-PPko agintariek, Wert Ministroa hezkuntza buru dela, ikasleen greba eskubidea oraindik ere gehiago mugatzeko eta erabat kentzeko adierazpenak irmoki errefusatzen ditugu.
-LOEk 3. DBHtik aurrera eskaintzen duen “batzartzeko eskubidea” gehiago ere murriztu nahi izatea salatzen dugu. Oraingo legearekin 3. DBHtik aurrerako adin txikiko ikasteek “greba egiteko eskubide mugatua” dute, alegia, zuzendariaren baimenarekin klaseetara huts egin dezakete, hutsegite hau falta izan gabe. Horrela, “greba egiteko aukera mugatua” eskaintzen zaio ikasleari.
-Berriz ere, PPko gobernu atzerakoi eta inposatzaileak gauzatu nahi duen LOMCEarne bitartez ikasleak sistemaren tresna sumiso eta akritiko bilakatu nahi izatea bereziki larritzat jotzen dugu.
-Erkidegoetako Hezkuntza Sailburu ezberdinek esandako aztakeriei erantzunez:
Beraz, Ikasle Abertzaleak antolakundeak, oraingo honetan ere, espainiar estatuko aho atzerakoienetatik datozen eraso berriei herri bezala erantzuteko deia luzatu nahi dugu. Hezkuntza komunitatea osatzen dugun ikasle, hezitzaile eta herritarrok, batuz eta elkarlanean, Euskal Herriak behar duen hezkuntza sistema eraiki dezagun dei egiten dugu. Euskal Herriak hezkuntzaren gainean duen erabakitzeko eskubidearen aldeko bidean indarrak biltzera deitzen dugu.
- “Greba egitea hezkuntzaren kalitatearentzat txarrena da” adierazpenak gezur hutsa dira. Greba ikasleok urratua dugun oinarrizko eskubidea da. Greba egiteak ikasleon kritikotasunetik eratorritako erabaki pertsonal eta kolektibo baten ondorioa da. Ikasleon hitza eta aldarrikapenak adierazteko molde bat da, alegia, hezkuntzako arazoak azalarazteko tresna. Inondik inora ez da hezkuntzaren kalitatearen debaluazioaren iturri.
- “Eskola porrotaren kontra borrokatzeko ez da greba egiten utzi behar” adierazpenak argi erakusten dute hezkuntzako agintariek duten gabezi pedagogiko eta intelektuala. Greba egitea kritikotasun eta heldutasunaren erakusle ere bada. Eskola porrotak eta greba egiteak ez du zerikusirik. Eskola porrota hezkuntza sistemaren hutsuneen adierazle da; grebaren afera, berriz, eskubide kontua.
- “Ez du hezkuntzaren kalitatea hobetuko, ez eta bilatzen diren helburuak beteko”adierazpenei erantzunez, hezkuntza kalitatea hobetzeko bide bakarra hezkuntza komunitate osoarekin eztabaidak ematen lortzen dela gogorarazi nahi diogu Celaári, beharrezkoak diren inbertsio pertsonal eta ekonomikoak beratn eginez. Orain arte berak egin duenaren kontrako norabidean bideratu behar da hezkuntza politika.
- “LOMCE lege zatitzaile, zentralista eta atzerakoia da” adierazten duenean, bere hitza bururaino errespeta dezala exigitzen diogu, orain arte Hezkuntza Sistema Propio baten aldeko mugimenduak egin dituenaren irakurketa parekoa berproduzitu baitu. Orain arte guztiz kontrakoa egin duenean, erabat hipokrita deritzogu Celaá sailburuaren jarrera. Hezkuntza komunitatearen hitzari muzin egin eta inposaketa hutsez españolismoa, zatiketa eta errepresioa ikastetxe eta unibertsitateetan erabili dituenean, bere 4 urte hauetako hezkuntza politikaren kritika egin dezala exijitzen diogu.
- EAEn osatuko den gobernu berriari 11x12ko nazioaerteko greban ikasleok erakutsi genuen indar erakustaldiari kasu egin diezaion exijitzen diogu, izan ere, berriz ere Euskal Herriko kaleetan erakutsi genuen erreforma inposatuen kontra gaudela eta herritik herriarentzat sortutako hezkuntza baten alde.
Beraz, Ikasle Abertzaleak antolakundeak, oraingo honetan ere, espainiar estatuko aho atzerakoienetatik datozen eraso berriei herri bezala erantzuteko deia luzatu nahi dugu. Hezkuntza komunitatea osatzen dugun ikasle, hezitzaile eta herritarrok, batuz eta elkarlanean, Euskal Herriak behar duen hezkuntza sistema eraiki dezagun dei egiten dugu. Euskal Herriak hezkuntzaren gainean duen erabakitzeko eskubidearen aldeko bidean indarrak biltzera deitzen dugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario