2014/03/21

#GaztiakPlanto Iruñerriko ikasleek okupatutako haur eskola desalojatu dute

Gaur goizean Iruñerriko ikasle eta gazteek Arrosadia auzoan hutsik dagoen haur eskola okupatu dute, bestelako hezkuntza eredu bat sortze bidean espazio bilakatzeko helburuarekin.

Eraikinean sartu eta denbora gutxira Polizia Munizipalaren furgonetak iritsi dira, bertan zeudenak desalojatzeko asmoz. Handik ordu erdira Polizia Nazionala iritsi da eta haur eskolaren kanpoaldean zegoen jendea dispertsatu du, munipek barruan zeudenak kanporatzen zituzten bitartean. Osotara 60 lagun inguru identifikatuak izan dira eta jakinarazi dutenez desalojoaren momentuan hainbat ostiko eta kolpe jasan dituzte. Ahotsa.infoko kazetariak ere identifikatu ditu udaltzaingoak.

Arratsaldean burututako prentsaurrekoan manifestu bat plazaratu du Iruñerriko Gazte Mugimenduak eta astelehenean 11:00tan UPNAko liburutegi aurren egingo den prentsaurrekora agertzera dei egin dute. Arratsaldeko 19:00tan kalejira  bat hasi da Nabarreriatik, tentsio uneak bizi izan dira Polizia Nazionalarekin. Momentu hauetan sarasaten aurkitzen dira gazteak. Asanblada bat burutu dute eta lantaldeak antolatu dituzte, bertan erabaki denez bihar euskararen aldeko manira joateko deia luzatzen da eta  lo zakuak, esterillak eta kanpin dendak eramatera ere.

#EkinM27 eta #GaztiakPlanto 

Ahotsa.infoko kamara bat erasotu du poliziak







No hay comentarios:

Publicar un comentario