2012/01/15

"De la servidumbre moderna" dokumental interesgarria

Kapitalismoa eta gaur egungo gizarte alienatu konformistaren kritika da dokumental hau. Kontzientziak astintzeko eta erreflexiorako bikaina.

Gazteiraultza.info-tik ateratako dokumentalaren testuingurua:

2007an Jamaikan idatzitako liburu batek eta 2009an Kolonbian amaitutako dokumental batek osatzen dute proiektu hau, ingelesez, frantsesez eta espainolezko bertsioak dituelarik. “Altzairuzko teloia” erori zenetik garatuz joan den sistema politiko-ekonomikoa (neoliberalismoa eta “pentsamendu bakarraren” kultura), eta honek herrien eta norbanakoen dominazio egoera izkutatzeko erabiltzen dituen asimilazio tresnen aurkako kritika erradikala planteatzen duen korronte ideologikoaren barnean kokatu dezakegu dokumental hau. Oraindik definizio handiegirik gabeko tendentzia ideologiko bat somatzen ari da munduan, aro baten amaiera eta beste berri baten hasiera ekarriko duen iraultza sozio-kultural bat planteatzen duena; eta horren islada dira ikusentzunezko zenbait proiektu, “De la servidumbre moderna”-rekin batera, besteak beste: “Zeitgeist”dokumental seriea, “La Doctrina del Shock” (Naomi Klein-en liburuan oinarritutako dokumentala), eta beste batzuk ere.


Dokumentalaren helburu nagusia esklabutza modernoa deritzona agerian uztea da, egoera hori izkuturik mantentzea ahalbidetzen duten mistifikazio tresna ezberdinak salatuz. Merkatal sistema totalitarioaren aurka desobedientzia, eta hizkuntzaren eta ideien guda planteatzen ditu abiapuntu iraultzaile bezala; hau da, gauza guztiei bere izenaz deitzea, eta errealitatearen azterketa arrazionala eta sakona ematea, sistemaren kate guztien loturak agerian utzita. Bide horretan, benetako ikusentzunezko manifestutzat hartu dezakegu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario