Nafarroako ikasleon adierazpena!!
LOMCE hezkuntza erreformari ez!!!
Azken aldian Hezkuntza Sistema publikoa hainbat eraso pairatzen ari ditu, horien artean nabariena, murrizketa ekonomikoekin batera, berriki Wert hezkuntza ministraria aurkeztutako hezkuntza lege proiektu berria (LOMCE). Azken 22 urteotan, irakaskuntza ez unibertsitarioan ezarriko den 6. hezkuntza lege organikoa izango da.
Erreforma honek ondorio zuzenak izango ditu gure hezkuntza prozesuaren barnean, beste erreforma ideologiko bat ematen ari da, aurretik PPk berak eta PSOEk egindako hezkuntza erreformen bidetik. Erreformak zentralizazioa eta merkantilizazioa areagotzeko asmoa dakar: lege dekretuz ikasleria sexuaren arabera bereizten duen hezkuntzari bidea zabaltzen dio, aukera berdintasuna bermatu beharrean ebaluazioak bereizkeria eta klasismoa ahalbidetzen ditu, ikasleen doktrinamendua bilatzen du, merkatuen beharrei malgutasunez erantzungo dion langileria hezituko du, edukiak izango dira hezkuntzaren subjetuak alde batera utziz ikasleon beharrak....
Argiago ikusi dezagun erreforma berriak inposatzen dituen zortzi gako garrantzitsuenak zerrendatuko ditugu:
1.- Curriculumaren zentralizazioa, herrialdeei curriculumaren edukien %35a soilik hautatzen utziz.
2.- Hezkuntza atal bakoitzaren bukaeran errebalida froga. Ereduaren elitizazio bortitza eta gainera titulazioak lortzeko azterketa bat gainditzearen beharra.
3.-Eduki instrumentalen indartzea (hizkuntzak, matematika eta zientzia). Ikasleok hautatu ahal ditugu ikasgaiak murrizten.
4.- Sexu bereizketari babesa ematen dio, sexu segregazioa egiten duten ikastetxeei diru laguntzak emanez.
5.- DBHko bigarren mailan herritar eskubide eta konstituzioaren ikasgaiaren inposaketa. Espainiar nortasunaren inposaketa eta horrekiko politizazioa.
6.-DBHko zikloari urte bateko murrizpena merkatuei mesede egiteko. Egungo Lanbide heziketa ereduaren indartzearekin, eskulan merkea eta malgua merkatu beharrei erantzungo dio.
7.- Batxilergoko murrizpena 5 adar ezberdinetara, gainontzekoak desagerraraziz; Musika, Dantza eta Arte eszinikoen batxilergoaren desagerpena kasu.
8.- Zuzendaritzen indartzea, hemendik aurrera zuzendaritza taldea Administrazioaren basailoak bihurtuko dira, hezkuntza departamentutik datorren egin behar guztiak inposizioz ikastetxean aplikatuz.
Gainera LHtei dagokionez, erreforma nabarmenena oraindik ez da etorri, bainan iada entzuten hasiak gara Lanbide Heziketaren inguruko hainbat asmoetaz, ala nola: Tasak aplikatzeko aukera, beken murrizpena goi mailako ikasketetarako, praktika epearen luzapena doainik lan eginteko...
Hau guztia aurretik egindako murrizketa eta erreforma guztiak kontutan hartu gabe. Hau dela eta, Urriaren 11ean erantzun bateratu eta kontundentea ezinbestekoa izango da. Egun hau inflexio puntutzat hartu beharra dugu Nafarroako ikasle mugimendu sendo bat bat eratzeko bidean.
Honengatik guztiagatik, honako deialdi hauek luzatzen dizkizuegu nafarroako ikasle guztiei:
-Urriaren 9an: Iruñerriko ikasle asanblada orokorra La mañueta frontoian arratsaldeko 18:00etan. Hemen Iruñerriko ikasle mugimendua eratzeko etorkizuneko planteamenduen inguruan mintzatzen hasiko gara.
-Urriaren 11an: Ikastetxe guztietan pikete informatiboak egitea eta heziguneak ixten joatea eta 12:00etan Antoniuti plazatik aterako den Manifestazio zaratatsuan aktiboki parte hartzea.
EITBk, berriz ere, errealitatea manipulatu egin du. Oraingoan, #11×12-rako Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta espainiar estatuko gainontzeko nazio zapalduetako ikasleok deitu dugun ikasleon nazioarteko mobilizazio eguna aipatu ez, eta Nafarroako ikasleon konbokatoria hutsa bailitzan “saldu” du.
EITBk, berriz ere, errealitatea manipulatu egin du. Oraingoan, #11×12-rako Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta espainiar estatuko gainontzeko nazio zapalduetako ikasleok deitu dugun ikasleon nazioarteko mobilizazio eguna aipatu ez, eta Nafarroako ikasleon konbokatoria hutsa bailitzan “saldu” du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario