Gainera, Espainar estatuak, ofentsiba identitario eta zentralizatzailea aurrera eramaten ari da. Horren adibide gisa, azkeneko denboraldi honetan egituraketa autonomikoaren baitan irekitako eztabaidak ditugu. Baita, Wert hezkuntza ministroak adierazitako hitzak ere, zeinetan “el deber del gobierno es españolizar a los estudantes catalanes” adierazi duen. Honekin,argi utzi digute gizartearen homogenizazioa besterik ez dutela nahi; kultur, hizkuntz eta ohitura aniztasunaren aberastasuna alde batera utziz. Inposizio hauen aurrean, ikasleok, gure inguruneari egokituz, burujabetza indibidual zein kolektiboa bermatuko duen eredua eraikiko dugu.
Aurrekoa ideiarekin lotuta, merkatuen-estatuaren logikaren baitan,hezkuntza eredu zehatz bat inposatu nahi digute. Norabide horren baitan, azkeneko 32 urtetan hezkuntza ereduak pairatu izan dituen 11 erreformak kokatzen ditugu ( 7 irakaskuntza ez unibertsitarioetan, 1 lanbide heziketan eta 3 unibertsitate esparruan ). Guzti honen adierazleak LOMCE eta “Estrategia de Unibersidad 2015” ditugu.
Ikasketa ez unibertsitarioetan,inoiz baino akritikoagoa eta isilagoa den ikasleria nahi dute, horregatik batzartze zein grebarako eskubidea ukatzeko nahian dabiltza. LOMCE legearen inposaketarekin, besteak beste, genero bereizkeria, zuzendaritzaren botere handitzea, hezkuntza komunitatearen parte hartzea murriztea, bereizkeria eta klazismoa ahalbidetzea, hizkuntza koofizialak baztertzea, batxilergo adarrak murriztea ... dute helburu. Orain arteko eredu osoa birmoldatu nahi dute lanbide heziketa indartuz eta unibertsitateko ikasle kopurua murriztuz, horretarako, hezkuntza fase bakoitzaren bukaeran azterketa bati aurre egitera behartu nahi gaituzte.
Bestetik, Nafarroako unibertsitate publikoan dugun egoera, ez da bestelako ikastetxeetako egoeraren perspektibatik urruntzen. Alde batetik, matrikulazio tasek, nabarmenki egin dute gora eta horren ondorioz zenbait ikaslek, beraien ikasketak utzi behar izan dituzte matrikulazio prezio altu horiei aurre egin ezinik. Bestetik, “Estrategia de Universidad 2015” akordioa daukagu, enpresa pribatuek unibertsitatearen kudeaketan parte hartu ahal izango dute eta baita kudeaketaz jabetu ere, ikasgai desberdinak beraien eremuetara eramanez, merkatuan behar diren karrerak eskainiz etab.
Arrazoi guzti hauengatik, ez dugu onartuko hezkuntza sistema merkatuaren legeen baitan kudeatua izatea, batik bat, ikasleak bezeroak hutsak bagina bezala. Hezkuntza herritik herriarentzat eraikia egon behar delako, pertsonen eta ingurunearen beharretara egokitua.
Egoera kezkagarri hau salatzeko ordua iritsi zaigu. Euskal Herriak, herri subiranotasuna eskuratzeko beharra dauka. Horretarako, ezin bestekoa da Nafarroako egungo agintari politikoei dimisioa eskatzea, hauen kudeaketa txarrarengatik eta Espainiako inposizioei men egiteagatik.
Honako guzti hau esan eta gero, Nafarroako ikasle abertzaleak honako adierazpenak egiten ditu:
- Hezkuntza erreformen deuseztatzea.
- Wert, Iribasen eta Lafuenteren hezkuntza arduradunen dimisioa, merkatuen interesak defendatzeagatik.
- Nafarroako gobernuaren kanporatzea.
Hezkuntza herriaren motore delako, gizarte kapitalistaren eraldaketaren baitan ezinbestekoa da Hezkuntza ereduaren eraldaketatik hastea. Hau dela eta, Nafarroako Ikasle Abertzaleak ikasleriari deia egiten dio modu aktiboan hurrengo mobilizazioetan parte hartzera:
- Martxoaren 4tik 8ra burutuko diren ekimen astean.
- Martxoaren 7an ikastetxeen mobilizazio egunean.
- Martxoak 14 Nafarroako ikasle greba orokorrean: 12:30tan Antoniutitik aterako den manifestazioan eta 18:00etan Antoniutitik ere Hezkuntza erreformen kontrako herri
manifestazioan parte hartzera
No hay comentarios:
Publicar un comentario