Azterketak, azterketak eta azterketak.
Inoiz heltzen ez den etorkizun bat izateko egin behar omen ditugun esfortzuak, ahazteko memorizatu behar izan ditugun eduki potoloak, gure etxeetan, familietan, kalean gero eta hurbilagokoa dela konturatzen ari garen larritasuna, langabezia, miseria, zapalkuntza.
Presioak, lehia, zentzugabekeria.
Egunero klasera joatea aukeratu ez ditugun gauzak burura sartzeko. Hau azterketan sartuko da, hau ez, ez da inportantea. Albokoari, ingurukoei begiratzea, denok gaude berdin, aspertuak, baina ez dugunez inoiz beste ezer bizi izan oraindik normala iruditzen zaigu, ez dela denok dakigun arren.
Dudak, etorkizuna, iluna.
Telebista eta interneten entzuten diren gauzak, Wert-en erreforma, protestatzeko gogoak, baina horrekin soilik ezer gutxi lortzearen sentsazioa, eguneroko bizitza aldatzeko beharra, nahia. Eta beste murrizketa batzuk, eta gaur egun dagoena defendatzen dutenak… dudak, beldurrak.
Hau dena errotik aldatzeko gogoa.
Bizitzan zehar izan ditugun ametsak praktikara eramateko ilusioa, gure errealitatearen errotik eta inori itxaron gabe hezkuntza berri bat guk, ikasleok eraikitzeko asmoa. Guztiok elkartu eta iraultza egiteko konpromesua.
Martxoak 1
Gasteizen Hezkuntza gelditzeko ordua. Langile mugimenduaren inguruan gehiago ezagutzeko ordua, gu ere langileak izango garelako eurekin batera borrokatzeko ordua. Martxoak 3an zer gertatu zen ezagutzeko ordua, Laminaciones Arregui enpresako langileen borroka ezagutzeko momentua, burujabetzaren zentzua eztabaidatzekoa. Kalera ateratzeko ordua, ikasleon ahotsa entzunaraztekoa.
Martxoko iraultza
Sistema honekin behingoz amaitzeko eta egun berri bat sortzeko momentua.
GURE ORDUA
Ikasleok jaioko den egun berria gara
GORA IKASLE IRAULTZA!
INFO+: ikaslealtxa.info
No hay comentarios:
Publicar un comentario