2012/10/01

NUP urriaren 11n grebara! (#11X12)

NUPeko ikasle asanbladak ohar bat plazaratu du urriaren 11ko (#11X12) ikasleon nazioarteko grebara dei eginez eta haien eskaerak plazaratuz:


NUPeko asanblada orokorra, 2012ko irailaren 27an bildutakoa, urriaren 11ko greba orokorrera joateko deialdia luzatzen dio Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasle orori.

Eskatzen duguna:
  • 2012/14ko lege dekretuaren indargabetzea Mariano Rajoiren gobernuak onartutakoa. Honek erreztasuna ematen die Autonomien izugarrizko tasa igoera gogorra inposatzeko.
  • Unibertsitateko tasen beherapena. Yolanda Barcina lehendakariak inposatutakoa Nafarroan.
  • "Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko" Lege Organikoaren (LOMCE) zirriborroaren geldiaraztea. Espainiako hezkuntza ministroa den Jose Ignacio Wertek inposatu nahi duenaduena.
  • Estatuaren hezkuntzarako aurrekontuen igoera. 2012rako PPek adostuko ditu. Izugarrizko murrizketa suposatuko dute egiten ari dituzten planak: % 21,9 hezkuntzan, %62 goi hezkuntzan, %11 ikasle-laguntzetan eta % 26,8 ikerkuntzan.
  • Nafarroako Unibertsitateko errektoretzaren partetik, greba egiteko eskubidearen aitorpena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario