2012/05/22

Aski da! Poliziaren jazarpenei STOP!

Nafarroako IAren oharra M22ko grebako poliziaren jazarpenak salatuz:

Adierazgarria izan da berriz ere nafar ikasleriak antolatzeko eta kalera ateratzeko duen gaitasuna. Murrizketen aurkako eta hain urratuak ditugun eskubideen aldeko borrokak ez du etenik izan ikasturte osoan zehar, UPN-PP-PSN haien errudunak direlarik. Oraingo honetan, maiatzaren 22an, irakasleekin batera itxialdietan igaro dugu gaua eta goizetik manifestazioak antolatu ditugu, arratsaldean antolatutako asanblada irekian ere parte hartuz.

Ohar honen bidez bereziki salatu nahi duguna egun osoan zehar ikasleriak orokorrean jasan behar izan duen kolore guztietako poliziaren jazarpena izan da, Iruñerrian bereziki.

Goizetik poliziaren presentzia hauteman da ikastetxe gehienetan, Iturrama auzoan adibidez hainbat ikasle gelditu eta identifikatu dituztelarik kausarik gabe. 12:00etako manifestazio orokorra gerturatzen zelarik poliziaren presentzia gero eta handiagoa izan da ikasleriaren inguruan. 20 ikasle baino gehiago elkarrekin joatea debekaturik dagoela adierazi dute, identifikatzea eskatuz eta bokatxekin tiro egitearekin mehatxatuz.

Baina hau ez da hemen bukatu. 14:00ak aldera UPNren egoitza aurreko errepidean ikasle katea antolatu da, haiek Nafarroako hezkuntzaren egoera larri honen errudun nagusiak direla salatuz. Segundu gutxira, polizia nazionala agertu da eta egoera ez larritzeko ikasleriak lasai alde egin du, inolako probokaziorik suertatu gabe. Ordea, polizia tiroka eta ikasleen atzetik korrika hasi da bortizkeria eta gogo handiz, hauetako askoren adin-txikia kontuan hartu gabe eta inolako kausarik gabe.

Badirudi Iruñerriko ikasleria merke jipoitzeko gogo handiak dituela polizia nazionalak zein foralak, gaur azaleratu den bezala. Guzti honengatik ikasleriari aurrera egiteko deialdia egiten diogu murrizketa, eskubide urraketa eta jazarpenen aurrean eta 29ko greban 12:00etan Autobus Geltokitik aterako den manifestaziora jaoteko deialdi berezia egiten dugu.

Animo ikasle! Ekin etorkizuna margotzeari!
Mobilizazioetako hainbat argazki



No hay comentarios:

Publicar un comentario