu liburuak, murrizketak, dekretuak, tasen igoera eta inposizioak orokorrean dira estatuetatik eta egungo hezkuntza sistemetatik datozkigun kakak. Hamaika aldiz salatu dugu Sortzen Ikasbatuaz elkartetik gure herriaren kontrako eraso andana eta beti gure alternatiba plazaratu: Hezkuntza Sistema Propioa.
Euskal Herriko Hezkuntza Sistema Propio batean, euskara eta euskal kultura, Euskal Curriculumaren bitartez, lehentasuna izango dira ikasgelatan. Hezkuntzaren kalitatea ardatz izango da murrizketak saihestuz eta inbertsioak ziurtatuz jendartearen aukera berdintasuna bermatuz.
Demokrazia eta hezkuntza komunitatearen parte hartzea oinarri izango dira eskola parekide, inklusibo eta laikoaren bidean, denok baitugu zer esaterik.
Honengatik guztiagatik gaurkoan irudikatu nahi izan dugu kaka guztiei uko egiten diogula eta egungo ereduarentzat alternatiba badagoela eta alternatiba horrek Sortzen Ikasbatuazen proiektuak jorratzen duela. Hezkuntza Sistema Propioaren bidean denok gara beharrezkoak eta bada garaia inposatutako kaka guztiei ezeko borobila esatea eta gure proiektua, Euskal Herriak behar duen proiektua martxan jartzea.
Garbi dezagun oraina gure herriak behar eta merezi duen Hezkuntza Sistema Propioa garatzeko.
Inposaketa gehiagorik ez, Hezkuntza Sistema Propioa orain!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario