2012/06/08

10.000 sinadura hezkuntzako murrizketen aurka

Hezkuntza komunitatearen oharra:


MURRIZTEA EZ DA KONPONBIDEA - ATZERAPAUSURIK EZ!


Berriro ere hezkuntza komunitateko hainbat eta hainbat ordezkari elkartu gara gaurkoan argi uzteko ez dugula planteatutako murrizketa bat bera ere onartzen, eta hezkuntza komunitatea ez dagoela kalitatean atzera pausurik emateko prest.

Goiburuko tituluarekin eta Herrikoa, Sortzen Ikasbatuaz eta gainontzeko hezkuntza komunitateko partaideek (sindikatuak, PAS, ikasleak…) adostutako testu batekin sinadura bilketa burutu da. Honen ondorioz milaka sinadura bildu dira, Herri Ekimen Legegile bat gu ordezkatu beharko zigukeen parlamentuan aurkezteko adina.

Bere ohiko zorroztasunarekin Barcina presidenteak esango du beste milaka nafarrek sinatu ez dutela eta beraz, murrizketen alde daudela. Hori gezurra esatea eta manipulatzea da, beste behin ere.

Sinatu duen jendeak, testua irakurri du eta sinatzen zuenaren jakitun zen, ordea, gauza berbera esan dezakete egungo UPN-PSN gobernuko bozkatzaileek? Hauteskundeetan oinarrizko zerbitzu publiko guztiak murrizteko programarekin aurkeztu izan balira, zalantzak ditugu jendeak bozkatuko zituen edo ez.

Honengatik guztiagatik UPN-PSN Gobernuari gezurra eta manipulatzeari utz diezaiola exijitzen diogu eta Nafarroan murrizketak ez aplikatzea eskuduntzak baititu Nafarroak hezkuntza kalitatea eta zerbitzu publikoena orokorrean mantentzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario