2012/06/05

Gaur (astezkena) printzeen etorrerarengatik Nafarroako liburutegi publikoa desalojatu eta sarrera ukatuko dute

Berriz ere Iruñerrian izango ditugu Espainiako printze eta printzesa. Behin honetan Bartzina andreak hainbat lekutara eramango ditu eta leku horien artean Nafarroako liburutegi publiko nagusia egongo da (Mendebaldean dagoena).

Liburutegian adierazi digutenez, arratsaldeko 15:00tan barruan dagoen ikasleria desalojatuko dute, 17:00ak aldera etorriko dira eta 19:00ak arte ezingo da inor sartu. Salatu nahi duguna da liburutegiaren zerbitzu publikoa ukatuko digutela selektibitate garaian ta kurtso bukaeran gauden honetan. Ezin dugu onartu sistema mediebaleko pertsonai espainiar hauek Euskal Herrira etortzea eta Barcinarekin batera egunkarietarako argazkia ateratzera joatea ikasleriak haren ondorioak pairatzen dituen bitartean. Aski da! Ez zaituztegu ez hemen ez inon nahi!

15:00tan liburutegian dagoen ikasleriari handik alde ez egiteko deialdia egiten diogu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario