2012/05/25

E-2an murrizketen aurkako hezkuntza mani erraldoia

Topatutik hartutako albistea

Ekainaren 2an “manifestazio erraldoia” egiteko deia luzatu dute hezkuntzako hainbat eragilek gaur emaniko prentsaurrekoan. Hezkuntza murrizketak salatzeko eta kalitatezko hezkuntza publikoa aldarrikatzeko egingo da mobilizazioa. Arratsaldeko 18:00tan Antoniuttitik aterako da.

Honako eragileek deitu dute prentsaurrekoa: LAB, STEE-EILAS, CCOO, AFAPNA, ANPE, CSIF, ELA, UGT, Ikasle Abertzaleak, Asamblea De Estudiantes, PAS, Limpieza, Comedores, Herrikoa, Sortzen-Ikasbatuaz.

Prentsaurrekoko testua:

GARAIZ GABILTZA. GELDI DEZAGUN ZENTZUGABEKERI HAU

Hezkuntza publikoan murrizketak aditzera eman zirenetik, hezkuntza komunitatearen erantzuna, zeinaren gaur hemen ordezkaritza zabala gauden (irakasleak, gurasoak, ikasleak, garbiketa zerbitzua, atezainak…), eredugarria izan da: batasun sindikala, mobilizazio jendetsuak eta greba arrakastatsuak. Hala ere, arduradun politikoek entzungor egiten ari dira aldarrikapen justu eta zentzudun hauen aurrean.

Azpimarratzekoak dira gobernu zein hezkuntza arduradun nagusiak diren Barcina anderearen eta Iribas kontseilariaren adierazpenak. Lehenengoak, grebek ikasleengan daukaten eragin kaltegarriaz kezkatuta agertzen tematu egiten da, eta ez dugu aukera hau pasatzen utzi nahi berari berriro ere esateko ikasleengan eragin kaltegarriak sortuko duten bakarrak PPk zein bere gobernuak inposatu nahi dituzten murrizketak direla. Benetan ikasleen ongizate eta garapenaz arduratuta baldin badago, badaki zer egin: planteatutako neurriak atzera bota ditzala.

Iribas kontseilariari dagokionean, behin baino gehiagotan errepikatu du neurriak derrigorrez bete behar direla. Komunitate batean 10 familiatik ia 7k hezkuntza publikoa hautatzen dutenean, betekizun bakarra hezkuntza publikoa jendartearena dela eta integrazio sozialerako ezinbesteko zutabe denaren uste duten horiekiko da. Utz ezazu behingoz, hezkuntza publikoa gutxitzen saiatzeari beste sareak indartzeko, eta aintzakotzat hartu eskakizun orokorra zeinak neurri hauek Nafarroan ez aplikatzearen aukera erreal eta egingarria exijitzen duen, batez ere kontutan izanik Bianako Printzean erabakiak hartzen direnaz harrotu egiten den alderdi batetik datozenean. Gainera, gobernuko alderdi batek, PSNk alegia, bere burua aurrerakoitzat jotzen badu, irtenbidea argia da.

Guraso elkarteetatik gehiengoaren eskakizunei muzin egiten ari zaiela ikusten dugu, eta honen aurrean ekainak 2an arratsaldeko 18:00tan Antoniuttitik aterako den manifestazio jendetsurako deialdia zabaldu nahi dugu. Manifestazio hau herri zein auzo ezberdinetatik aterako diren zutabeekin osatuko da, ezbairik gabe aurretik aipatutako integrazio sozialaren adierazgarri, hezkuntza eredu zein etapak barnebilduko baititu. Ez gara etsipenean jauziko eta murrizketarik gabeko kalitatezko hezkuntza publikoaren alde lan egiten jarraituko dugu.

Horregatik, aplikatu nahi dituzten neurriak atzera botatzen ez diren bitartean aurrerago ezagutzera emango diren ekimen ezberdinak martxan jarriko ditugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario