2012/11/20

Azaroak 22, Ostegun gorria!


Ostegun honetan, Azaroak 22, herri ekimenak mobilizazio eguna deitu du.
Azaroaren 22an, ostegun honetan, Nafarroako gobernuak 2013. urtean gastatuko dituen diruen inguruko eztabaidari hasiera emango dio Nafarroako parlamentuan. Aurrekontu hauek osatzeko ez da herritarren parte hartzea kontuan hartu, eta ondorioz, nafar jendarteak dituen beharrak (osasungintzan, hezkuntzan, zerbitzu publikoetan...) ez ditu behar bezala beteko.

Herri Ekimenak eztabaidaren hasieran herritarren ahotsa entzun dadin eta behingoz jendartearen gehiengoak aldarrikatzen dituen eskaerei entzungor ez egiteko hurrengo deialdiei gonbitea luzatu nahi dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario