2012/01/11

Emakume abertzaleon Topaketa Feministak Martxoan Leitzan


Informazioa guztia hemen klikatuz
Euskal Herriko Bilgume Feministaren oharra:

Hamaika egiteko ari gara

12 amets, 11 borroka, 10 urte… Bilgune Feministaren errotak aurrera darrai etorkizuneko erronkak, elkarlanaz eta proiektu sendoz bultzatuta.
Amets, ilusio eta konpromisoz hasitako errekatxoa, pixkanaka handitzen, ibai bihurtzen doa ideiak eta aldarrikapenak ehotuz.
Bideko harri handi eta txikerrak denon bultzadaz gaindituz, jendartea eraldatuko dugu emakumeon eskubideak erreal bihurtu arte. Geuk, batzen gaituenaren oinarritik eta geure erara. Ibaiek ez baitute atzera egiten, guztiek itsasoan dute helmuga, Euskal Herri Feministan.
Herri txiki honen grina feministak bilduz, sistema patriarkala eraitsiko dugu. Etorkizuna ate joka baitugu, haize berriek bultzatutako etorkizuna: Emakume aske eta alaiz osatutako jendartea.

Emakume Abertzaleon V.Topaketa Feministak

Hamarkada honetan gure norabidea, gure diskurtso eta praktikaren iturria emakume abertzale eta feministekin konpartitu ditugun hausnarketak eta jarduerak izan dira, nagusiki: Emakume abertzaleon Topaketa Feministak. 2001ean Leitzan, 2003an Eibarren, 2005ean Bilbon, 2009an Tolosan eta 2011ko abenduan topaketak egiteko konpromisoa hartu genuen arren, 2012ko apirilean Bilgune Feministak 10 urte beteko dituela aprobetxatuta, data horietan gure V. topaketa feministak egitea pentsatu dugu, 10 urte hauetan egindako ibilbidearen balorazio bat egin eta aurrera begira gure eskaintza politikoa zein izango den zehazteko unea dela uste dugu. Topaketa feministetan, momentuan momentuko egoerari erantzun dioten hausnarketa espazioak sortu ditugu, V.Topaketa feministak ere horri erantzutera datoz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario