2013/03/19

Sei ikasle zigortu dituzte, Bologna prozesuaren aurka protesta egiteagatik

Hamahiru gazte epaituak izan dira 2008an EHUko Leioako Campusean Bologna prozesuaren aurka era baketsuan protesta egiteagatik. Horietatik sei zigortu ditu Bilboko Epaitegiak, eta hamabost eguneko isuna ordaindu beharko dute.

Ikasle Abertzaleak-en irakurketa:



Ikasle Abertzaleak antolakundeak bere babesik handiena adierazi nahi die, lehenik eta behin, ikasleon hitzaren bozgorailu izateagatik eta Bologna Prozesuaren ikasle iritzia transmititzeagatik epaituak izan diren hamahiru ikasleei, batez ere zigortutako seiei.

Bestitik, UPVn eta Euskal Herriko unibertsitateetan orokorrean eman izan diren eta ematen ari diren eskubide zibil eta politikoen urraketa arbuiatu nahi dugu, nola ez, azken epaiketa honen erantzule gisa UPV eta bere errektore Iñaki Goirizelaia bera kokatuz.

Honen aurrean, Ikasle Abertzaleak-ek ondorengoa adierazi nahi du:
  • Epaia erabat politikoa da. Adierazpen askatasuna eta protesta baketsuak egitea zigortu da.
  • Unibertsitate ezberdinetan ematen diren eskubide zibil eta politikoen urraketa etetea exijitzen diegu hezkuntza agintari ezberdinei. Honen baitan, kontrol kamerak kentzea, segurtasun indar pribatu nahiz publikoen desagertzea eta ikasleon kontrako erasoekin bukatzea.
  • UPV da epaiketa honen erantzule nagusia, izan ere, gertakarien egunean gaur egungo errektore den Iñaki Goirizelaia zen UPVko Bizkaiko Errektoreordea. Berak baimendu zuen Ertzaintza campusean sartzea eta ikasleen kontra oldartzea.
  • Euskal ikasleriari zein euskal herritarrei orokorrean, dei egiten diegu edozein eremutan eskubide zibil eta politikoen defentsan herri harresia eraiki dezaten.
Bagenioen Bologna Prozesuaren hasierako garai artan eta berriz diogu: krisi ekonomikoaren aitzakipean oinarrizko herri zerbitzuak pribatizatu nahi dituzte, baita hezkuntza ere. Estrategia merkantilista hau Bologna Prozesuaren bidez gauzatu nahi izan zuten unibertsitateetan, eta hori da duela 5 urte baino gehiagotik, eta baita egun, salatzen duguna. Arrazoiak berdinak dira. Ez dugu hezkuntza eta konkretuki unibertsitateak pribatizatu eta elite batenak bilakatu nahi dituen erreformarik onartuko. Ez Bologna, ez LOMCE, ez EU-2015, ez ezer!

Epaiketa ez da soilik 13 ikasleren kontrako epaiketa izan; Bolognaren kontrako borrokaren aurkako eta ikasle mugimenduaren kontrako epaiketa politikoa izan da.
Epaitegiaren epaia irakurtzeko HEMEN klikatu

No hay comentarios:

Publicar un comentario