2013/03/14

200 ikasle inguru Lizarrako manifestazioan




Lizarrako ikasleen oharra: 

Gaurkoan Ikasle Abertzaleak deituta Nafarroa osoko hezkuntzan ikasle greba orokorra eraman da aurrera. Mobilizazioa Werten ministeritzak inposatu nahi duen LOMCE legearen aurkakoa eta Euskal Herriak behar duen Hezkuntza Sistema Nazionalaren errebeindikazioaren aldekoa izan da.

Lizarran lanketa ikasle delegaritzaren bitartez burutu da, horrela hainbat delegatuen babesa eman delarik eta eurek izan direlarik deialdiaren protagonista.

Bide horretan gure herrian ere mobilizazioak burutu dira. Horrela, lehen ordutik Remontibal ikastetxean eta Lizarrako Ikastolan klase andana geldituak izan dira. Lehen ordutik pikete informatibo bat ibili da ikastetxean eta 11:30etan lehen mobilizazio jendetsua burutu da. Hemen ikastetxe atarian kontzentra bat burutu da kaleetan zegoen ikasleriakekin eta ikastetxearen patioa errebindikazioz bete da, kartelada masiboa eta panfletoen jaurtiketaren bitartez. Gero, 12:30 ikasle manifestazio jendetsua abiatu da normaltasun osoz herriko kale nagusiak errebindikazio oihuez betez. Ekimena ikastetxetik abiatu, plaza zeharkatu eta alde zaharretik igaroaz udaletxe aurrean egin du geldialdia. Bertan eserialdi baketsu bat burutu da ordu erdiz eta manifestazioa berrabiatu da inmakulada errepidea hartuz. Amaitzeko Baxe Nabarra kalean kontzentrazioa burutu da. Hemen 200 bat ikaslek hartu dute parte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario