2012/05/08

Inoiz baino gehiago Nafarroako ikasleria iraultzara!

Nafarroako Ikasle Abertzaleon ohar garrantzitsua:

Inoiz baino gehiago Nafarroako ikasleria iraultzara!

Azken aldi honetan Nafarroako ikasleria espainiar estatuko erasotuena izan da, UPN-ren hezkuntza politiken ondorioz. Baina Iruñeako ikasleok beti tamainako erantzun batekin erantzun diegu erasoei, horrela Euskal Herriko ikasleriaren erreferentzia bilakatuz. Baina gaurkoan, egungo hezkuntza eredu prekarioaren benetako desitsurapena ikusten ari gara.

Aurrekoetan adierazi genuen bezala, hezkuntza herriaren motore garrantsitsuenetarikoa da eta hau agintariek jakin badakite. Ikusi den bezala, Nafarroako hezkuntza ereduak aurrekaririk izan ez dituen murrizketa eta eraldaketak pairatu behar izan ditu, beti ere alderdi agintariaren eta gutxi batzuen mesedei erantzunez. Egungo hezkuntza eredua ezarri zenetik (trantsizio garaia) eredu atzerakoi, antidemokratiko eta elitista ezarri zuten, hezkuntza berritzailea, laiko eta kritikoaren izenean. Ezarri zen momentutik euskal ikasleriaren eskubideak zapalduak ikusi ziren, banaketa administratiboa gauzatuz, euskararen zapalkuntza bermatuz, kurrikulum arrotzak inposatuz eta ikasleon adierazpen askatasuna egokituz. 

Iragan laburreko urteetan egungo ereduaren agorpena aurreikusi dute eta beste eredu baten eraikuntzari ekin diote, haien artean nabarmena da ildo politikoan hartutako erabakiak: edukien manipulazio totala (Euskal Herria aipatzen zuten textu liburuak zentsuratuz), eskola eredu arrotzak ezarriz (Britis-TIL ereduen inposaketekin), kurrikulum espainolaren zentralizazioa areagotuz eta egungo ikastetxeetako antolaketa eredua berrituz (eskulan praktikoaren beharretara urte bat oparituz). 

Baina hau gutxi balitz une honetan hezkuntza publikoaren degenerazio ekonomikoari bide eman diote, Nafarroako eta Espainiako gobernuen eskutik. 2011/2012 kurtso hasieran Iribas jaunak nafarroak inoiz pairatu ez zituen murrizketa ekonomikorik handienak ezarri zituen; irakasle zein beka kopurua murriztuz, ikasgeletan klasekide kopurua handituz, material eskasia larrituz, ikasgai espezializatuen eskaintza urrituz edota behar espezializatuak dituzten ikasleak laguntzarik gabe utziz. 

Murrizketa ekonomiko guzti hauek gauzatu harren, Espainiar Gobernutik datorkigu oraingoan Euskal Herriko ikasleriak frankoren garaitik pairatu ez dituen murrizketarik larrienak; ikasgeletako ikasle kopuru maximoa are gehiago handitu nahi dute, batxilergoko adar bakarra egotea baimenduko dute, hezitzaileen irakats orduak gehio handitu nahi dituzte, unibertsitate tasak igo nahi dituzte eta bekak jasotzeko irizpide aldaketa (behar ekonomikoez gain, beraiek markatutako ebaluazio sistemaren araberako emaitza izango da irizpidea).

Gainera, gobernuak badaki Nafarroako gizartean eta ikaslerian egoera iraultzeko nahia pizten ari dela, eta horren adierazle garbia, azken asteetako sarekadak izan dira, non martxoaren 22tik hona 30 pertsona baino gehiago izan diren atxilotutak, hoien artean 10 ikasle baino gehiago. Salbuespen egoera honen aurrean ikasleriak tinko jarraitu behar du kaleetan ikasle altxamendua gauzatzen eta sarekada guzti hauei erantzun kontundentea ematen.

Egoera honen aurrean argi daukagu zein den euskal ikasleriaren eskubide guztiak bermatuko dituen Hezkuntza Eredu bakarra, Euskal Eskola Nazionala. Helburu honetara heltzeko ezinbestekoa da Burujabetza Nazionalaren eta iraultza sozialaren aldeko ikasleria kritiko, eraikitzailea eta iraultzailea antolatzea. 

Adierazi dugun bezala etorkizun iluna datorkigu, baina ikasleriaren sormenaz, indarrez, borrokatzeko grinaz eta errebeldiaz soilik lortuko da garaipena. Iraganean esan bezala, borroka delako utzi diguten bide bakarra, egoera honen tamainako erantzun bat ematearen beharra ezinbestekoa da. Egun hauetan datorren ikasturteari begira, egoerari tamainako erantzun bat ematearen eta artikulatzearen bidean ezinbesteko bi inflexio puntu kokatzen ditugu. Maiatzaren 10an Ikasle Mobilizazio orokorra eta Maiatzaren 31ko sektore publiko osoaren greba.

Guzti honengatik Ikasle Abertzaleak-ek, mobilizazioetan aktiboki parte hartzera gonbidatzen du Nafarroako ikasleria osoa.

1 comentario:

  1. nazkatuak gaudela!
    ikasleok altxa, gu gara etorkizuna!

    ResponderEliminar