2012/10/20

Beste hiru gazte atxilotu dituzte Iruñerrian

Bi adintxikiko atxilotu ditu Espainiako poliziak Berriobeitin eta hirugarren bat ere atxilotu dute Iruñeako udaltzainek Iruñean. 
Desorden publikoa eta kalte materialak eragitea leporatzen diete. Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzak esan duenaren arabera, hiru gazteak askatu eta euren guraso edo tutore legalen esku utziko dituzte. Dagoeneko 26 dira irailaren 26ko greba dela eta atxilotutakoak, eta horietatik 12 adintxikikoak dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario